EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
EUSKADIKO XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK IGERIKETA
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude EUSKADIKO XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK IGERIKETA sarreran
IGERILEKU LUZEAN ERE BIKAIN
Pasa den zapatuan, taldeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren 2. GIF Sarian parte hartzen. Omar Urbieta absolutu mailan, Ainhoa Goenaga junior bezala, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain infantil mailan izan ziren partaideak. Imanol Odriozola infantila, izena emanda zegoen baina baja izan zen azkenean.
Bakoitzak bi probatan hartu zuen parte eta maila ona erakutsi zuten beste behin ere. Udako txapelketak dituzte helburu eta horietarako ari dira prestatzen. Zapatuko bezalako lehiaketak, test modura hartzen dituzte entrenatzaileak eta igerilariak, eta baita ere lehiaketa hauetan, saiatzen dira Espainiako txapelketarako gutxiengoak lortzen.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude IGERILEKU LUZEAN ERE BIKAIN sarreran
Gaurko emaitzak eta argazkiak
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Gaurko emaitzak eta argazkiak sarreran
GIF 2. SARIA p50 DONOSTIAKO PACO YOLDIN
Zapatuan, maiatzak 4an, goizeko 9:30etan hasita, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutuek Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan GIF Bigarrengo Saria P50 izango dute.
Donostiako lehiaketa, 50 metrotako luzera duen igerilekuan izango da. Udako Espainiako Txapelketak, neurri honetako igerilekuetan izaten dira, eta ezinbestekoa dute, luzera ezohiko horretara ohitzea.
Igerilari bakoitzak, bi probatan parte hartu ahal izango du. Azken lehiaketa bezala, proba mistoak izango ditu, hau da, neskak eta mutilak batera arituko dira.
Zorte on denei !!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude GIF 2. SARIA p50 DONOSTIAKO PACO YOLDIN sarreran
EMAITZA ONAK EIBARREN
Zapatuan, apirilak 27an, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Eibarko Ipurua igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako bosgarren jardunaldian. Izarraitzetik 22 igerilarik hartu zuten parte proban.
Izarraitzeko gaztetxoek, beste behin ere igeri egiteko estilo eta teknika bikaina erakutsi zuten. Denboraldia aurrera doan bezala, begi bistan da arlo guztietan egiten ari diren hobekuntza.
Benjaminek, bakarkako proba batean hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.
Alebinek 50 metro edo 100 metro tximeleta eta 200 metro edo 400 metro estilo probetan lehiatu ziren, bakoitzaren sasoiaren arabera.
Lehen eta bigarren urteko benjaminak, 100 metro estiloan lehiatu ziren. Horiek ere oso ondo moldatu ziren estilo zail horretan.
Emaitza onak izan zituzten Izarraitzekoek.
Zorionak joan ziren igerilari guztiei, uretatik kanpo ere, jarrera ona erakusten baitute.
Bestalde, maiatzaren 18an eta 19an, urteko zitarik garrantzitsuena izango dute alebin mailako igerilariek, Legazpiko Udal igerilekuan.
Maiatzaren 18an, zapatua, alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta Igerilari Osoa ospatuko dute. Bertan izango dira 2001. eta 2002. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urtean jaiotako neskak.
Maiatzaren 19an, igandea, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta bertan izango dira 2000. urtean jaiotako mutilek eta 2001. urteko neskek.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude EMAITZA ONAK EIBARREN sarreran
KIROL ZEHAZTASUN LIGAKO 5. JARDUNALDIA EIBARREN
Zapatuan, apirilak 27, Kirol Zehaztasun Ligako (KZL) 5. jardunaldia jokatuko da Eibarko Ipurua Udal Igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei. Badakizue, konpetizio hauetan parte hartzeko, ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela. Gainera, 5. jardunaldi honetan, estilo eta tximeleta igeri motak landuko dituzte.
Autobusa 14:45ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 15:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 16:30ean.
Zorte on denei !!!!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude KIROL ZEHAZTASUN LIGAKO 5. JARDUNALDIA EIBARREN sarreran
TALDEKO INFANTILAK ETA JUNIORRAK BIKAIN TOLOSAN
Pasa den zapatuan, taldeko infantil eta junior mailako igerilariak Tolosan izan ziren 1. GIF Sarian parte hartzen. Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Imanol Odriozola, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain izan ziren partaideak. Bakoitzak bi probatan hartu zuen parte eta maila ona erakutsi zuten. Ez ohiko probetan lehiatu ziren azpeitiarrak, eta hala ere, emaitza onak lortu zituzten.
Oihana Goenagak, Udako Espainiako Txapelketarako gutxieneko berria lortu zuen, 400 metro libreko proban. Neguko denboraldia bukatu eta atsedenaldia eduki arren, gure igerilariek, gogotsu eta indartsu hasi dute udako denboraldia. Hurrengo proba, 2. GIF Saria, maiatzaren 4an izango dute, Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude TALDEKO INFANTILAK ETA JUNIORRAK BIKAIN TOLOSAN sarreran
Zapatuan hasiko da udako denboraldia
Zapatuan, apirilak 20an, goizeko 9:30etan hasita, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta juniorrek Tolosako Usabal kiroldegian GIF Lehenengo Saria P25 izango dute.
Tolosako lehiaketarekin, udako denboraldiari hasera emango diote gure igerilariak. Igerilari bakoitzak bi probatan hartu ahal izango du parte. Lehiaketa honek eta hurrengoak berezitasun bat izango dute; probak mistoak izango dira, hau da, neskak eta mutilak batera arituko dira.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan hasiko da udako denboraldia sarreran
PONTEVEDRATIK GUSTURA
Ainhoa eta Oihana Goenaga gustura eta sentsazio onarekin itzuli dira, Pontevedran ospatu den, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketatik. Estatu eta nazioarteko igerilari onenak izan dira bertan.
Goenaga ahizpak, bere mailan ibili dira, Ainhoa aurre-finaletara iritsi zen 100 eta 200 bizkar probetan. Oraindik infantil eta junior mailan lehiatzen dute, eta Pontevedrako Txapelketa absolutuen lehiaketa izan da. Ainhoak eta Oihanak, ongi ibili diren arren, goi mailako ikastaro bat bezala hartu behar dute Galiziako lehiaketa, munduko onenaren artean lehiatzako aukerak ez dira ohikoak eta.
Aurten, uztailaren 19tik abuztuaren 4ra, Munduko Igeriketa Txapelketa Bartzelonan ospatuko da, (BCN 2013). Pontevedrako nazioarteko lehiaketa honek, BCN 2013-rako txartelak irabazteko balio izan du.
Orain, aste santuko oporrak aprobetxatuz, udarako txapelketak prestatzen hasiko dira gure igerilariak. Animo eta eutsi gogor !!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude PONTEVEDRATIK GUSTURA sarreran
WEB ORRI BIDEZKO INFORMAZIOA JASOTZEKO
Taldeari buruzko albiste zein ohar guztiak gure blog honetan argitaratzen direnez, email bidezko jarraipena egitea tresna erabilgarria eta beharrezko bat dela iruditzen zaigu.
Blogean albisteak, oharrak, sailkapenak, serieak, txapelketen egutegia, argazkiak eta abar argitaratzen dira eta informazio hori ahalik eta azkarren jasotzeko modu egokiena e-posta bidezko jarraipena dela ikusten dugu. Modu horretan, blogean sarrera berri bat dagoenean, zuzenean zure postontzira iritsiko da.
Email bidezko jarraipena nola egin modu erraz batean azalduko dugu ondoko gida honetan, minutu pare bat baino ez duzu behar.
Albisteak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude WEB ORRI BIDEZKO INFORMAZIOA JASOTZEKO sarreran






