Pasa den larunbatean, gure taldeko gaztetxoek ligako azken jardunaldia izan zuten. Ligako bosgarren jardunaldi hau, Eibarko Ipurua kiroldegian ospatu zen eta bertan adin tarte honetako Izarraitzeko 36 igerilari izan ziren.
Jardunaldiari dagokionez, guztientzako lau estiloetako probak izan ziren proba nagusiak. 2014 eta 2013. urtean jaiotakoentzako 100 metrotako distantzia eta 2012 eta 2011koentzako 200 metrokoa. Azken hauek, 50 edo 100 tximeleta ere igeri egin zuten. Bukaera ona ematea lortu zuten, denbora onak egitez gain, gauzak ondo egiteko arreta ipini zutelako. Oso pozik gaude egin duten lanarekin eta izandako jarrerarekin.
Orain, liga amaierarekin batera Igerilari Osoa txapelketa izango dute benjamin nagusienek Bergarako Agorrosin igerilekuan. Bertan 20 igerilarik ordezkatuko gaituzte egun osoan zehar izango duten txapelketa honetan. Probei dagokienez, goizeko 10etan hasiko den saioan 50 tximeleta, 100 bizkar eta 4×50 estilo libreko erreleboa lehiatuko dituzte. Arratsaldez ordea, 16.30etatik aurrera 100 bular, 100 libre eta 4×50 lau estiloetako erreleboa.
Denboraldia bukatzear dago baina Izarraitzeko igerilariek geroz eta indar gehiagoz daude. Animo eta zorte on Bergarara gerturatzen zaretenoi!