Kirol Zehaztasun ligako lehen jardunaldia, Oñatin

20140518-Gipuzkoako Igeriketa Txapelketa_JLL_00449

Zapatu honetan, azaroak 15, hasiko da gure igerilari gaztetxoen denboraldia, Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Kirol Zehaztasun ligako lehen proba izango da eta bertan hartuko dute parte 2003, 2004, 2005 eta 2006. urteetan jaiotako neskek; eta 2002, 2003, 2004, 2005 eta 2006. urteetan jaiotako mutilek. 2006. urtean jaiotakoek lehen aldiz hartuko dute parte lehiaketa ofizial batean.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariarekin batera ariko dira, besteak beste, Azkoitiko Zubiaurreko, Eibarko Urbateko, Oñatiko Aloña Mendiko, Bergarako eta Legazpiko igerilariak.

Autobusa 13:00ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:00ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:00ean. Beti bezala, entrenatzaileak ari dira jardunaldian parte hartu behar duten igerilariei jakinarazten. Badakizue, lehia hauetan modu egoki batean aritzeko, ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela.

Etxean utzi beldurrak eta animo lehen aldiz lehiatu behar duzuenoi.

Zorte on guztioi eta disfrutatu !

KZL jardunaldiak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Kirol Zehaztasun ligako lehen jardunaldia, Oñatin sarreran

Neguko ligako lehen jardunaldia

IMG-20141108-WA0001 - copia copia

Pasa den zapatuan izan zuten Izarraitz taldeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek neguko ligako lehen jardunaldia, Legazpiko Bikuña igerilekuan.

Gure taldetik Legazpin lehiatu ziren igerilariak honako hauek izan ziren: Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela eta denborak ez ziren esanguratsuak izan.
Zorionak eta segi gogor prestatzen!

Igerilariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako lehen jardunaldia sarreran

Masterrak gustura entrenamenduetan

entreno50x100-aIzarraitz Igeri Elkartea aste honetan hasi da entrentzailearekin master edo helduentzat entrenamenduak antolatzen. Lau egun hauetan jaso ditugun iritziak (galdetu gabe), “oso oso oso” baikorrak dira. Teknika aldetik, giro aldetik, denak oso gustora dira.

Poliki-poliki taldea handitzea espero dugu, oraindik badira-eta “igerilekura sartu” ez direnak, baina lasai sartu igerilekura, “urez beteta baitago”.

Badaezpada hemen ordutegiak:

Astearteetan eta ostegunetan: 09:00etatik 10:00etara.
Asteazkenetan eta ostiraletan: 07:05etik 08:05era.
Zapatuetan: 9:00etatik 10:30era.

Oraindik ez bazara hasi, animatu zaitez!

Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Masterrak gustura entrenamenduetan sarreran

2014-2015 denboraldia hasiko dute Izarraitz Igeri Elkarteko kirolariek

OLYMPUS DIGITAL CAMERAIzarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Legazpiko Bikuña igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita. Bakarkako probak mistoak izango dira; hau da, neskek eta mutilek batera lehiatuko dute aurrez egindako denborak kontuan hartuta.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du Legazpiko lehiaketak.

Izarraitzetik izena eman duten igerilariak honako hauek dira:

• Ainhoa Goenaga (1997), absolutua
• Jon Irigoien (1997), juniorra
• Oihana Goenaga (1999), juniorra
• Maialen Aizpuru (2000), juniorra
• Eva Astigarraga (2000), juniorra
• Aiora Beristain (2000), juniorra
• Jone Goenaga (2001), infantila
• Nerea Berasategi (2001), infantila
• Iñaki Etxeberria (2001), infantila
• Joanes Astigarraga (2001), infantila
• Paula Urrestilla (2002), infantila
• Maialen Sudupe (2002), infantila
• Maitane Goenaga (2002), infantila

Jon Irigoienek, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Paula Urrestillak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak, maila berria estreinatuko dute denboraldi honetan.

Pablo Etxeberria eta Jon Aizpuru, igerilari juniorrak, osasun arazoak medio ez dute froga honetan parte hartuko.

Zorte on denei!!

Zerrendak:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2014-2015 denboraldia hasiko dute Izarraitz Igeri Elkarteko kirolariek sarreran

G.I.F.k eguneratutako zirkularrak

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude G.I.F.k eguneratutako zirkularrak sarreran

Omenaldia egin genion Jorge Arzalluz Izarraitzeko entrenatzaile ohiari

PA259295 (Copy) (Copiar)

Pasa den zapatuan, Izarraitz Igeri Elkarteak omenaldia egin zion Jorge Arzalluz elkarteko entrenatzaile ohiari. Ongi Etorri jatetxean egindako bazkarian parte hartu zuten elkarteko igerilariek, gurasoek eta lagun guztiek, eta gustura eta giro jatorrean pasa zuten eguna. Bazkalostean, Eva Astigarragak eta Nagore Kerejetak ohorezko aurreskua dantzatu zuten eta ondoren eskertza oroigarria eman zioten Arzallusi.

Jorge Arzalluz entrenatzaileak gure artean ia hamar urte egin ditu, eta urte hauetan makina bat umeri erakutsi dizkie igeriketako teknikak.

Mila esker Jorge, Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztion partetik.

Hemen, aurreskuaren bideoa:

Bestalde, Master taldearen entrenamenduak azaroaren 4tik aurrera hasiko direla jakinarazi nahi dugu. Udaleko Kirol saileko teknikariekin adostu ditugu igerilekuko kaleak eta baliabideak, eta aurten entrenatzailearekin entrenatzeko aukera izango dute masterrek, asteartetik zapatura bitartean, ondorengo ordutegian.

Astearteetan eta ostegunetan: 09:00etatik 10:00etara.
Asteazkenetan eta ostiraletan: 07:05etik 08:05era.
Zapatuetan: 9:00etatik 10:30era.

Animatu zaitez!

Albisteak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Omenaldia egin genion Jorge Arzalluz Izarraitzeko entrenatzaile ohiari sarreran

Jorge Arzalluzen despedida bazkaria

Albisteak, ARGAZKIAK atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Jorge Arzalluzen despedida bazkaria sarreran

WimeWear ek ateratako argazkiak

1888752_159162050920708_6608834271988779522_n

10418931_159162074254039_9023588778873484586_n

10702003_159162110920702_2790890624977247939_n

ARGAZKIAK atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude WimeWear ek ateratako argazkiak sarreran

La Bocaina itsas zeharkaldian izango dira Azpeitiko master igerilari batzuk

1795330_596373257141082_6211814635206503837_o

Zapatuan, urriaren 18an, Rafa Zubeldia, Mikel Mangas, Iurgi Zabaleta, Alex Epelde, Beñat Juaristi eta Imanol Badiola master igerilariek La Bocaina itsas zeharkaldian hartuko dute parte. Lanzaroteko Playa Blanca-Yaizatik irten eta Fuerteventurako Corralejo-La Oliva hondartzaraino igeri egin beharko dute. Igerialdiak, 15 kilometro izango ditu eta goizeko 7:30ean emango zaio irteera Lanzaroteko irlatik. Fuerteventurako irlan kokatuta egongo da helmuga, eta aurrenak 11:45etan iristea aurreikusten dute antolatzaileek.

Zorte on eta disfrutatu esperientziaz!

Igerilariak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude La Bocaina itsas zeharkaldian izango dira Azpeitiko master igerilari batzuk sarreran

GIPUZKOAKO BEHIN BEHINEKO EGUTEGIA 2014-2015

 

Igeriketako egutegia 2014-2015

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GIPUZKOAKO BEHIN BEHINEKO EGUTEGIA 2014-2015 sarreran