Espainiako Txapelketako hirugarren eguna eta laugarren domina

Gaur osteguna, ospatu da Espainiako Udako Infantilen Txapelketako hirugarren eguna. Eta gaur ere, Oihanak, beste domina bat lortu du, zilarrezkoa eta 200 metro librean. Zorionak.

Bihar ostirala, txapelketa azken eguna da, txapelketa dominak lortuaz hasi genuen eta horrelaxe bukatzeko itxaropena dugu. Bihar, Jon Aizpuruk, 200 metro bularren podiumea igotzeko aukera handiak ditu eta Oihana Goenagak berriz, 50 metro libreko proban.

Domina eta saikapenak:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako Txapelketako hirugarren eguna eta laugarren domina sarreran

Espainiako Infantilen Txapelketan ere hasera ezin hobea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Asteartean hasi zen Espainiako Udako Infantilen Txapelketa Pontevedran eta, orain arte 3 domina lortu dituzte gure igerilariek.

Oihana Goenagak, 2 zilarrezko domina lortu ditu gaur arte, 100 metro bizkar eta 100 metro librean.

Jon Aizpuruk, brontzezko domina bat, 100 metro bularren.

Oraindik beste bi egun falta dira txapelketa bukatzeko eta ziur aukera gehiago izango dutela podiumera igotzeko. ZORIONAK DENEI !!

Dominak eta sailkapenak:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako Infantilen Txapelketan ere hasera ezin hobea sarreran

Izarraitzekoak txukun Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Atzo, igandea, Izarraitz Igeri Elkartekoek itsas zeharkaldi denboraldiari ekin zioten 43. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldiarekin.

Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 200 igerilari irten dira Zarautzeko hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko 9 igerilarik (denak neskak) hartu zuten parte: Maria Otaegi, Ane Odriozola, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Eneritz Aramendi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe, Ane Sudupe eta Laia Arregi izan dira gure ordezkariak. Denek lehenengo aldiz hartu zuten parte itsas zeharkaldi batean, eta zoriondu egin behar ditugu egin duten lanagatik.

Ondoren, 12:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 1.800 igerilariak bost taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko hiru igerilarik hartu zuten parte, eta emaitza onak lortu zituzten. Pablo Etxeberria seigarren postuan iritsi zen Zarautzko hondartzara. Jon Odriozola, 72. postuan. Ainitze Odriozola, berriz, 83. izan zen sailkapen orokorrean eta 11. emakumeen sailkapenean. Itsasoa barea zegoen, eta ematen zuen, aurreko urteetako denborak hobetuko zituztela, baina ez zen horrela izan. Marmokak ere protagonista izan ziren itsas zeharkaldian, eta horien eraginagatik, erizainek lan asko eduki zuten helmugan.

Bestalde, Ainhoa Goenagak, bi zilarrezko domina lortu zituen Valentzian ospatu zen Espainiako Udako Juniorren Txapelketan, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probatan. Orain, abuztuan absolutuen Espainiako Txapelketarako jarraitu beharko du prestatzen. Zorionak Ainhoa eta segi gogor prestatzen.

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak txukun Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian sarreran

Ainhoa Goenagak bigarrengo zilarrezko domina lortu du

Gaur, Ainhoa Goenagak,  zilarrezko beste domina bat lortu du Valentzian jokatzen ari diren Juniorren Espainiako Udako Txapelketan. 200 metro bizkar proban irabazi du domina. Berriro ZORIONAK !!

Atzoko eta gaurko finalen emaitzak:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa Goenagak bigarrengo zilarrezko domina lortu du sarreran

HASERA EZIN HOBEA ESPAINIAKO UDAKO TXAPELKETAN

AINHOA-GOENAGAAinhoa Goenagak, zilarrezko domina lortu du gaur arratsaldean Valentzian 100 metro bizkar proban. Bertan, Espainiako Udako Juniorren Txapelketak ari dira ospatzen .

Bihar ostirala, Ainhoak, 200 metro bizkar proban parte hartuko du. Ea gaur bezalako albiste onak jasotzen ditugun Valentziatik.

ZORIONAK !!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude HASERA EZIN HOBEA ESPAINIAKO UDAKO TXAPELKETAN sarreran

ESPAINIAKO UDAKO TXAPELKETAK 2013. ZERRENDAK

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ESPAINIAKO UDAKO TXAPELKETAK 2013. ZERRENDAK sarreran

IGANDEAN 43. GETARIA-ZARAUTZ ITSAS ZEHARKALDIA

getaria -zarautz

Datorren igandean, uztailak 21, itsas zeharkaldi denboraldiari ekingo diote Izarraitz Igeri Elkartekoek, 43. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.

Bi mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian, eta horien artean, Izarraitz Igeri Elkarteko Infantil mailako 11 igerilarik: Imanol Odriozola, Joanes Astigarraga, Maria Otaegi, Ane Odriozola, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Eneritz Aramendi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe, Ane Sudupe eta Laia Arregi. Horiek, Infantil mailako beste 200 igerilariekin batera, goizeko 11:00etan ekingo diote probari Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.

Ondoren, 12:00etan, hasiko da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Inkribatu diren 1.800 igerilariak bost taldetan aterako dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Marka onenak dituztenak txano beltzarekin izango dira, eta bost minutuko aldearekin aterako dira beste lau multzoak.
Izarraitzeko hiru igerilari daude izena emanda: Pablo Etxeberria, Jon Odriozola eta Ainitze Odriozola. Horiez gain, Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, eta esan daiteke uretako Behobia-Donostia dela.

Iaz, Pablo Etxeberriak, bigarren postua lortu zuen, Jaime Caballeroren atzetik. Aurten ere, eta Portugalen ez baditu indar guztiak agortzen, ziur gaude, aurreneko postuetan ibiliko dela.

Zorte on, eta eurre!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IGANDEAN 43. GETARIA-ZARAUTZ ITSAS ZEHARKALDIA sarreran

ESPAINIAKO UDAKO TXAPELKETAK 2013

espainiako 2013

junior valencia

Udako helburu nagusiak iristear daude gure igerilarientzat, Espainiako Udako Txapelketak. Hasteko juniorrak izango dira lehian, gero infantilak eta, igerilekuko denboraldia bukatzeko, absolutuak.

Uztailaren 18an hasi eta uztailaren 20ra bitartean, XXXV. Espainiako Udako Juniorren Txapelketa egingo da Valentzian, Parque Del Oeste igerilekuan. Bertan, Ainhoa Goenaga (1997) izango da parte hartzen.  Ainhoak, bakarka, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte, eta 4 X 100 estilo erreleboan ere bai. Ainhoa denboraldi bikaina egiten ari da eta ilusio handiz doa Valentziara. Iaz, Sevillan, podiumera igotzea lortu zuen, eta aurten ere ahaleginak egingo dituela ziur gaude.

 

Pontevedra infantil

Gure taldeko infantilak, berriz, Galiziara joango dira Espainiako Udako Txapelketan lehiatzera. Hauek, uztailaren 23tik uztailaren 26ra, XXXV. Espainiako Udako Txapelketa jokatuko dute Pontevedrako Pontemuiños igerilekuan. Bertan izango diren igerilariak honako hauek dira: Pablo Etxeberria (1997), Jon Aizpuru (1998), Oihana Goenaga (1999), Maialen Aizpuru (2000), Eva Astigarraga (2000) eta Aiora Beristain (2000).  Bakarkako proba askotan hartuko dute parte, gutxiengo asko lortuta dauzkate eta. Horiez gain, erreleboetako probetan lehiatzeko aukera izango dute, bai neskek eta bai mutilek. Maila honetan, bi igerilari dauzkagu Espainiako Txapelketa batean dominak jasotzea zer den badakitenak, hauek dira Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga. Aurtengoan ere, ez dugu zalantzarik aurreneko postuetan ibiliko direla.

foto ncional

Eta azkeneko txapelketa, Absolutuen mailakoa izango da. Abuztuaren 8an hasi eta abuztuaren 10era, Espainiako Udako Absolutuen Txapelketa lehiatuko dute Las Palmasen CN Metropole igerilekuan. Oraingoz, Ainhoa Goenagak eta Oihana Goenagak dituzte absolutuko gutxiengo denborak.

ANIMO ETA ZORTE ON GUZTIEI!!

 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ESPAINIAKO UDAKO TXAPELKETAK 2013 sarreran

Pablo Etxeberria Euskal Selekzioarekin

2013_250             EKFB logoa copia

Pablo Etxeberriak, Euskal Selekzioaren deia jaso du, Portugalen, Viana Do Castelo-n jokatuko diren “XIX. ITSAS JOKO ATLANTIKOAK”en parte hartzeko.

Itsas Joko Atlantikoak Bretainian sortu ziren 1995eko urtean, eta Europa Atlantikoko eskualde eta nazionalitateetako kirol, turismo eta kulturaren arloko sustapenak ekitaldi bakar batean biltzeko helburuarekin jaio ziren. Eta hori lortzeko modurik onena, itsasoarekin estuen lotuta dauden espezialitateetan lehiatzea izan zen: surfean, belan, arraunean, igeriketan, piraguismoan, urpeko jardueretan, ea.. Euskadik dagoeneko egiteko nabarmena betetzen du lehiaketa horretan, eta gero eta ezagunagoa den eta zalantzarik gabeko kalitatea duen partaidetza du.

Datorren astean, uztailaren 14tik 19ra bitartean, 15 eskualdetatik joango diren kirolariak elkartuko dira elkarbizitza adeitsu eta lagunarteko lehia giroan. Irlanda, Galizia, Bretainia, Portugal, Eskozia, Gales, Asturias, Kantabria, Katalunia, Normandia, Akitania, ea. eko kirolariekin batera lehiatuko da Euskadi.

Pablok, 1500 metro eta 2000 metroko bi itsas zeharkaldietan parte hartuko du.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN KLIKATU:

Bestalde, Izarraitz I.E.ko zozketaren txartelaren jabea azaldu da. Mila esker parte hartu duzuen guztiei.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Pablo Etxeberria Euskal Selekzioarekin sarreran

EMAITZA BIKAINAK GASTEIZEN ETA TOLOSAN

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatu dira Tolosan eta Gasteizen, hurrenez hurren. Infantilak Tolosako Usabal Igerilekuan izan ziren, eta juniorrak eta absolutuak Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan.

Ainhoa Goenaga, gure taldeko juniorra, Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan lehiatu zen, eta Tolosako Usabal Igerilekuan, berriz, Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak, Imanol Odriozolak, Maialen Aipuruk, Eva Astigarragak eta Aiora Beristainek hartu zuten parte infantil mailan.

Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta izugarrizko uzta bildu zuten bi igerilekuetan. Bakarkako probatan, 12 urrezko domina, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat lortu zituzten. Horiez gain, infantil mutilek, erreleboko probetan, beste hiru urrezko domina lortu zituzten, eta infantil neskek, zilarrezko bi domina eta brontzeko bat ekarri zituzten Azpeitira. Ainhoa Goenagak, Gasteizen eta erreleboetan, zilarrezko domina bat eta brontzezko beste bat eskuratu zituen.

Oihana Goenagak 14 urtekoen Euskal Herriko marka berria ezarri zuen 100 metro libre proban, 58:38ko denbora eginda. Denbora horrekin, Espainiako absolutuen gutxiengoa eskuratu zuen, gainera.

Udako Espainiako Txapelketarako gutxiengo berriarekin etorri ziren Jon eta Pablo. Jonek 200 metro libreko proban lortu zuen eta Pablok ere bai, baina horrez gain 400 metro estiloetan ere eskuratu zuen gutxiengo denbora.

Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:

• Ainhoa Goenaga, 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan, urrezko dominak junior eta absolutu mailan. 50 metro librean, 18.
• Pablo Etxeberria, 400 metro estiloan eta 200 metro tximeletan urrezko dominak eta 200 metro bizkarren zilarrezkoa.
• Jon Aizpuru, 200 metro librean, 200 metro estiloan eta 100 metro estiloan urrezko dominak.
• Oihana Goenaga, 100 metro librean, 100 metro estiloan eta 50 metro tximeletan urrezko dominak.
• Imanol Odriozola, 100 metro bizkarren 5. eta 100 metro librean 16.
• Eva Astigarraga, 200 metro bularren 5., 100 metro bularren 4. eta 50 metro bularren 4.
• Maialen Aizpuru, 100 metro librean 11., 100 metro bizkarren 8. eta 50 metro librean 5.
• Aiora Beristain, 100 metro librean urrezko domina, 100 metro tximeletan brontzezko domina eta 100 metro bizkarren 5.

Jonek eta Pablok erreleboetan irabazi zituzten probak hauek izan ziren; 4×200 metro libre, 4×100 metro libre eta 4×100 metro estiloetan.

Oihanak, Evak, Maialenek eta Aiorak, 4×200 metro libre eta 4×100 metro estiloetan zilarrezko domina lortu zuten eta 4×100 metro librean brontzezkoa.

Ainhoa Goenagak, 4×50 metro estiloan zilarrezkoa eta 4×100 metro estiloan brontzekoa.

Hurrengo sariketa, Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.

ZORIONAK GUZTIOI!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EMAITZA BIKAINAK GASTEIZEN ETA TOLOSAN sarreran