Ainhoa, Jon eta Oihana, gustura etorri dira Palma de Mallorcatik

Las Palmas 2013

Joan berri den astean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatu da Palma de Mallorcan. Gipuzkoako 16 igerilarik zituzten parte hartzeko beharrezkoak diren gutxiengoak eta horien artean, gure taldeko, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga eta Jon Aizpuru zeuden.

Mallorcako txapelketan goi mailako igeriketa ikusteko aukera izan dugu, udako Europako Txapelketako gutxiengoak lortzeko asmoarekin lehiatu baitira Espainiako igerilari ospetsuenak.

Absolutuen txapelketa hauetan, garbi ikusten da, entrenamendu desberdinen eragina. Denbora onenak lortzen dituzten ia guztiak goi errendimenduko zentroetan edo bekaren baten bidez, Estatu Batuetan entrenatzen dute. Horregatik, gure igerilari gazte hauek, absolutuen txapelketetan meritu handiko lana egiten dute.

Izarraitzeko igerilariek helburu desberdinak zituzten; Ainhoa Goenagak negu-udaberri garaiko txapelketa zuen garrantzitsuena. Bere emaitzak ikusita, helburuak ondo beteta etorri da, hiru probatan lehiatu da eta, bitan, arratsaldeko finaletarako sailkatu zen. Horrez gain, marka pertsonalak lortu zituen.

Oihana eta Jonen helburu garrantzitsuena Pontevedran ospatu zen Infantil eta Juniorren Espainiako txapelketa izan zen. Entrenatzailea saiatu da sasoi ona luzatzen, baina oso zaila izaten da hori lortzea egun tarte handia dagoenean.

Oihana, bere denbora onenetik gertu ibili da eta Jon, berriz, karga handiko entrenamenduak egin arren, bere mailatik gertu ibili da. Jonek eta Oihanak ere, arratsaldeko finaletako txartelak lortu zituzten goizean jokatu ziren aurre-kanporaketetan.

Orain, Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, udarako txapelketak prestatzen jarraituko dute gure igerilariak.

Zorionak eta segi lanean!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa, Jon eta Oihana, gustura etorri dira Palma de Mallorcatik sarreran

Espainiako open Txapelketako bideoak (tdp)

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako open Txapelketako bideoak (tdp) sarreran

Espainiako Open Txapelketako azken eguna

12598803405_fb6f28564d_b

Gaur, idandea, Espainiako Open Txapelketako azken jardunaldia izan da Mallorcan. Gaurkoan, Jon Aizpuru genuen gure ordezkaria eta, 200 metro bular izan du lehiatu duen estiloa.

Goizeko aurre-kanporaketan, Jon-ek, arratsaldeko B finalerako txartela lortu du 2:32:57 denborarekin.                                                                                                                           Arratsaldeko B finalean berriz, goizeko denbora zerbait hobetu du, 2:31:98 eginez, hala ere, bere marka pertsonaletik (2:25:79) nahiko urruti ibili da. Sailkapen orokorrean, 20. postua lortu du.                                                                                                                                   Jon Aizpuruk, ez du prestatu txapelketa hau, bere helburuak ziren, esperientzia hartzea eta maila handiko txapelketaz gozatzea.

Gaurko Emaitzak:

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako Open Txapelketako azken eguna sarreran

Espainiako Open Txapelketako hirugarren eguna

idoloak

Gaur, hirugarren jardunaldia jokatu da Espainiako Open Txapelketan. Ainhoak eta Oihanak, gaurkoan ere, bere maila ona erakutsi dute bertan.

Jardunaldi guztietan bezala, goizean ospatu dira aurre-kanporaketak eta, Ainhoak arratsaldeko B finalerako sailkatu da eta Oihana berriz, C finalerako.

Ainhoa Goenagak, 100 metro bizkar zuen gaur egin beharreko proba eta, 1:06:52 denbora lortu du goizeko jardunaldian (bere markarik onena). Arratsaldeko finalean berriz, Ainhoak, goizean lortu duen marka hobetu du, 1:05:96 eginez eta, berriro, bere marka pertsonala lortuz. Sailkapen orokorrean, 11. postua lortu du.

Oihana Goenagak, 100 metro libreko proba zuen eta, goizeko proban 59:68 denborarekin gelditu du kronoa. Arratsaldeko C finalean, 59:35 egin du, hala ere, bere denbora pertsonala (58:94) hobetzerik ezin izan du. Sailkapen orokorrean, 22. postua egin du.

Ainhoa eta Oihanaren emaitzak:

Ainhoak eta Oihanak, gaurko probak ospatu eta gero, bukatu dute txapelketa. Biharko jardunaldian, txapelketako azken egunekoa, Jon Aizpuruk lehiatuko du 200 metro bular proban. Ziur gaude, Jon-ek ere, duen guztia emango duela epaileak irteera ematen duenean.

Zorionak Ainhoa eta Oihana eta zorte on Jon !

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako Open Txapelketako hirugarren eguna sarreran

Espainiako Open Txapelketako bigarren eguna

Gaur ostirala, bigarren jardunaldian, Open txapelketan igeri egin duen azpeitiar bakarra Ainhoa Goenaga izan da. Goizeko aurre-kanporaketan, 50 metro bizkar proban lehiatu du eta, gaurkoan ez du lortu arratsaldeko finalean sartzea.  31:83 izan da egin duen denbora eta sailkapenean 27. postuan gelditu da.

Biharko jardunaldian, atzokoan  bezala, Ainhoak eta Oihanak lehiatuko dute. Ainhoak 100 metro bizkar eta Oihanak berriz, 100 metro librean.

Gaurko emaitzak:

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako Open Txapelketako bigarren eguna sarreran

Hasera ona Goenaga ahizpentzat, Mallorcan

Gaur, apirilak 10, Espainiako Open Txapelketa hasi da Mallorca-ko Son Hugo Igerilekuan eta, Ainhoak eta Oihanak, beraien lehen probak lehiatzeko aukera izan dute. Jon Aizpuruk berriz, igande-arte  egon beharko du, 200 metro bular proba egiteko.

Goizean jokatu dira aurre-kanporaketak eta, Ainhoak eta Oihanak, arratsaldeko B finaletako txartelak lortu dituzte.

Ainhoa Goenagak, 200 metro bizkar zuen gaur egin beharreko proba eta, 2:23:61 denbora lortu du goizeko jardunaldian (bere markarik onena).

Oihana Goenagak, 50 metro libreko proba zuen eta, 27:84 denborarekin gelditu du kronoa. Bere denboretan ibili da.

Arratsaldeko finaletan berriz, Ainhoak, goizeko marka 2 segundotan hobetu du, 2:21:61 eginez eta, berriro, bere marka pertsonala lortuz. Sailkapen orokorrean, 13. postua lortu du.

Oihanak, finalean, 27:69kin goizean baino denbora hobea egin du, hala ere, bere denbora pertsonala hobetzerik ezin izan du. Sailkapenean, 15. postua egin du.

Ainhoa eta Oihanaren emaitzak:

Informazio gehiago: DV 2014-04-11

Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasera ona Goenaga ahizpentzat, Mallorcan sarreran

Ainhoa, Jon eta Oihana Espainiako Open Txapelketara

Imprimir

Ostegunean hasi eta igandea bitartean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Palma de Mallorcan. Bertan hartuko dute parte Ainhoa Goenagak, Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak.

Ainhoa Goenagak, 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte. Jon Aizpuru 200 metro bularren ariko da eta Oihana Goenagak, berriz, 50 metro libre eta 100 metro libre probetan hartuko du parte.

Espainiako 365 igerilarik hartuko dute parte eta, Udako Europako Txapelketarako sailkatzeko balioko duenez, oso maila handiko txapelketa izango da Mallorcan ospatuko dena. Mireia Belmonte, Melani Costa, Rafa Muñoz edo Eduardo Solaeche ospetsuak Europako gutxiengoa lortzeko asmotan izango dira bertan eta, Ainhoak, Jonek eta Oihanak aukera izango dute hauekin batera lehiatzeko.

Txapelketa hauetan parte hartzeko, gutxieneko gogorrak izaten dira, eta horiek lortzea ez da batere erraza izaten. Horregatik, txapelketa hauetan parte hartzea, ia sari bat izaten da gure igerilari gazteentzat.

Hala ere, ziur gaude, uretan duten guztia emango dutela, eta aurrez dituzten denborak hobetuko dituztela.

Zorte on eta egurre!

  • Txapelketa jarraitzeko, kartela klikatu.
  • Finalak, Teledeporte (tdp) kanaletik jarraitu dezakezue.

Las Palmas 2013

 

Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa, Jon eta Oihana Espainiako Open Txapelketara sarreran

ASTE SANTUKO ORDUTEGIA

Ordutegia Aste Santuak 2014_Page_1

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ASTE SANTUKO ORDUTEGIA sarreran

Aparteko giroa igerilekuan

Joan den zapatuan, Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikasleen eskolarteko lehia izan zen Azpeitiko igerilekuan, eta giro ona sortu zen igerilekuan bertan nahiz harmailetan. Hala ere, gaztetxoenak urduri zeuden eta, malko batzuek ere ikusi genituen. Ikastetxeetako arduradunek, aparteko lana izan zuten, azken unean beldurra sartu zitzaien igerilari gaztetxoak animatzen.

Adin horietan, kirol mota desberdinak probatu behar dituzte, eta Azpeitian, urtero, aukera izaten dute igeriketa ezagutzeko. Azkenean, domina bana lepotik zintzilik zituztela, gustura irten ziren igerilekutik gaztetxoak.

Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu Azpeitiko Udalari, Xanjuandegiko Eroski-ri, Lasa goxokiak dendari eta antolaketa lanetan laguntzera etorri ziren gurasoei.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aparteko giroa igerilekuan sarreran

Bailarako eskolarteko txapelketako argazkiak eta emaitzak

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Atzo, zapatua, Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikasleen eskolarteko lehia izan zen Azpeitiko Udal igerilekuan. Giro ederra izan zen bertan, eta eskerrik asko bertaratu zinetenoi.

Argazkiak, lotura honetan:

Emaitzak:

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bailarako eskolarteko txapelketako argazkiak eta emaitzak sarreran