Gabonetako entrenamenduen ordutegia

Ordutegia Gabonak 2014 2015

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gabonetako entrenamenduen ordutegia sarreran

Izarraitzekoak bikain Gabon Kopan

OLYMPUS DIGITAL CAMERAIzarraitz Igeri Elkarteko benjaminek eta alebinek Gabon Kopa saria jokatu zuten zapatuan, Eibarko Ipurua igerilekuan. Denboraldiko bigarren zita ofiziala zuten eta, aldi berean, 2014ko azkena izan zen.

Izarraitzeko 31 igerilari joan ziren lehiaketara, eta Iraurgi Ikastetxeko Gabonetako jaialdiak -zapatu arratsaldean ospatu baitzen- zerikusia izan zuen eduki genituen bajekin.

Izarraitzeko gaztetxoek igeri egiteko estilo eta teknika bikainak erakutsi zituzten, beste behin; uretatik kanpo ere, adiskidetasun eta lagunarte jatorra dagoela ikusi genuen.

14:30ean zuten hitzordua igerilariek Azpeitiko igerileku aurrean. Azkenean, 31 lagunek hartu zuten autobusa. Igeriketa kirol indibiduala izanik, talde giroa sortzeko taldean bidaiatzeari balio handia ematen diogu Izarraitz Igeri Elkartean.

Beroketak egin eta 16:30ean eman zioten hasiera 2005-2006 urteetan jaiotako igerilariek Gabon Kopari, 50 metro bizkar probarekin. Gabon Kopak duen berezitasunetako bat da igerilari bakoitzak ondo menperatzen duen estiloan igeri egiteko aukera izaten duela. Esan bezala, aurrenak bizkar estiloko igerilariak izan ziren, gero bular estilokoak, hirugarren krol estilokoak eta, azkenean, tximeleta estilokoak. Bakarkako probak bukatu ondoren, erreleboak hasi ziren.

Eibarko Gabon Kopa gustuko lehiaketa dute kirolari gaztetxoek, dominak ematen dituztelako. Horren harira, esan behar dugu gure igerilarietatik erdiek pasa podiumera igotzea lortu zutela, eta besteak oso gertu ibili zirela.

Erreleboetan, berriz, alebin neskeetan 4×50 estilo proban Izarraitz A-k bigarren postua lortu zuen, eta Izarraitz B-k bosgarren postua. Alebin mutilek, berriz, seigarren postua eskuratu zuten. Benjamin mailan, 8×25 metro estilo mixto proban lehen postua lortu zuten.

Sari banaketa egin eta gero, igerilari bakoitzari gozoki poltsa bana eman zioten antolatzaileek.
20:00etan, dominak lortu zituztenak lepotik zintzilika zituztela eta besteak hurrengo batean izango dutela aukera pentsatuz, autobusean giro ederrean itzuli ziren etxera.

Zorionak, denok zarete txapeldun!

KZL atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak bikain Gabon Kopan sarreran

Ainhoa eta Oihana gustura egindako txapelketarekin

IMG-20141214-WA0006Ainhoa eta Oihana Omar Urbieta entrenatzailearekin

Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga sentsazio onarekin itzuli dira Sabadelletik. Bertan, estatuko igerilari onenak izan dira aste bukaera honetan Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 638 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpak. Biek, beraien maila azaldu dute eta gustura etorri dira, bertan izan den maila kontuan hartuta.

Denboraldi hasiera izateko, denbora onak lortu dituzte eta horrek, lanean gogor jarraitzeko indarrak emango dizkie.
Bien artean, sei probetan parte hartu dute eta, hiru marka pertsonal eta bi adineko Euskadiko errekor berriak lortu dituzte.

Ainhoa Goenaga (1997):
– 50 metro bizkar, 30:78 denbora, (bere markatik oso gertu).
– 200 metro bizkar, 2:19:70 denborarekin marka pertsonala.
– 100 metro bizkar, 1:04:71 denbora, (bere markatik oso gertu).

Oihana Goenaga (1999):
– 50 metro libre, 27:14 denborarekin marka pertsonala eta 15 urtekoen Euskadiko errekor berria.
– 100 metro libre, 58:55 denborarekin 15 urtekoen Euskadiko errekor berria.
– 400 metro libre, 4:23:48 denborarekin marka pertsonala.

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Eutsi gogor Ainhoa eta Oihana!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa eta Oihana gustura egindako txapelketarekin sarreran

Gabon kopako argazkiak, bideoak eta behin behineko emaitzak

BIDEOAK:

 

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gabon kopako argazkiak, bideoak eta behin behineko emaitzak sarreran

Gabon Kopako SERIEAK. EIBAR

KZL atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gabon Kopako SERIEAK. EIBAR sarreran

Gabon Kopa izango da zapatuan Eibarren

OLYMPUS DIGITAL CAMERAZapatuan, abenduak 13, Santa Lutzi eguna, XXVI. Igeriketako Gabon Kopa jokatuko da Eibarko Ipurua Udal igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Iraurgi Ikastetxeko igerilariek ez dute parte hartzerik izango, egun berdinean, Ikastetxeko jaialdia ospatzen baidute.

Bestalde, entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei. Badakizue, konpetizio hauetan parte hartzeko ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela.

Autobusa 14:30ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 15:45ean hasiko dira, eta txapelketa, 16:30ean.

Zorte on denei!

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gabon Kopa izango da zapatuan Eibarren sarreran

Ainhoa eta Oihana Neguko Espainiako Txapelketara

CARTEL

uztarria2

Datorren aste bukaeran, abenduaren  12tik abenduaren 14era bitartean, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa ospatuko da Sabadellen. Espainiako 638 igerilarik hartuko dute parte eta, bertan izango dira gure taldeko Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpek Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean.

Ainhoak 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte. Oihanak, berriz, 50 metro libre, 100 metro libre eta 400 metro libre probetan ariko da.

Goenaga ahizpek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute Sabadelleko Can Llong igerilekuan. Txapelketa goiztiar horrek, martxa hartzen hasteko eta denboraldian zehar hobetu dezaketena begiratzeko aukera emango die.

Txapelketa hauetan parte hartzeko, gutxieneko gogorrak izaten dira, eta horiek lortzea ez da batere erraza izaten. Horregatik, txapelketa hauetan parte hartzea, ia sari bat izaten da gure igerilari gazteentzat.

Zorte on eta egurre!

  • Txapelketa jarraitzeko klikatu HEMEN .
Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa eta Oihana Neguko Espainiako Txapelketara sarreran

Neguko ligako hirugarren jardunaldia Eibarren

Oihana - copiaIzarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Eibarko Ipurua Udal Kiroldegiko igerilekuan Neguko ligako hirugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Eibarko jardunaldian Maider Etxezabal, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga lehiatu ziren. Aiora Beristain, baja izan zen azken momentuan.

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak egiten ari dira. Laster, abenduan, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira (Espainiako Absolutuen Txapelketa, Gipuzkoako Kluben Kopa, Gabonetako Sari Internazionala) eta, bide honetatik segiz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraizko igerilariek.

Zorionak eta segi bide horretatik!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako hirugarren jardunaldia Eibarren sarreran

LH3 eta LH4ko ikasleek igeri-topaketan

Gaur zapatua, Azpeitia – Azkoitia Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat prestatuta duen egutegiari jarraituz, LH3ko eta LH4ko ikasleek igeri-topaketa izan dute Azpeitiko Igerilekuan.

Izarraitzeko entrenatzaileek prestatu dituzten ur jokoetan, Errezil eta Azpeitiko ikastetxeetako 184 ikaslek parte hartu dute.

Igerilekuan ikusi ditugun aurpegi irrifartsuak, gustura eta asko gozatu dutela isladatzen zuten. Gaurkoan, haurrek ur jokoen bidez, igeriketa ezagutzeko aukera izan dute.

Hona hemen, goiz eder honen lekuko argazki eta bideoak:

Eskola Kirola atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude LH3 eta LH4ko ikasleek igeri-topaketan sarreran

EIBARKO SERIEAK ETA GABON KOPAKO ZIRKULARRA

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EIBARKO SERIEAK ETA GABON KOPAKO ZIRKULARRA sarreran