IRLAKO IGERIALDIAN, PABLO ETXEBERRIA SEIGARREN.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pablo Etxeberria podiumean senior mailan

Atzo, abuztuak 25, Irlako XVI. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zuten Donostiako badian. Izarraitz Igeri Elkarteko bi igerilariek, parte hartu dute, Maialen Sudupe infantil mailan, eta Pablo Etxeberria absolutuetan. Olatu handiak eta gogorrak izan zituzten igerialdi guztian eta horrek, asko penatu zituen igerilariek.

Aurrenik, 10:00etan, infantil mailako igerilariek irten ziren Donostiako hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Maialen Sudupek 39. postua lortu zuen. Aurreko egunetan, Kantabriako bi igerialdietan parte hartu zuen bere ahizpa Alaznerekin eta biek, emaitza onak lortu zituzten.

Ondoren, 11:15etan, 15 minutuko atzerapenarekin, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ia 400 igerilari ordu horretarako prest zeuden Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga, hondartzako toki berdinean zegoen, eta guztira 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak, Santa Klarako irla zeharkatuz. Izarraitzetik igerilari batek hartu zuen parte, Pablo Etxeberria, eta postu ona lortu zuen. Pablo, seigarren postuan iritsi zen hondartzara, senior sailkapenean 3.

Baita ere, Azpeititik beste lau igerilariek hartu zuten parte. Rafa Zubeldiak, Imanol Badiolak, Iñaki Etxeberriak eta Leire Ceciagak. Hauek honako postuak lortu zituzten:

  • Rafa Zubeldia: 26 . eta 4. master mailan.
  • Imanol Badiola: 41. eta 7. master mailan.
  • Iñaki Etxeberria: 70. eta 8. master 2 mailan.
  • Leire Ceciaga: 78. eta 4. master mailan.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Irteeran, olatuekin borrokan

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IRLAKO IGERIALDIAN, PABLO ETXEBERRIA SEIGARREN. sarreran

IGANDEAN, IRLAKO XVI. IGERIKETA ZEHARKALDIA

TRAVESIA A NADO LA ISLA 2013

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IGANDEAN, IRLAKO XVI. IGERIKETA ZEHARKALDIA sarreran

IZARRAITZEKOAK BIKAIN 45. PASEO BERRIKO IGERIALDIAN

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pablo Etxeberria eta Jaime Caballero

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pablo Etxeberria eta Jon Aizpuru

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Maialen Sudupe

Atzo, Andramari eguna, Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilariek, 45. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian.

Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 70 igerilariek irten ziren Donostiako portutik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, igerilari bakar batek hartu zuten parte, Maialen Sudupe. Itsas zeharkaldien denboraldia aurrera doan bezala, Maialen, gero eta hobeto moldatzen da igeriketa mota honetan. Atzo, 41. postua lortu zuen.

Ondoren, 12:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Zurriolako hondartzatik. 540 igerilariek ordu horretarako prest zauden Groseko hondartzan. Helmuga, Kontxako hondartzan zegoen, guztira 2.959 metro egin behar izan zuten igerilariak. Izarraitzeko bi igerilarik hartu zuten parte, eta emaitza onak lortu zituzten. Pablo Etxeberria bosgarren postuan iritsi zen hondartzara eta, Jon Aizpuru berriz 10. Gipuzkoako itsas zeharkaldien denboraldia bukatzeko, bi proba gelditzen dira. Hurrengoa, abuztuaren 25ean izango da Donostian, Irlako XVI. Igeriketa Zeharkaldia.

ZORIONAK MAIALEN, PABLO ETA JON !!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IZARRAITZEKOAK BIKAIN 45. PASEO BERRIKO IGERIALDIAN sarreran

BIHAR, 45. PASEO BERRIKO IGERIALDIA

a3-9151907-600xXx80

Bihar, abuztuak 15, Paseo Berriko 45. Igerialdia  lehiatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilari daude izena emanda, Pablo Etxeberria eta Jon Aizpuru absolutuetan eta, Maialen Sudupe infantil mailan.

Donostiko portutik, goizeko 11etan, irtengo dira infantilak  Kontxako hondartzaraino, 650 metrotako igerialdia egiteko. Gero, 12etan, irteera emango zaio, Zurriolako hondartzatik, helduen igerialdiari. Hauek, 2.959 metro egin beharko dute Kontxako hondartzaraino.

Zorte on guztioi !!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude BIHAR, 45. PASEO BERRIKO IGERIALDIA sarreran

LAS PALMASETIK, GUSTURA ETORRI DIRA.

Las Palmas 2013

Pasa den astean, abuztuaren 8tik abuztuaren 10era bitartean, Espainiako Absolutuen Udako Txapelketa jokatu da Las Palmaseko, CN Metropoleko igerilekuan. Bertan izan dira gure taldeko igerilari hauek:  Ainhoa Goenaga (1997), Jon Aizpuru (1998) eta Oihana Goenaga (1999).
Igerilekuko denboraldiko azken zita zuten eta, gustura etorri dira egindako lanarekin. Txapelketa honetan, Espainiako ia absolutu onenak izan dira eta maila ona egon da. Gure igerilariak, gazteenetakoak izango ziren lehiaketan.

Irailean hasi eta orain arte, denboraldia asko luzatu zaie Ainhoa, Jon eta Oihanari. Orain merezi dituzten oporrak eman die bere entrenatzaileak.

Banan-banan hauek izan dira lorpenak:

Ainhoa Goenaga:

  • 50 metro bizkarren; 21. postua.
  • 100 metro bizkarren; 14. postua.

Jon Aizpuru:

  • 200 merro bularren; 13. postua.

Oihana Goenaga:

  • 50 metro librean; 31. postua.
  • 100 metro librean; 19. postua.

Horiez gain, neskak erreleboko probetan parte hartu dute:

  •  Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga, 4 x 50 metro librean; 10. postua eta 4 x 50 metro estiloetan; 6. postua.

Izarraitz Igeri Elkartetik, taldeko igerilari eta entrenatzaileak zoriondu nahi ditugu egin duten lanagatik eta ondorioz, urtean zehar jaso dituzten lorpenagatik.

Datorren denboraldirako, indarrak berritu eta, berriro lana, lana eta lana egin beharko dute igerilekuan, aurtengo denboraldia berdintzeko.

ONDO PASA OPORRAK !!

LAS PALMASEKO EMAITZAK:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude LAS PALMASETIK, GUSTURA ETORRI DIRA. sarreran

UDAKO ESPAINIAKO ABSOLUTUEN TXAPELKETA, (LAS PALMAS)

foto ncional

Abuztuaren 8an hasi eta abuztuaren 10era, Espainiako Udako Absolutuen Txapelketa lehiatuko dute Las Palmasen, CN Metropole igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (1997), Jon Aizpuru (1998) eta Oihana Goenaga (1999) izango dira parte hartzen.  Ainhoak, Jonek eta Oihanak, Udako Espainiako Junior eta Infantilen Txapelketetan dominak lortu dituzte eta, txapelketa honetan ere ahaleginak egingo dituztela ziur gaude.

Banan banan, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:

Ainhoa Goenaga:  50 metro bizkar eta 100 metro bizkar.

Jon Aizpuru: 200 metro bular.

Oihana Goenaga: 50 metro libre eta 100 metro libre.

Horiez gain, neskek, erreleboko bi probatan hartuko dute parte.

ZORTE ON !!!

ZERRENDAK:  HEMEN KLIKATU

metro_nacional copia

Las Palmaseko  CN Metropole Igerilekua

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude UDAKO ESPAINIAKO ABSOLUTUEN TXAPELKETA, (LAS PALMAS) sarreran

Txingudiko Badiako X Igerialdia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gaur, larunbata, itsas zeharkaldi berri bat jokatu da, Txingudiko Badiako X Igerialdia Hondarribiko hondartzan.

Aurrenik, 16:30etan, infantil mailako 38 igerilari irten dira Hondarribiko hondartzatik, 700 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Izarraitz Igeri Elkartetik, igerilari bat izan da bertan parte hartzen, Maialen Sudupe. Bigarrengo itsas zeharkaldia zuen eta ondo moldatu da, gaina ere, kontutan hartu behar dugu, gazteenetakoa dela. 1999tik 2002 urte-artekoak lehiatzen dute eta Maialen 2002 urtean jaioa da.

Ondoren, 17:00etan hasi da helduen zeharkaldia, eta gaur, ez du lehiatu gure taldekiderik.

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Txingudiko Badiako X Igerialdia sarreran

ESPAINIAKO TXAPELKETETAN, “LEPO INDIYE” IZARRAITZEKOEK.

Pasa den aste honetan, uztailaren 23tik eta uztailaren 26ra bitartean, XXXV. Espainiako Infantilen Udako Txapelketa ospatu da Pontevedrako, Rias Do Sur igerilekuan. Bertan izan dira gure taldeko infantil igerilari hauek, Pablo Etxeberria (1997), Jon Aizpuru (1998), Oihana Goenaga (1999), Maialen Aizpuru (2000), Eva Astigarraga (2000) eta Aiora Beristain (2000).

Oihana Goenagak eta Jon Aizpuruk, emaitza ezin hobeak lortu dituzte. Bien artean sei domina ekarri dituzte Azpeitira. Urrezko domina bat, lau domina zilarrezko eta brontzezko domina bat. Horiez gain, ikusgarriko markak egin dituzte.

Oihana, txapelketako igerilari esanguratsuenetako bat izan da. Bakarkako lau probatan lehiatu du, eta lauetan, podiumera igotzea lortu du.

Banan-banan hauek izan dira lorpenak:

OIHANA GOENAGA:

  • 50 metro librean; urrezko domina eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria (27:43).
  • 100 metro bizkarren; zilarrezko domina, europeotako gutxiengo denbora (1:06:56) eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria.
  • 100 metro librean; zilarrezko domina eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria (59:20).
  • 200 metro librean; zilarrezko domina, europeotako gutxiengo denbora eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria (2:07:93).

JON AIZPURU:

  • 200 metro bularren; zilarrezko domina, absolutuetako gutxiengo denbora eta 15 urtekoen Euskadiko marka berria (2:25:79).
  • 100 metro bularren; brontzezko domina eta 15 urtekoen Euskadiko marka berria (1:08:43).
  • 100 metro librean; 13. postua.

AIORA BERISTAIN:

  • 100 metro librean; 8. postua.
  • 200 metro librean; 17. postua.
  • 50 metro librean; 21. postua.

PABLO ETXEBERRIA:

  • 400 metro estiloan; 25. postua.
  • 400 metro librean; 14. postua.
  • 200 metro librean; 27. postua.

EVA ASTIGARRAGA:

  • 100 metro bularren: 31. postua.
  • 200 metro bularren; 38. postua

Horiez gain, erreleboko probetan parte hartu dute:

  • Oihana Goenaga, Aiora Beristain, Eva Astigarraga eta Maialen Aizpuru, 4 x 100 librean, 30. postua eta 4 x 100 estiloetan, 37. postua.
  • Jon Aizpuru eta Pablo Etxeberria; 4 x 100 librean, 19. postua, 4 x 200 librean, 17. postua eta 4 x 100 estiloetan, 15. postua.

Aurreko astean ere, Ainhoa Goenagak bi zilarrezko domina lortu zituen Valentzian ospatu ziren Espainiako Juniorren Udako Txapelketan.

AINHOA GOENAGA:

  • 100 metro bizkar; zilarrezko domina.
  • 200 metro bizkar; zilarrezko domina.

Dominak eta ohoreak igerilariek jaso badituzte ere, Omar Urbietarekin ezin dugu ahaztu, entrenamenduen plangintza eta eguneroko lana oso ondo burutu bai du. Zorionak Omar Izarraitz Igeri Elkartetik, lan bikaina egin duzue.

Orain, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga eta Jon Aizpuru Las Palmas-era joango dira Abuztuaren 8an Espainiako Absolutuen Txapelketara, absolutuen gutxiengoa bai dute.

Aurretik, saninaziyuek ondo pasau !!

ZORTE ON LAS PALMASEN!!

50 libre oihana

100 bizkar oihana

100 libre oihana

200 libre oihana

200 bular jon

100 bular jon

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ESPAINIAKO TXAPELKETETAN, “LEPO INDIYE” IZARRAITZEKOEK. sarreran

“La corchera”ko aipamena Oihana eta Joni buruz

Albisteak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude “La corchera”ko aipamena Oihana eta Joni buruz sarreran

Oihana Goenagak eta Jon Aizpuruk ikusgarriko Espainiako Txapelketa

Espainiako Udako Infantilen Txapelketako azkeneko jardunaldia oso oparoa izan da gure taldeko igerilarientzat. Oihana Goenegak, aurreko egunetan hiru zilarrezko domina lortu bazituen, gaurkoan, urrezkoa lortu du. Guztira lau probatan lehiatu du bakarka eta, ikusgarriko emaitzak lortu ditu. ZORIONAK.

Jon Aizpuruk ere txapelketa bikaina burutu du, gaur, zilarrezko domina lortu du 200 metro bularren eta absolutuen gutxiengoa. Abuztuan, Ainhoa eta Oihana Goenagarekin Las Palmas-en izango da absolutuen Espainiako Txapelketan. ZORIONAK.

Gaurko dominak eta sailakpenak:

 

 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Oihana Goenagak eta Jon Aizpuruk ikusgarriko Espainiako Txapelketa sarreran