EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
TXANTXIKU SARIKO EMAITZAK ETA ARGAZKIAK
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude TXANTXIKU SARIKO EMAITZAK ETA ARGAZKIAK sarreran
ZAPATUAN, BI LEHIAKETA HELDUENTZAT
Taldeko infantil eta juniorrek, zapatuan, bi lehiaketetan parte hartuko dute. Goizean, 9:30etan, Tolosako Usabal Igerilekuan San Juan Saria jokatuko dute, eta arratsaldez, 16:00etan, San Marcial Saria, Irungo Azken Portu Igerilekuan.
Datorren asteburuan, Gipuzkoako Txapelketarekin, udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte, eta sari hauek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusi eta Espainiako Txapelketarako gutxiengoak lortzeko balio izaten dute.
ZORTE ON TA EURRE !
SERIEAK:
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude ZAPATUAN, BI LEHIAKETA HELDUENTZAT sarreran
ZAPATUAN, TXANTXIKU SARIA OÑATIN
Zapatuan, ekainak 22, Txantxiku Saria jokatuko da Oiñatiko Zubikoa Udal Igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek (2001, 2002) eta benjaminek (2003, 2004) hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei. Txantxiku Saria, denboraldiko azken lehiaketa izaten dute alebinek eta benjaminek.
Autobusa 13:30etan abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30etan hasiko dira, eta txapelketa, 15:30etan.
Zorte on denei !
SERIEAK: XXVII TXANTXIKU SARIA OÑATI
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude ZAPATUAN, TXANTXIKU SARIA OÑATIN sarreran
ASTEBURU OPAROA
Pasa den ostiral eta zapatuan taldeko infantil eta junior mailako igerilariek Eibarko San Juan Sarian eta Ordiziako Udaberri Gazte Sarian hartu zuten parte.
Ostiralen ez ohiko ordutegian izan zen Eibarko San Juan Saria: 20:15ean, hain zuzen. Ainitze Odriozola, Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga izan ziren azpeitiar partaideak.
Bakoitzak lau probatan hartu zuen parte: 50 metro bularrez, 50 metro tximeletan, 50 metro bizkarrez eta 50 metro libre estiloetan. Gero, lau proben denboraren batuketa egin eta sei onenek finala jokatu zuten 200 metro estiloan.
Infantil mutiletan Jon Aizpuru eta Pablo Etxeberriak lortu zituzten finalerako txartelak. Infantil nesketan, berriz, Oihana Goenagak jokatu zuen finala. Mutiletan Jon Aizpuruk saio ikusgarria egin arren deskalifikatua izan zen, eta Pablok bigarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean.
Oihanak, beste behin, aurreneko postua eta sari handiena eskuratu zuen infantil nesketako proban.
EMAITZAK: IGERIKETAKO SAN JUAN SARIA EIBAR
Zapatuan, goizean entrenamendua izan arren, arratsaldean, Ordiziako Majori Igerilekura joan ziren gure taldeko infantil mailako igerilariak. Bertan izan ziren, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain.
Bakoitzak, bakarkako bi probatan hartu zuen parte, eta bukaeran, erreleboetako proban ere bai.
Aurten eta zorionez beste behin, aurreko postuetan sailkatu eta denbora onak lortu zituzten igerilari guztiek. Kontuan hartzekoa da, lehen esan bezala, lehiaketak eta entrenamenduak izan zituztela asteburu bertan.
EMAITZAK: UDABERRI GAZTE SARIA ORDIZIA
Datorren astean, beste bi txapelketatan hartuko dute parte, eta hemendik bi astera hasiko dira Udako Txapelketa garrantzitsuak.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude ASTEBURU OPAROA sarreran
GAUR ETA BIHAR, TALDEKO INFANTIL ETA JUNIORRAK, EIBAR ETA ORDIZIARA
Taldeko infantil eta juniorrek, gaur, San Juan Saria jokatuko dute Eibarko Ipurua Igerilekuan. Arratsaldeko 20:15etan hasiko da lehiaketa.
Bihar berriz, zapatua, taldeko infantilak, Ordiziako igerilekuan dute hitzordua arratsaldeko 16:00etan.
Hemen serieak:
Zorte on eta eurre !!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude GAUR ETA BIHAR, TALDEKO INFANTIL ETA JUNIORRAK, EIBAR ETA ORDIZIARA sarreran
ESKOLARTEKO TXAPELKETAKO ARGAZKIAK eta EMAITZAK
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude ESKOLARTEKO TXAPELKETAKO ARGAZKIAK eta EMAITZAK sarreran
GAZTETXOENTZAT, DENBORALDI BUKAERAKO EKINTZAK
Ekainaren 22an, Oiñatin, Txantxiku Saria, denboraldiari amaiera ematen dion “klasikoa”, eta ondorengo egunetarako, hemen, taldeko gaztetxoentzat, prestatu ditugun ekintzak.
Sin categoría atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude GAZTETXOENTZAT, DENBORALDI BUKAERAKO EKINTZAK sarreran
UDARAKO ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIA
IZARRAITZ IGERI ELKARTEA
2013 Udara, ordutegia: Ekainak 24-tik, Uztailak 26-rarte (biak barne).
|
ORDUA |
KATEGORIA |
| 11:00 – 12:00 | Normalean 18:00 – 19:00 edo 12:50 – 13:50 entrenatzen dutenak (Jorge) |
| 12:00 – 13:00 | Normalean 17:15 – 18:00 entrenatzen dutenak (Maider, Jorge)edo 12:50 – 13:50 Astearte eta Ostegun (Maiderrekin) |
| 13:00 – 14:00 | Normalean 19:00 – 20:00 entrenatzen dutenak (Jorgekin) |
¡¡Astelehenak!!: Ekainak 24, Uztailak 1, 8, 15, 22 (goizean igerilekua itxita bait dago)
- 13:00-14:00: Normalean 17:15-18:00 (Maider, Jorge) edo eguerdian (Maider) entrenatzen dutenak
- 14:00-15:00: Normalean 18:00 – 19:00 edo eguerdian (Jorge) entrenatzen dutenak
- 15:00-16:00: Normalean 19:00 – 20:00 entrenatzen dutenak (Jorge)
Sin categoría atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude UDARAKO ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIA sarreran
MANOLO GARCIA SARIAN ERE BIKAIN
Pasa den zapatuan taldeko infantil eta junior mailako igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, Manolo Garcia Sariketan. Ainitze Odriozola eta Ainhoa Goenaga junior mailan lehiatu ziren; eta Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain infantil mailan. Imanol Odriozola infantila, izena emanda zegoen baina, gaixo zegoelako baja izan zen azken unean.
Bertaratutako igerilari bakoitzak bi probatan hartu zuen parte, eta maila ona erakutsi zuten, beste behin ere. Denbora onak eta postu onak lortu zituzten, eta udako txapelketen aurrean, itxaropentsu egoteko motiboak ditugu. Laster, udako oporrak hartuko dituzte, denbora gehiago izango dute, eta ziur, entrenatzaileek azken txanpara begira, prestaketa berezia eginaraziko diela. Orain arte bezala, lanean jarraitzen badute, emaitzak iritsiko dira. Animo eta segi gogor!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude MANOLO GARCIA SARIAN ERE BIKAIN sarreran
AZPEITI ETA AZKOITIKO GAZTETXOENTZAT, IGERI TXAPELKETA
Zapatuan, ekainaren 8an, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 mailetako gaztetxoek Eskolarteko Txapelketa izango dute, Azpeitiko igerilekuan, 16:00etan hasita. Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du ekimena.
LH 1 eta LH 2 mailako ikasleak ez dira bereiztuko parte hartzerakoan, nahiz eta igeri elkarteetan ibili. Aldiz, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6ko ikasleak bereizi egingo dira. Batetik, igeri elkarteetan dabiltzan igerilariak, eta bestetik, elkarteetan ez dabiltzanak arituko dira.
LH 1, 2, 3 eta 4koek 25 metro libre eta LH 5 eta LH 6koek 50 metro estilo librean egin beharko dituzte. Proba bukatutakoan, parte-hartzaile bakoitzak domina eskuratuko du, eta proba eta maila bakoitzeko lehenengo hiru neskek eta mutilek, trofeoak jasoko dituzte.
Parte-hartzeko, ikastetxeetako kirol arduradunei eman behar zaie izena. Txapelketa honen bidez igeriketaren mundua ezagutzeko aukera ederra izango dute gaztetxoek.
Animatu eta izena eman zure Ikastola edo Ikastetxean !
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude AZPEITI ETA AZKOITIKO GAZTETXOENTZAT, IGERI TXAPELKETA sarreran



