Neguko ligako laugarren jardunaldia Azpeitian

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Ligako laugarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Azpeitiko igerilekuan.

Entrenamendu gogorrak egiten ari dira denboraldi sasoi honetan eta, hori dena nabaritu egiten da lehiaketetan. Azkeneko jardunaldian, ez zuten lortu dendora esanguratsurik. Halere, 29 marka pertsonal lortu zituzten gure igerilariek.

Datorren astean, Ordizian jokatuko den Nazioarteko Gabonetako Sariarekin hasiko dira neguko zita garrantzitsuenetakoak, eta lehiaketa horietan ikusiko ditugu hilabeteetako entrenamenduen emaitzak.

Segi gogor prestatzen!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako laugarren jardunaldia Azpeitian sarreran

Masterrak oso gustura Legazpin ospatutako IV. Master Kategoriako Gipuzkoako Open Sarian

Pasa den larunbatean Izarraitz Igeri Elkarteak inoiz izan duen partaidetzarik handiena izan zuen igerilekuko master txapelketa batean. Legazpin Gipuzkoako Igeriketa Federazioak eta Legazpiko igeriketa taldeak antolatutako IV Master Kategoriako Gipuzkoako Open Txapelketan klubeko 10 igerilari hurbildu ziren.

Aipatzekoa era batera edo bestera igerilari denek zapaldu zutela podium-a. Proba indibidualetan Jone Garate (50 bular), Leire Kereta (50 bizkar), Rafa Zubeldia (50 tximeleta), Iban Perez (50 bizkar) eta Julen Agirrezabalaga (100 estilos) brontzezko domina lortu zuten.

Erreleboetan bi talde aritu ziren 4×50 libre proban. Julen Agirrezabalaga, Ander Beobide, Asier Otaegi eta Rafa Zubeldiak osatutako taldeak lehen postuan amaitu zuen eta Iban Perez, Xabier Aizpuru, Iban Arregi eta Ekain Garatek osatutako aldiz hirugarren egin zuten.

Aho zapore gozoarekin atera ziren Legazpiko igerilekutik eta egunerokoan entrenatzen jarraitzeko gogoekin ea noiz izan dezaketen aukera beraien onena berriro erakusteko.

Bejondeizuela eta Gora Izarraitz!

Albisteak, Masterrak, Sariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Masterrak oso gustura Legazpin ospatutako IV. Master Kategoriako Gipuzkoako Open Sarian sarreran

Datozen egunetan ondo pasa

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Datozen egunetan ondo pasa sarreran

Gabonak 2021-2022 Egutegi eta ordutegia

Hurrengo egunetan Izarraitzeko igerilarien egunerokoa nolabait aldatu egiten denez,  gabonetako egutegia eta ordutegia elkarbanatzen dugu.

OHARRA: Errendimenduko taldeko entrenamenduak euren entrenatzailearekin zehastuko dituzte.

Entrenamenduak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gabonak 2021-2022 Egutegi eta ordutegia sarreran

Masterran errekorrak eguneratuta

Astebukaera honetan Legazpin ospatutako IV. Master Kategoriako Gipuzkoako Open-a eta gero, klubeko master igerilarien errekorrak eta marka pertsonalak eguneratu ditugu.

Segi lanean! Gora Izarraitz!

Albisteak, Masterrak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Masterran errekorrak eguneratuta sarreran

Urteko kirolari onenen sariak banatuko ditu udalak zapatuan

Azpeitiko Udalak zapatuan banatuko ditu urteko kirolari onenen sariak. 12:00etan hasita egingo dute sari banaketa ekitaldia Sanagustin kulturgunean. Kirol modalitate hainbatetan aritzen diren herritarrak dira aurtengo hautagaiak, eta horien artean, kirolari onenen sariak –gizon eta emakume– eta boluntario onenaren saria banatuko ditu erakundeak.

Izarraitz Igeri Elkarteko hautagaiak honako hauek dira:

  • Emakumezkoetan: Espainiako Udako Txapelketara joan ziren 4 igerilari neskak, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu (klubeko historian lehen errelebo absolutoa emakumezkoa).
  • Gizonezkoetan: Iker Aizpuru kirol emaitzagatik.
  • Bolondresa: Beñat Lopetegi egindako lanarengatik urte guzti hauetan klubaren mesedetan.

Zorionak guztiei!

Uxue Etxeberria, Maialen Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Alazne Sudupe.

Iker Aizpuru.

Beñat Lopetegi.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Urteko kirolari onenen sariak banatuko ditu udalak zapatuan sarreran

Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia Azpeitian

Gure zonaldeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Azpeitiko Udal igerilekuan. Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da. Igerilekua 9:00tan irekiko da eta jardunaldia harmailetatik ikusteko aukera egongo da pandemia dela eta hartu behar diren neurriak kontuan hartuta.

Izarraitzetik izena eman duten igerilariak honako hauek dira:

Jurdan Arakistain, Lander Uria, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Nora Uria, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue, Nora Eizagirre, Oihana Otaegi, June Larrañaga, Laia Elortza, Siara Orbegozo eta Ana Agirrezabalaga

Helduen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goizean sortuko dugun eragozpenagatik.

Aupa Izarraitz!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia Azpeitian sarreran

Zapatuan, masterrak Legazpira

Zapatu honetan, abenduaren 18an, master taldeko hamaika igerilarik lehiaketa ofizial batean hartuko dute parte. Legazpiko Bikuña Udal kiroldegian izango da IV. Gipuzkoako Master Kategoriako Open Txapelketa.

Txapelketak bi jardunaldi izango ditu, eta Izarraitzeko igerilariek honako probetan hartuko dute parte:

Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, masterrak Legazpira sarreran

Izarraitzeko igerilariek XXI. Paco Sanchez saria jokatuko dute zapatuan, Tolosan

Zapatu honetan, abenduaren 18an, igeriketako XXI. Paco Sanchez saria ospatuko da Tolosan, 15:30etan hasita. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute.

Izarraitz Igeri Elkartetik 47 igerilari gaztetxo daude izena emanda eta, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.

Tolosara autobusez joango gara eta abiatzeko hitzordua 13:30etan izango da, Azpeitiko igerileku aurrean.

Animo eta zorte on guztiei!

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek XXI. Paco Sanchez saria jokatuko dute zapatuan, Tolosan sarreran

Zapatuan, Alebin ligako 3. Jardunaldia

Larunbat honetan, abenduak 11, alebin ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da Legazpiko Bikuña kiroldegian.

Izarraitz Igeri Elkarteko Aroa Azkunek, Mikel Ezamak eta Iker Estebanek parte hartuko dute. Hirurek 200 bizkar eta 100 tximeletako frogetan igeri egingo dute.

Txapelketa 16:00tan hasiko da, beraz kotxeetan banatzeko 14:15etan elkartuko gara Azpeitiko igerileku aurrean.

Animo neska-mutilak!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, Alebin ligako 3. Jardunaldia sarreran