- 4 x 50 libre Izarraitz I.E. Santurtziko Master Sarian.
- 8 x 25 estilo mistoa benjaminek Bergaran, Izarraitz I.E. A
- 8 x 25 estilo mistoa benjaminek Bergaran, Izarraitz I.E. B
Hona hemen, datorren asteburuan ospatuko den Gipuzkoako Eskolarteko txapelketako kartela. Eskerrak eman nahi dizkiogu, era batera edo bestera, txapelketa hau antolatzen lagundu diguten erakunde eta kolaboratzaile guztiei. Mila esker.
Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketetan hartuko dute parte: Bergaran, Tarbesen (Frantzia) eta Santurtzin.
Taldeko gaztetxoenak zapatu honetan, maiatzak 10, Bergarako Agorrosin Udal Igerilekuan alebinen eta benjaminen bostgarren Kirol Zehaztasun Ligan izango dira.
Izarraitzeko txikiak, bainujantzia, txanoa eta betaurrekoak hartu eta berriro lehiatzeko aukera izango dute astebukaeran. Aitzol Agirregomezkorta, entrenatzaile berriak, lehen lehiaketa ofiziala izango du eta, zorterik onena opa nahi diogu lan berrian.
Autobusa 14:00etan abiatuko da igerileku aurretik, 15:00etan izango dira beroketak eta 16:00etan hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.
Bestalde, zapatu honetan, taldeko masterrek bigarren zita ofiziala izango dute Santurtziko El Puerto igerilekuan. I. Master Saria Mikel Trueba memoriala izango dute goizeko 10:00etan hasita. Udako itsas zeharkaldien denboraldia hasi aurretik, sasoi puntua ikusteko eta igeriaz gozatzeko aukera izango dute gure masterrek.
Hirugarren hitzordua, zapatu eta igande honetan izango dute Izarraitzeko Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Jone Goenaga igerilariek, horiek aukeratu baititu Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, maiatzaren 10ean eta 11n, Tarbesen (Frantzia) nazioarteko txapelketa batean parte hartzeko.
Proba ugaritan hartuko dute parte bi egunetan eta, ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Gipuzkoako selekzioa.
Zorte on guztioi!
Maiatzaren 10ean, Santurtziko El puerto igerilekuan, master mailako igerilariek Mikel Trueba Memoriala ospatuko dute.
Zirkularra ikusteko, hemen klikatu
Izarraitzeko Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Jone Goenaga igerilariak aukeratu ditu Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, maiatzaren 10ean eta 11n, Tarbesen (Frantzia) nazioarteko txapelketa batean parte hartzeko.
Proba ugaritan hartuko dute parte bi egunetan eta, ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Gipuzkoako selekzioa.
Zorionak eta zorte on!
Maiatzaren 17 eta 18an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak ospatuko dira Azpeitiko Igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteak antolatuko du txapelketa hau. Zuzendaritza batzordeak, guraso, lagun, igerilari, igerilari ohi eta lagundu nahi duzuen guztioi deialdia luza nahi dizuete kronometratzaile lanak egiteko. Zenbat eta gehiago animatu, askoz eta erosoago eta arinago egingo zaigu guztioi.
Animatu zaitez eta entrenatzaileei edo juntakoei eman izena.
Jorge Arzallus entrenatzaileak gure artean ia hamar urte egin ondoren, Pazko Aste hau izango du azkenekoa. Urte hauetan makina bat umeri erakutsi dizkie igeriketako teknikak, eta izan ditugun lorpen onak, neurri handi baten, Jorgek egindako lanari esker lortu dira.
Guzti horrengatik, mila esker Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztion partetik, eta zorte ona izan dezazun opa dizugu hastera zoazen etapa berrian.