GAUR DENOK KORRIKARA

483489_394760363936766_424025174_n

Gaur asteazkena, martxoak 20, KORRIKA iritsiko da Azpeitira, eta dakizuen bezala, guk ere parte hartuko dugu. Lekukoa Etxe-Beltz inguruan hartuko du taldeko igerilari batek, gaueko 22:00 aldera, eta denon laguntzarekin eramango du Iraurgi Ikastetxekoek egongo diren lekura. (Ikus gure ibilbidearen hasiera-bukaerako argazkiak)

Korrika hasera

Korrika bukaera

Animatu eta KORRIKAra etortzeko eskatzea, besterik ez zaigu geratzen. KORRIKAn elkar ikusiko gara.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GAUR DENOK KORRIKARA sarreran

AINHOA ETA OIHANA PONTEVEDRA-RA.

open

TXAPELKETAKO INFORMAZIOA, IRUDIAN KLIKATUZ

Aste bukaera honetan, 21etik 24ra, Espainiako absolutuen udaberriko open txapelketa ospatuko da Pontevedran. Bertan Ainhoa eta Oihanak parte hartuko dute.

Ainhoa Goenagak, 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta erreleboetako 4 x 50 estilo probetan igeri egingo du. Oihana Goenagak berriz, 50 metro libre eta 4 x 50 metro estiloko erreleboan.

Denboraldi honetan, azpeitiarrak, Espainiako txapelketa gehienetan  parte hartzen ari dira. Txapelketa horietan parte hartzeko minimak lortu behar dira, eta hauek lortzea ez da batere erraza izaten.

Ziur gaude , uretan duten guztia emango dutela , eta aurrez dituzten denborak hobetuko dituztela.

Zorte on Ainhoa eta Oihana !!

Oihana-Ainhoa

Oihana eta Ainhoa

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude AINHOA ETA OIHANA PONTEVEDRA-RA. sarreran

ASTE SANTUKO ORDUTEGIA

2013 Aste Santuak, ordutegia:

  • Martxoak 25 Astelehena: ohizko ordutegia (goizean igerilekua itxita bait dago)
  • Martxoak 26, 27 eta Apirilak 2, 3, 4 eta 5:

ORDUA

KATEGORIA

10:00 –   11:00 Normalean   19:00 – 20:00 entrenatzen dutenak (Jorgekin)
11:00 –   12:00 Normalean 17:15 – 18:00 entrenatzen dutenak (Maider,   Jorge)edo   12:50 – 13:50 Astearte eta Ostegun (Maiderrekin)
12:00 –   13:00 Normalean   18:00 – 19:00 edo 12:50 – 13:50 (Jorgekin)

Gauean 19:00tan Omarrekin entrenatzen dutenek, berarekin zehaztuko dute ordutegi
egokiena.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ASTE SANTUKO ORDUTEGIA sarreran

K.Z.L.ko 4. jardunaldia OÑATIN.

oñati 4

Zapatuan, martxoak 16an, taldeko benjaminak eta alebinak Oñatiko Zubikoa Igerilekuan Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldia izan zuten. Izarraitz tik 21 igerilari joan ziren lehiaketara. Seguruenik, Realaren partiduak zerikusia izango zuen izan genituen bajarekin.

Izarraitz IE ko gaztetxoak, beste behin ere igeri egiteko estilo eta teknika bikainak erakutsi zituzten eta astean zehar entrenamenduetan ikasitakoa arro erakutsi zuten Oñatiko Zubikoa Igerilekuan. Aipatu beharra dago gero eta adiskidetasun eta lagun arte sendoagoa dutela nahiz eta ikastetxe desberdinekoak izan gure igerilari gazte hauek. Horrek, talde giro jator bat dagoela adierazten digu.

Benjaminak bakarkako proba bana ospatu zuten eta alebinak bi. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.

Denboraldia aurrera dijoan bezala, probak gero eta gogorragoak izaten dituzte. Alebinak 100 metro estilo eta 200 metro edo 400 metro librean atera zien bakoitzaren sasoiaren arabera. 400 metro librean lehen aldia zuten, eta, oso ondo buketzea lortu zuten gure taldeko denak. 25 metro tximeletan lehiatu zuten lehen urteko benjaminak, eta bigarrengo urtekoak berriz, 50 metro tximeletan. Gaztetxo hauentzat, tximeleta izango da probarik zailena seguruenik, hala ere, Izarraitzeko txikienak oso ondo moldatu ziren estilo honetan ere.

Emaitza onak izan zituzten Izarraitzekoak.

Emaitzak hemen.

Zorionak Oñatira joan ziren guztiei, denak izan bait ziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Beste behin ere, Jorge eta Maider entrenatzaileak gustura etorri ziren Oñatin ikusitakoarekin, alde batetik uretan erakutsitakoarekin eta bestetik kanpoan izandako jarrera onarengatik. Segi holaxe !!

Zorionak ba igerilari, entrenatzaileri eta ezinbesteko laguntza garrantzitsua ematen duten guraso guztiei.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude K.Z.L.ko 4. jardunaldia OÑATIN. sarreran

KZL 4. JARDUNALDIKO SERIEAK

Hemen dituzue Oñatiko lehiaketako SERIEAK.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude KZL 4. JARDUNALDIKO SERIEAK sarreran

Izarraitz Igeri Elkartea KORRIKArekin.

korrika logot

Martxoaren 20an, Korrika iritsiko da Azpeitira gaueko 22:00ak inguruan. Aurten ere, orain dela bi urte bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak Korrikan parte hartuko du beste talde askoren artean. Loiolabideko biribilgunean hartuko dugu lekukoa eta Sanjuandegiko biribilgunera iritsi baino lehenago Iraurgi Ikastetxekoei pasatuko diegu.

Lerro hauetatik igerilari eta hauen gurasoak animatu nahi ditugu Izarraitz Igeri elkartetik Korrikan parte hartzera.

Beraz, 21:45an Aliur Kafetegi aurrera azaltzeko deia luzatzen dugu. (taldeko kamisetarekin)

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkartea KORRIKArekin. sarreran

KIROL ZEHAZTASUN LIGAKO 4. JARDUNALDIA OÑATIN

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zapatu honetan, martxoak 16, KZL ko 4. jardunaldia ospatuko da Oñatiko Zubikoa Udal Igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinak eta benjaminak hartuko dute parte. Entrenatzaileak jakinarazten ari dira joan behar duten igerilariei. Badakizue, konpetizio hauetan irtetzeko modu egoki batean, ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela.

4. jardunaldi honetan, tximeleta izango da estilo nagusia.

Autobusa 13:30 etan abiatuko da igerileku aurretik, beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30 etan hasiko dira eta lehiaketa 15:30 etan.

Lortzen ditugunean SERIEAK, hemen zintzilikatuko ditugu.

Zorte on denei !!!!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude KIROL ZEHAZTASUN LIGAKO 4. JARDUNALDIA OÑATIN sarreran

KIROL ZEHAZTASUN LIGAKO 4. JARDUNALDIA

Onati

Zapatu honetan, martxoak 16, Oñatiko Zubikoa Udal Igerilekuan alebinen eta benjaminen Laugarren Kirol Zehaztasun Ligako jardunaldia egingo da. Jorge eta Maider jakinarazten ari dira joan behar duten igerilariei.

Astean zehar, autobusaren ordua, serieak eta lehiaketaren xehetasunak jakinaraziko dugu.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude KIROL ZEHAZTASUN LIGAKO 4. JARDUNALDIA sarreran

EMAITZA BIKAINAK SANTURTZIN

Santurtzi

Joan berri den asteburuan, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru eta Eva Astigarraga Neguko Euskal Herriko Infantil Mailako Txapelketan izan ziren, Santurtziko igerilekuan. Aiora Beristain gaixorik zela-eta, baja izan zen azken orduan.

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako infantil onenak lehiatu ziren Santurtzin, eta beste behin, gure taldeko igerilariek emaitza ezin hobeak lortu zituzten. Bakarkako probatan, 8 urrezko domina eta 3 zilarrezko domina eskuratu zituzten gure igerilariek. Horiez gain, mutilek, erreleboko probetan Oarsoaldea taldea ordezkatuz, beste hiru urrezko domina lortu zituzten.

Sailkapen onak, dominek, garrantzia dute, baina entrenatzaileek balore handiagoa ematen diote denborari. Horren harira, gure igerilariak aurreko denboretan ibili ziren, eta zenbait probatan, aurrez zuten denborak hobetzea lortu zuten, eta hori ere, aipatu beharra dago.

Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:

• Pablo Etxeberria, 1500 metro eta 400 metro librean urrezko dominak eta 200 metro bizkarrean zilarrezkoa.
• Jon Aizpuru, 200 metro bular eta 200 metro bizkarren urrezko dominak eta 100 metro tximeletan zilarrezkoa. 200 metro bizkar proban Udako Espainiako minina lortu zuen.
• Oihana Goenaga, 100 metro estilo, 100 metro tximeleta eta 50 metro librean urrezko dominak.
• Eva Astigarraga, 100 metro bularren urrea, 200 metro bularren zilarrezkoa eta 50 metro librean 7. postua.
• Maialen Aizpuru, 100 metro bizkar 5. postua, 200 metro bizkar 6. postua eta 100 metro librean 16. postua.

Jonek eta Pablok erreleboetan irabazi zituzten probak hauek izan ziren; 4 x 200 metro libre, 4 x 100 metro libre eta 4 x 100 metro estiloetan. Jon Aizpuruk, 4 x 100 metro libre proban, udako minina lortu zuen.

Denboraldi garai honetako azken txapelketa garrantzitsua izan dute asteburukoa. Orain, atseden pixka bat emango die entrenatzaileak, eta gero, Udako Txapelketak prestatzen hasiko dira ilusio eta motibazio berrituarekin.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EMAITZA BIKAINAK SANTURTZIN sarreran

INFANTILEN NEGUKO EH TXAPELKETAKO EMAITZAK

Hemen, Santurtzin ospatu diren Euskal Herriko infantilen txapelketako emaitzak.

Hemen klikatu.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude INFANTILEN NEGUKO EH TXAPELKETAKO EMAITZAK sarreran