ASTEBURUAN EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETAK

Asteburuan, Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatuko dira Tolosan eta Gasteizen. Infantilak Tolosako Usabal Igerilekuan izango dira, eta juniorrak eta absolutuak Gasteizko Mendizorrozako igerilekuan.

Hemen serieak:

Zorte on guztioi !!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ASTEBURUAN EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETAK sarreran

Emaitza onak Gipuzkoako Udako Txapelketan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pasa den zapatuan eta igandean, Infantil, Junior eta Absolutuen Gipuzkoako Udako Txapelketa jokatu zen, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.

Gure taldeko zazpi igerilari (bi mutil eta bost neska) izan ziren lehian. Ainhoa Goenagak junior mailan hartu zuen parte, eta Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak eta Aiora Beristainek infantil mailan.

Gipuzkoako txapelketa, igerileku luzean jokatu zen. Hala ere, ondo moldatu ziren gure igerilariak. Pisu handiko entrenamenduetan dabiltza murgilduta, eta freskotasun falta nabaritu zitzaien. Hemendik aurrera, eta datozen txapelketei begira, jaitsiko die entrenamenduen intentsitatea eta gorantz egitea izango da ohikoena.

Azpeitiarrek emaitza onak lortu zituzten. Infantil mailan, proba bakoitzean, dominak banatu zituzten eta, 9 urrezko, 4 zilarrezko eta 5 brontzezko ekarri zituzten Azpeitira. Bestalde, Eva Astigarragak 200 metro bularren Espainiako gutxiengoa lortu zuen. Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, ‘fina’ taularen arabera egin zituzten sailkapenak. Hau da, sailkapen orokorra egiteko, proba denak hartu zituzten kontuan, eta Ainhoa Goenagak maila ona erakutsi zuen beste behin.

Datorren asteburuan, Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatuko dira Tolosan eta Gasteizen. Infantilak Tolosako Usabal Igerilekuan izango dira, eta juniorrak eta absolutuak Gasteizko Mendizorrozako igerilekuan.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Gipuzkoako Udako Txapelketan sarreran

ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA 4428 IZAN DA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Izarraitz Igeri Elkarteak  urtero egin ohi duen zozketa burutu da. Zenbaki saritua 4.428 izan da. 

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi eta irabazlea agertu arte zuen txartelak ez botatzeko eskatzen dizuegu. 15 eguneko epean saritua agertu ezean ordezko zenbakia sarituko bai da.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA 4428 IZAN DA sarreran

GIPUZKOAKO UDAKO TXAPELKETAKO ARGAZKIAK

Zapatuko bi jardunaldiko argazki batzuk.

ARGAZKIAK

Igandeko jardunaldiko argazkiak.

ARGAZKIAK

ARGAZKIAK atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GIPUZKOAKO UDAKO TXAPELKETAKO ARGAZKIAK sarreran

GIPUZKOAKO UDAKO TXAPELKETA

Zapatu eta igande honetan, Infantil, Junior eta Absolutuen Gipuzkoako Udako Txapelketa izango da, Donostin (Paco Yoldi Igerilekuan). Goizeko jardunaldiak 10:15etan hasiko dira eta zapatu arratsaldekoa 16:30etan.

Lehiaketa hau, udako lehen txapelketa garrantzitsua dute, eta, helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.

Gure taldeko 8 igerilari (3 mutil eta 5 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:

  • Ainhoa Goenaga:  200 m. bizkar, 100 m. bizkar, 50 bizkar eta 50 m. bular.
  • Pablo Etxeberria: 1500 m. libre, 400 m. libre, 200 m. libre eta 100 m. bizkar.
  • Jon Aizpuru: 200 m. bular, 100 m. bular, 50 m. bular eta 100 m. bizkar.
  • Oihana Goenaga: 200 m. libre, 100 m. libre, 50 m. libre eta 50 m. tximeleta.
  • Imanol Odriozola: 100 m. libre, 50 m. libre eta 100 m. bular.
  • Maialen Aizpuru: 100 m. libre, 50 m. libre, 100 m. bizkar eta 50 m. bizkar.
  • Eva Astigarraga: 200 m. bular, 100 m. bular, 50 m. bular eta 50 m. tximeleta.
  • Aiora Beristain:  200 m. libre, 100 m. libre, 50 m. libre eta 50 m. tximeleta.

Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.

ZORTE ON !!!

SERIEAK: GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO SERIEAK

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GIPUZKOAKO UDAKO TXAPELKETA sarreran

ATLANTIC PARK, IBILALDIKO ARGAZKIAK

Hossegor

 

ARGAZKIAK

ARGAZKIAK atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ATLANTIC PARK, IBILALDIKO ARGAZKIAK sarreran

Paula Urrestillak, Oñatin, Espainiako minima egin zuen

Paula Urrestilla

Pasa den zapatuan, Txantxiku sarian, Paula Urrestillak ikusgarriko denbora egin zuen 100 metro libreko proban, 1:08:22en gelditu zuen kronometroa.  11 urte ditu eta 12 urtekoen Espainiako Txapelketarako minina egin zuen. Zorionak Paula eta segi holaxe datorren denboraldian.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Paula Urrestillak, Oñatin, Espainiako minima egin zuen sarreran

2013. UDAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO ZERRENDAK

BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2013. UDAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO ZERRENDAK sarreran

Igeri festa Oñatin

txantxiku

Pasa den zapatuan, taldeko txikienak Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian parte hartzen. Mailaren arabera, benjaminek 50 metroko probak eta alebinek 100 metrotakoak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Gipuzkoako talde esanguratsuenak bertan izan ziren, denboraldiko azken sariketan.

Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Zazpi igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, bostek bigarrengoa eta lauk hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Oñatiko Txapelketan. Taldeko sailkapenean, hirugarrengo postua lortu zuten Izarraitzekoek, Bidasoa XXI eta Aloña-Mendiren atzetik.
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:

• 2004. urtekoetan. 50 metro tximeleta; Arantxa Sudupe (1), Maialen Aiertza (2). 50 metro bizkar; Iker Aizpuru (1), Uxue Etxeberria (1), Jone Zubizarreta (3). 50 metro bular; Mikel Perea (1), Leiane Lopetegi (5), Alazne Sudupe (8). 50 metro libre; Haritz Amenabar (3), Elena Otaegi (1), Elene Aranbarri (5), Irati Arregi (8), Alaia Juaristi (9) eta Saioa Roteta (14).

• 2003. urtekoetan. 50 metro tximeleta; Unax Fernandez (5). 50 metro libre; Unai Elias (2) eta Nagore Kerejeta (3).

• 2002. urtekoetan. 100 metro bizkar; Maialen Sudupe (1). 100 metro bular; Maitane Goenaga (2), Ane Sudupe (9). 100 metro libre; Paula Urrestilla (2) eta Laia Arregi (7).

• 2001. urtekoetan. 100 metro tximeleta; Nerea Berasategi (1). 100 metro bizkar; Joanes Astigarraga (2). 100 metro libre; Jone Goenaga (3) eta Eneritz Aramendi (5).

2004. urtekoen artean igerilari onenen saria jaso zuten Iker Aizpuruk mutiletan eta Uxue Etxeberriak nesketan. Beste behin,estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik ona asko hobetu dutela.

EMAITZAK: XXVII TXANTXIKU SARIA

Zorionak denei eta segi holaxe!

Bestalde, pasa den zapatu goizean, taldeko infantil eta juniorrak Tolosako Usabal Igerilekuan izan ziren, eta arratsaldean, berriz, Irungo Azken Portuko igerilekuan. San Juan eta San Marcial Trofeoetan parte hartu zuten Ainhoa Goenagak, Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak eta Aiora Beristainek.

Udako Txapelketak prestatzen ari dira eta orain, karga handiko entrenamenduak egiten dituzte. Hala ere, oso txukun aritu ziren bai Tolosan eta bai Irungo txapelketan. Gehienek, marka onenetatik gertu ibili ziren, eta horiek hobetzea ere lortu zuten. Hori oso seinale ona da udako helburuei begira.

Orain, igerilekuan kilometroak egiten ari dira ia atsedenik hartu gabe, eta ziur, udako txapelketetan beso eta hanketako minik ez dutela izango lehiatzeko orduan. Herri Kirol munduan esaten duten bezala, etxean sufritu gero plazan gozatzeko.

EMAITZAK:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeri festa Oñatin sarreran

TXANTXIKU SARIKO EMAITZAK ETA ARGAZKIAK

TXANTXIKU SARIA

ARGAZKIAK

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude TXANTXIKU SARIKO EMAITZAK ETA ARGAZKIAK sarreran