Igerilari osoan maila bikaina Izarraitzeko igerilariek

Atzo, maiatzak 21, Bergarako Agorrosin kiroldegian izan ginen benjamin mailako 20 igerilarirekin igerilari osoan parte hartzen. Izarraitz taldea ordezkatzen honako hauek izan ziren; Manex Garate, Julen Eizagirre, Martin Agirrezabalaga, Luken Agirrezabalaga, Guillermo de la Rosa, Intza Larrea, Nahia Aranaga, Leire Egiguren, Iraide Galdos, Itsaso Juaristi, Eihari Agirretxe, Elene Sagardogi, Nahikari Campos, Maria Sarasua, Ilazki Bikendi, Inge Cabue, Mara Garate, Izadi Etxezarreta, Nora Etxeberria eta Janis Altuna.

Orokorrean denak gustora eta gogotsu ibili ziren, nahiz eta goizean urduritasuna nabarmendu zen. Arratsadean aldiz, nekea antzematen hasi arren, indarrarekin bukatzea lortu zuten.

Taldeko hainbat igerilari sarituak izan ziren:

  • Julen Eizagirrek, 2012urteko mutilen sailkapenean, estilo denetan domina irabaztea lortu zuen. Igerilari osoko podiumean 1.postua lortu zuelarik.
  • Martin Agirrezabalagak, 2012urteko mutilen sailkapenean, tximeleta, bizkar eta libre probatan, domina irabazi zuen. Igerilari osoko podiumean 2.portua lortu zuelarik.
  • Nesketan aldiz, 4x50metro lau estiloetako erreleboan 3.postua lortu zuten. Bertan parte hartu zuten igerilariak Inge Cabue, Ilazki Bikendi, Nora Etxeberria eta Mara Garate izan ziren.

Sailkapen orokorra kontuan hartzen badugu, mutilen mailan 3.postua lortu zuten, baita nesken mailan ere, eta sailkapen bateratuan, azpitxapeldun izan ziren, podiumeko bigarren kajoira igoz.

Zorionak benetan parte hartu zenuten guztioi eta aupa Izarraitz!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.