Euskadiko Joko Eskolarretara joateko autobusa eta behin-betiko zerrendak

Datorren zapatuan ospatuko den Euskadiko Joko Eskolarretako txapelketara joateko, Gipuzkoako Igeriketa Federankuntzak autobusak antolatu ditu. Hemen gure zonaldekoen ordutegia:

GIPUZKOAKO IGERIKETA FEDERAZIOA Federación Gipuzkoana de Natación_Page_1

Iñaki Etxeberriaren parte-hartzea 100 metro librean, bertan behera gelditu da azken erreklamazioak onartu eta gero.  Hemen behin-betiko zerrendak:

Oharrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskadiko Joko Eskolarretara joateko autobusa eta behin-betiko zerrendak sarreran

Euskadiko Joko Eskolarretako zerrendak

r46-deporte1

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskadiko Joko Eskolarretako zerrendak sarreran

Emaitza bikainak Azpeitiko txapelketetan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pasa den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinak eta eskolartekoak Gipuzkoako Txapelketak izan zituzten, Azpeitiko Udal igerilekuan.

Zapatuan, Nagore Kerejeta eta Unax Fernandez, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa lehiaketan parte hartu zuten. Bertan, 2002 eta 2003. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urtean jaiotako neskak aritu ziren.

Igerilari bakoitzak, lau probatan lehiatu zen. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan zituzten, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.
Sailkapen orokorra egiterakoan, proba bakoitzaren emaitzak kontutan hartzen dira, horregatik txapelketari Igerilari Osoa Txapelketa deitzen zaio.

Orokorrean, gure taldeko igerilariak oso txukun aritu ziren txapelketan. Aurrez zituzten denborak hobetzea lortu zuten proba gehienetan. 

Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko XXX. Txapelketa jokatu zen, eta bertan izan ziren 2000 eta 2001. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urteko neskak. 

Azpeitiko bost igerilarik hartu zuten parte: Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Paula Urrestillak, Laia Arregik eta Maitane Goenagak. 
Hauek bikain aritu ziren txapelketa guztian. Guztira zortzi domina lortu zituzten, lau urrezko, hiru zilarrezko eta brontzezko bat. 
Horiez gain, Paula Urrestillak eta Maitane Goenagak udako Alebinen Espainiako Txapelketarako gutxieneko denborak lortu zituzten. 

Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:

• Iñaki Etxeberriak, 100 metro bularren 2. postua eta 100 metro librean 2. postua.

• Joanes Astigarragak, 200 metro bizkarren 1. postua eta 100 metro bizkarren 3. postua.

• Paula Urrestillak, 200 metro librean 2. postua eta 100 metro bizkarren 1. postua eta Espainiako txapelketarako minima.

• Laia Arregik, 200 metro librean 8. postua eta 100 metro bizkarren 9. postua.

• Maitane Goenagak, 200 metro estiloetan 1. postua eta 100 metro librean 1. postua eta Espainiako txapelketarako minima.

Azpeitiko Igerilekuan lortutako emaitzei esker, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga, Gipuzkoako selekzioarekin Gasteizera joango dira Euskadiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketara. Larunbatean ospatuko da Gasteizeko txapelketa, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari hoberenak.

Azpeitian eginiko txapelketetan, 354 igerilarik zauden izena emanda, eta txapelketaren antolaketa ondo atera zela esan beharren gaude.

Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaile hauei: Azpeitiko Udala, Azpeitiko Argazki Elkartea, Sammic, Altzolako urak, Eroski, Marques de Teran ardoak, Errotaundi okindegia, Azkune frutak, Santi Lazkano Kirolak, Jostaldi Kirolak, Plaza Berri sport, Yepá, Luba, Lasa Gozotegia, Halcon bidaiak, Kolpeka, Uztarria, Kili Kolor kopistegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia, Kantoi taberna eta antolaketa lanetan laguntzera etorri ziren gurasoei. 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak Azpeitiko txapelketetan sarreran

Alebinen Espainiako Txapelketarako bi gutxiengo Izarraitzekoek.

Gaur Azpeitian, Paula Urrestillak eta Maitane Goenagak, Alebinen Espainiako Txapelketarako gutxiengoak lortu dituzte Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan.

Zorionak parte hartu duzuen Izarraitzeko guztioi !

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Paula Urrestilla, 100 metro bizkerreko podiumean

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Maitane Goenaga, 100 metro libreko podiumean

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen Espainiako Txapelketarako bi gutxiengo Izarraitzekoek. sarreran

Alebinen Eskolarteko Txapelketa, igerilari osoako hiru podiumak

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen Eskolarteko Txapelketa, igerilari osoako hiru podiumak sarreran

Azpeitiko Argazki Elkartea, asteburuko txapelketetan

argazki elkartea logoa

Asteburuko bi txapelketetan zehar, Azpeitiko Argazki Elkarteko bost kide, gurekin elkarlanean izango ditugu, argazkiak ateratzen. Aurrez, mila esker Azpeitiko Argazki Elkarteari, huts ez egiteagatik gure eskaerari.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiko Argazki Elkartea, asteburuko txapelketetan sarreran

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketetako serieak

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketetako serieak sarreran

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak, Azpeitian

Kartel-definitiboa

Asteburu honetan, maiatzaren 17 eta 18an, taldeko alebinek eta eskolarrek Gipuzkoako txapelketak izango dituzte jokoan, Azpeitiko Udal igerilekuan.

Maiatzaren 17an, zapatua, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa izango da. Bertan lehiatuko dira 2002 eta 2003. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.

Igerilari bakoitzak lau estiloetan igeri egin behar du, eta frogak, horrela daude banatuta:

  • Goizean 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izango dira.
  • Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.

ZERRENDAK

Igandean berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta bertan izango dira 2000 eta 2001. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urteko neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, 16:30ean.

Igerilari bakoitzak jardunaldiko banakako proba batean eta erreleboen proban hartu dezake parte. Gainera, txapelketa horrek, Euskadiko Eskolarteko Txapelketarako sailkatzeko balioko du. Euskadiko Eskolarteko Txapelketa, maiatzaren 24ean izango da, Gasteizen.

ZERRENDAK

Xehetasunak, astean zehar emango die entrenatzaileek txapelketetan parte hartuko duten igerilariei.

Zorte on denei eta egurre!

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako holako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.

 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak, Azpeitian sarreran

Asteburuan, emaitza onak Izarraitzekoek

Pasa den astebukaeran, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketetan hartu dute parte: Bergaran, Tarbesen (Frantzia) eta Santurtzin.

Zapatuan, maiatzak 10, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Bergarako Agorrosin igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako bosgarren jardunaldian. Izarraitzeko 23 igerilarik hartu zuten parte proban.

Izarraitzeko gaztetxoek, beste behin ere igeri egiteko estilo eta teknika bikaina erakutsi zuten. Denboraldia aurrera doan bezala, begi bistan da arlo guztietan egiten ari diren hobekuntza.

Benjaminek, bakarkako proba batean hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.

Alebinek 50 metro edo 100 metro tximeleta eta 200 metro edo 400 metro estilo probetan lehiatu ziren, bakoitzaren sasoiaren arabera.

Lehen eta bigarren urteko benjaminak, 100 metro estiloan lehiatu ziren. Horiek ere oso ondo moldatu ziren estilo zail horretan.

Zorionak joan ziren igerilari guztiei, uretatik kanpo ere, jarrera ona erakusten baitute.

Bestalde, maiatzaren 17an eta 18an, urteko zitarik garrantzitsuena izango dute alebin mailako igerilariek, Azpeitiko Udal igerilekuan.

Maiatzaren 17an, zapatua, alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta Igerilari Osoa ospatuko dute. Bertan izango dira 2002. eta 2003. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urtean jaiotako neskak. Igandean, maiatzaren 19an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta txapelketa horretan izango dira 2001. urtean jaiotako mutilek eta 2002. urteko neskek.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Izarraitzeko sei igerilari Tarbesen (Frantzia)

Frantziako Tarbes hirian, Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Jone Goenaga igerilariak izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, infantil, junior eta absolutu mailako nazioarteko ‘Les 24ème Nautiques de TARBES’ eko txapelketan parte hartzen.
Azpeititik joan ziren igerilariek, oso emaitza onak lortu zituzten. Bakarkako probetan, sei urrezko domina, bi zilarrarezko eta beste sei brontzezko. Horiez gain eta erreleboetan, zilarrezko bat eta brontzezko bi dominakin etorri ziren. Ia guztiek egin zituzten denborak, oso onak izan dira, eta horren arira, Jone Goenagak eta Eva Astigarragak, Udako Espainiako Txapelketarako gutxieneko berriak lortu zituzten.

Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

– Ainhoa goenagak 50 metro bizkarren, 1. postua; 100 metro bizkarren, 1. postua eta 200 metro bizkarren, berriro 1. postua lortu zuen.

– Jon Aizpuruk 50 metro bularrez, 3. postua; 100 metro bularrez, 3. postua eta 200 metro bularrez, 3. postua.

– Oihana Goenagak 100 metro librean 1. postua; 200 metro librean, 1. postua eta 400 metro librean 3. postua.

– Eva Astigarragak 50 metro bularren 4. postua; 100 metro bularren 1. postua eta 200 metro bularren 6. postua.

– Aiora Beristain, 50 metro librean 2. postua; 100 metro librean 3. postua eta 200 metro librean 3. postua.

– Jone Goenagak 50 metro librean 4. postua; 100 metro librean 2. postua eta 200 metro librean 28. postua.

fca8d30a106e48f5af3e14e5dfa2d082    22a80c26485740839f01c8fc9bc4488b

926c8a86a3a44175a3a5d9e7bdb52aa8    6da32d0bf97041fa9bd3448a56ea2b6f

78810667542f42189cf2b884e90e92f5

Masterrak Santurtzin

Pasa den zapatuan, izarraitzeko master mailako lau igerilarirek lehiatu zuten Santurtziko El Puerto igerilekuan.

Rafa Zubeldia, Julen Agirrezabalaga, Aitzol Aranguren eta Ibon Odriozola izan ziren gure ordezkariak I. Master Saria Mikel Trueba memorialean. Leire Ceciagak ezin izan zuen parte hartu, osasun arazotxo bategatik.

Hauek ere, oso ondo egin zuten igeri eta, aurrez zituzten denborak gainditzea lortu zuten. Esanguratsuena eta talde bezala garaipenik ederrena, laukoteak, erreleboetako 4×50 metro librean lortutakoa izango zen seguruenik.

Zorionak izarraitzeko guztioi!

Santurtzi 2014-05-10

KZL jardunaldiak, Masterrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan, emaitza onak Izarraitzekoek sarreran

Les 24ème Nautiques de TARBES eko argazkiak, bideoak eta emaitzak

9273ed1399f2464881e39ed4e36b45b5

Lehen jardunaldiko bideoa:

Bigarren jardunaldiko bideoa:

Hirugarren jardunaldiko bideoa:

Laugarren jardunaldiko bideoa:

ARGAZKIAK, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Les 24ème Nautiques de TARBES eko argazkiak, bideoak eta emaitzak sarreran