EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
EIBARKO SERIEAK ETA GABON KOPAKO ZIRKULARRA
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude EIBARKO SERIEAK ETA GABON KOPAKO ZIRKULARRA sarreran
LH3 eta LH4ko ikasleek, igeri-topaketa
Zapatu honetan, azaroak 29, Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat prestatuta duen egutegia jarraituz, LH3 eta LH4ko ikasleentzat igeri-topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.
LH4ko ikasleek 09:00etan igerilekuan egon behar dute, eta LH3ko ikasleek berriz,10:15ean.
Ondo pasa eta disfrutatu igerilekuan ¡
Oharrak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude LH3 eta LH4ko ikasleek, igeri-topaketa sarreran
Neguko Liga probintzialeko hirugarren jardunaldia Eibarren
Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Lehiaketa, Eibarko Ipurua igerilekuan izango da, arratsaldeko 16:15ean hasita.
Izarraitzetik, hamahiru igerilari joango dira bertara eta honako probatan hartuko dute parte:
- Maider Etxezabal (1990): 400 libre eta 200 estilo.
- Ainhoa Goenaga (1997): 200 bizkar eta 50 bizkar.
- Oihana Goenaga (1999): 400 libre eta 100 tximeleta.
- Maialen Aizpuru (2000): 50 bular, 200 bizkar eta 50 bizkar.
- Eva Astigarraga (2000): 50 bular, 200 bizkar eta 100 libre.
- Aiora Beristain (2000): 50 bular eta 100 libre.
- Jone Goenaga (2001): 400 libre eta 100 libre.
- Nerea Berasategi (2001): 400 libre eta 50 bizkar.
- Iñaki Etxeberria (2001): 400 libre eta 100 libre.
- Joanes Astigarraga (2001): 400 libre eta 50 bizkar.
- Paula Urrestilla (2002): 400 libre eta 100 libre.
- Maialen Sudupe (2002): 400 libre eta 50 bular.
- Maitane Goenaga (2002): 400 libre eta 50 bular.
Zorte on guztioi!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga probintzialeko hirugarren jardunaldia Eibarren sarreran
Asteburu oparoa Izarraitzeko igerilarientzat
Paula Urrestilla bizkar proban
Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior igerilariek Bergarako Agorrosin igerilekuan Neguko ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.
Denboraldia hasi besterik ez da egin, baina hori ez da izan aitzakia fruituak jasotzen hazteko.
Zapatuan, Paula Urrestillak, hiru gutxiengo lortu zituen Udako Infantilen Espainiako Txapelketan parte hartzeko. 50 eta 100 libre eta 100 bizkar probetan ariko da, hain zuzen ere.
Bigarren zita horretan, entrenatzaileek aurrez esandako denboretan ibili ziren Izarraitzeko igerilariak. Eskolako azterketak eta karga handiko entrenamenduak ez dira baldintza aproposenak denbora onak lortzeko, baina, hala ere, ia denek maila oneko denborak lortu zituzten.
Animo, denboraldia hasi besterik ez da egin eta!
Bestalde, igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru eta Lander Uria Konporta K.E. ordezkatuz, Zarauzko Aritzbatalde Igerilakuan izan ziren Mapfre Egokitutako Igeriketa topaketetan parte hartzen. Biak, oso gustura gelditu ziren egindako lanakin eta, horretaz gain, Ander Romarate igerilari paralinpikoarekin lehiatzeko aukera ere izan zuten.
Txapelketaren ondoren, Iker Aizpuru aukeratua izan zen urtarrilean Valladoliden ospatuko den txapelketan parte hartzeko.
Zorionak Bergaran eta Zarautzen izan zinaten guztioi!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Asteburu oparoa Izarraitzeko igerilarientzat sarreran
Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldiko serieak
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldiko serieak sarreran
Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia Bergaran
Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Lehiaketa, Bergarako Agorrosin igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita.
Izarraitzetik izena eman duten igerilariak honako hauek dira:
- Maider Etxezabal (1990), absolutua
- Oihana Goenaga (1999), juniorra
- Maialen Aizpuru (2000), juniorra
- Eva Astigarraga (2000), juniorra
- Aiora Beristain (2000), juniorra
- Jone Goenaga (2001), infantila
- Nerea Berasategi (2001) infantila
- Iñaki Etxeberria (2001) infantila
- Joanes Astigarraga (2001) infantila
- Paula Urrestilla (2002) infantila
- Maialen Sudupe (2002) infantila
- Maitane Goenaga (2002) infantila
Zorte on guztioi!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia Bergaran sarreran
Masterren entrenamendu ordutegien aldaketa
Masterren eskaerari erantzunez, ordutegian aldaketak egin ditugu eta horrenbestez, honela gelditu da:
- Astelehenetan eta asteazkenetan: 15:00etatik 16:00etara.
- Asteazkenetan eta ostiraletan: 07:05etik 08:05era.
- Zapatuetan: 9:00etatik 10:30era.
Oharrak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Masterren entrenamendu ordutegien aldaketa sarreran
Urteko batzarra izango da gaur
Gogorarazi nahi dugu gaur, asteartea, Izarraitz Igeri Elkarteko ohiko batzarra egingo dugula Sindikatu Zaharrean, 20:00etan hasita.
Hemendik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Zuzendaritza Batzordea
Oharrak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Urteko batzarra izango da gaur sarreran
Kirol Zehaztasun ligako lehen jardunaldia jokatu dute Izarraitzeko gaztetxoek
Zapatuan izan zuten Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldia, Oñatiko Zubikoa Igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko 33 igerilarik hartu zuten parte. Batzuentzat lehen lehiaketa ofiziala izan zen eta urduritasuna nabari zitzaien.
Benjaminek, bizkar estiloan hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bular eta krol edo bizkar estiloetan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.
Emaitza onak lortu zituzten Izarraitzeko igerilariek. Hala ere, eta beti azpimarratzen dugun bezala, adin horietan emaitzak baino helburu garrantzitsuagoak daude; kirola egiteko zaletasuna bermatzea, kirol mailako heziketan, puntualitatea, diziplina edo errespetua bezalako baloreak ikastea, igerilarien arteko adiskidetasuna sustatzea, igeriketako lau estiloak ondo menperatzea. Horren guztiaren harira iritsiko dira emaitzak.
Zorionak ba igerilari, entrenatzaile eta zapatuan Oñatiko Igerilekuan izan ziren guraso guztiei. Mila esker.
Bestalde, hurrengo zapatuan, azaroak 22, eskolarteko San Andres Igeriketa Saria jokatuko da Azkoitiko Udal Igerilekuan Zubiaurre igeri elkarteak antolatuta. Bertara joango dira Izarraitzeko igerilari gaztetxoak eta baita federatuta ez dauden igerilariak ere, ikastola edo ikastetxeko arduradunarekin.
Gozatu eta zorte on denei.
KZL jardunaldiak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Kirol Zehaztasun ligako lehen jardunaldia jokatu dute Izarraitzeko gaztetxoek sarreran
KZL-ko 1. jardunaldiko serieak
Sin categoría atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude KZL-ko 1. jardunaldiko serieak sarreran
