EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
MANOLO GARCIA SARIKO ARGAZKIAK ETA EMAITZAK
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude MANOLO GARCIA SARIKO ARGAZKIAK ETA EMAITZAK sarreran
MANOLO GARCIA SARIA, PACO YOLDI IGERILEKUAN
Zapatuan, ekainaren 1ean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Manolo Garcia Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan, 10:00etan hasita.
Aurreko sariketek bezala, 50 metroko luzera duen igerilekuan izango da txapelketa. Azpeititik, bederatzi igerilari joango dira Donostiara, eta bertan ikusiko dugu bakoitzaren sasoi puntua. Udako txapelketak ari dira gerturatzen, izan ere, horiek dira igerilarien helburu nagusia.
Zorte on denei!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude MANOLO GARCIA SARIA, PACO YOLDI IGERILEKUAN sarreran
IGERIKETA LEHIAKETETAKO SARIAK
Federazioaren egoera normaldu denez, ondorengo egunetan lehiaketetako sarien gaia eguneratzeko asmoa dute.
Hemen ZIRKULARRA
Albisteak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude IGERIKETA LEHIAKETETAKO SARIAK sarreran
Bi brontzezko domina, Euskadiko Eskolarteko Txapelketan
Pasa den zapatuan, Durangoko Landako Igerilekuan, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen igeriketako txapelketa jokatu zen. Gure taldeko bi igerilari, Nerea Berasategi eta Jone Goenaga, bertan izan ziren Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz.
Aurreko astean bezala, bikain aritu ziren eskolarteko txapelketa guztian ere, eta brontzezko domina bana lortu zuten Jonek eta Nereak zapatuan. Proba denetan, aurreko astean egin zituzten denborak jaistea lortu zuten, eta horrek erakusten digu, biek, oso maila ona eman zutela Durangon.
Honako emaitzak lortu zituzten:
- Jone Goenagak, 200 metro estiloan (3.) eta 100 metro estiloan (8.).
- Nerea Berasategik, 100 metro tximeleta (3.) eta 100 metro bizkarrean (5.).
Zorionak !!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Bi brontzezko domina, Euskadiko Eskolarteko Txapelketan sarreran
Euskadiko Eskolarteko Txapelketarako autobusen ordutegia
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Euskadiko Eskolarteko Txapelketarako autobusen ordutegia sarreran
Nerea eta Jone Euskadiko Eskolarteko Txapelketara
Pasa den igandean, Legazpiko Igerilekuan lortutako emaitzei esker, Nerea Berasategi eta Jone Goenaga, Gipuzkoako selekzioarekin Durangora joango dira Euskadiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketara. Larunbatean ospatuko da Durangoko txapelketa, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari hoberenak.
Nereak, 100 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probetan parte hartuko du, eta Jonek berriz, 100 eta 200 metro estiloetan.
Zorte on eta eurre !
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Nerea eta Jone Euskadiko Eskolarteko Txapelketara sarreran
Alebinak eta eskolartekoak bikain
Pasa den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinak eta eskolartekoak Gipuzkoako Txapelketan izan ziren, Legazpiko Udal igerilekuan.
Zapatuan, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Jakes Del Pozo, Paula Urrestilla, Ane Sudupe, Laia Arregi, Maitane Goenaga eta Maialen Badiola, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa lehiaketan parte hartu zuten. Bertan, 2001 eta 2002. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urtean jaiotako neskak aritu ziren.
Igerilari bakoitzak, lau probatan lehiatu zen. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan zituzten, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.
Sailkapen orokorra egiterakoan, proba bakoitzaren emaitzak kontutan hartzen dira, horregatik txapelketari Igerilari Osoa Txapelketa deitzen zaio.
Orokorrean, gure taldeko igerilariak oso txukun aritu ziren txapelketan. Aurrez zituzten denborak hobetzea lortu zuten proba gehienetan.
Emaitzei dagokionez, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga aurreko postuetan izan ziren lau probetan, eta horren harira, Paula Urrestillak brontzezko domina lortu zuen sailkapen orokorrean. Maitanek, berriz, laugarren postua lortu zuen azkenean. Mutilek ez zuten lortu podiumera igotzea, baina hala ere, txapelketa bikaina burutu zuten. Joanes Astigarraga eta Iñaki Etxeberria podiumetik gertu ibili ziren, eta horrek, motibazio berezi bat eman behar die aurrera jarraitzeko.
Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen, eta bertan izan ziren 2000. urtean jaiotako mutilak eta 2001. urteko neskak.
Azpeitiko hiru igerilarik hartu zuten parte: Ane Odriozolak, Nerea Berasategik eta Jone Goenagak. Hauek ere bikain aritu ziren txapelketa guztian. Jone Goenaga eta Nerea Berasategik, brontzezko domina bana lortu zuten Legazpiko txapelketan.
Honako emaitzak lortu zituzten gure taldeko Eskolarrek:
- Ane Odriozolak, 100 metro bularrean (20.) eta 100 metro librean (18.).
- Jone Goenagak, 200 metro estiloan (3.) eta 100 metro estiloan (5.).
- Nerea Berasategik, 100 metro tximeleta (3.) eta 100 metro bizkarrean (5.).
Zorionak eta segi gogor prestatzen !
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak eta eskolartekoak bikain sarreran
Legazpiko txapelketetan ateratako argazkiak
Zintzilikatuta daude asteburuan ataratako argazki batzuk eta igandeko emaitzak (Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa).
Zapatuko emaitzak ateratzen dituenean Gipuzkoako Igeriketa Federazioak , bi txapelketen laburpen bat egingo dugu.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Legazpiko txapelketetan ateratako argazkiak sarreran
ASTEBURUKO SERIEAK. LEGAZPI
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude ASTEBURUKO SERIEAK. LEGAZPI sarreran
Eskolarren Gipuzkoako Txapelketak Legazpian
Asteburu honetan, maiatzaren 18 eta 19an, taldeko alebinek eta eskolarrek Gipuzkoako txapelketak izango dituzte jokoan, Legazpiko Bikuña igerilekuan.
Maiatzaren 18an, zapatua, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa izango da. Bertan lehiatuko dira 2001 eta 2002. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:30etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.
Frogak:
Goizean 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izango dira. Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.
Maiatzaren 19an, igandea, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta bertan izango dira 2000. urtean jaiotako mutilak eta 2001. urteko neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, 16:30ean.
Igerilari bakoitzak jardunaldiko banakako proba batean eta erreleboen proban hartu dezake parte. Gainera, txapelketa horrek, Euskadiko Eskolarteko Txapelketarako sailkatzeko balioko du. Euskadiko Eskolarteko Txapelketa, maiatzaren 25ean izango da, Durangon.
Xehetasunen, ordutegi aldaketen, irteera orduaren eta bazkariaren berri astean zehar emango die entrenatzaileek txapelketetan parte hartuko duten igerilariei.
Zorte on denei eta eurre!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Eskolarren Gipuzkoako Txapelketak Legazpian sarreran





