Izarraitzekoak Ondarroako XXXVII. itsas lasterketan

37. Itsas lasterketa ospatu dute Ondarroan, Elena Fernandez Iturriozen omenezko memoriala izan da, Ondarru Igeri Taldeak antolatutakoa. 300 igerilari inguruk parte hartu dute, horien artean Izarraitzeko igerilari gazte zein masterrak izan ditugu. Itsasoa lagun, igerileku gisan, igeri egin dute parte hartzaile guztiek.

2009. eta 2015. urteen artean jaiotakoek 600m-ko zeharkaldia burutu dute, neska-mutilek guztiek batera. Bertan, parte hartze handia izan du Izarraitzek, 14 igerilarirekin. Hauen artean alebin mailan Julen Eizagirren izan da txapeldun eta podiumean aldamenean izan du Martin Agirrezabalaga, 3. sailkatu baita.

Ondoren, nagusiak sartu dira itsasora, beraien 1600m-ko lasterketa osatzeko. Distantzia honetan ere, ordezkaria izan dugu podiumean. Anne Sagarmendi hirugarren emakumezkoa izan da helmugan eta junior mailan txapeldun izendatu da.

Bukatzeko, txikiek ur-irekietan lehen pausoak emateko aukera izan dute eta bertan ere ezin falta Izarraitzekoak. Uretan zegoen piragua bati buelta emanez burutu dute beraien zeharkaldia.

Zorionak parte hartzaile guztiei! Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak Ondarroako XXXVII. itsas lasterketan sarreran

05856 izarraitzeko zenbaki saritua

Izarraitzeko zozketako zenbaki saritua 05856 izan da.

Begiratu ondo zuen boletoak… Zorte on!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 05856 izarraitzeko zenbaki saritua sarreran

Martin eta Julenen ikarragarrizko emaitzak Alebinen Espainiako Txapelketan

Alebinen Espainiako Txapelketan emaitzak ikaragarriak lortuta itzuli dira Izarraitzekoak.

Julen Eizagirre eta Martin Agirrezabalaga, 2012 urtean jaiotako igerilari azpeitiarrak, Ciudad Realen (Madrid) izan dira uztailaren 11tik 14ra jokatu diren alebinen Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Bakoitza lau probatan lehiatu da eta beraien marka pertsonalak hobetzeko gai izan dira, klubeko 12 urtekoen errekorrak ere hobetuz.

Julen Eizagirrek, gainera, meritu haundiko 🥉 domina bat irabazi du 200 libre proban. 100 libre proban ere finalerako txartela eskuratu zuen eta, arratsaldeko finalean, 4. sailkatu zen, podiuma laztanduz.

Hona hemen izan dituzten emaitzak:

🏊Julen Eizagirre:

– 200L goizean 2’14″96 (finalerako txartela) eta arratsaldean 2’14″93💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 3. postua🥉)

– 100T 1’13″26💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 11. postua)

– 100L goizean 1’01″96 (finalerako txartela) eta arratsaldean 1’01″15💥 ( klubeko 12 urtekoen errekorra + 4. postua)

– 400L 4’54″63💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 5. postua)

🏊Martin Agirrezabalaga:

– 100Bi 1’16″24💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 13. postua)

– 200Bi 2’44″30💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 11. postua)

– 200X 2’53″32💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 21. postua)

– 50Bi 35″33💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 14. postua)

Esperientzia eder bat gehiago pilatzeaz gain, lagun berriak eginda itzuli dira gureak. Emaitzez gain, aurrerantzean baliagarri izango zaizkien bizipenekin ikasita.

Zorionak igerilari eta entrenatzaileoi, lan bikaina egiten ari zarete!

Animo eta eutsi ilusio horri! Aupa Izarraitz!!!

 

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Martin eta Julenen ikarragarrizko emaitzak Alebinen Espainiako Txapelketan sarreran

Izarraitzekoak Gipuzkoako Selekzioarekin

Championats de Ligue Benjamín eté Webconfrontación Txapelketa.

📍 Pau (Frantzia)
📅 Ekainak 29-30

Gipuzkoako Selekzioarekin izan dira Malen Ezama, Julen Eizagirre eta Martin Agirrezabalaga.

Malenek 50, 100, 200 bizkar eta 200 lau estiloetara probak egin ditu eta guztietan lortu du podiumera igotzea, lau 🥈 domina poltxikoratuz.

Julenek 50, 100, 200, 400 libre eta 100 tximeleta probetan hartu du parte, lau 🥇 eta 🥈 bat lortuz.
Proba guztietan, gainera, 12 urtekoen klubeko errekor berria ezarri du.

Martin Agirrezabalaga ere lan bikaina eginda etxeratu da. Parte hartu duen 50, 100 eta 200 bizkar probetan klubeko errekor berria ezarri baitu.

Asteburu aberasgarria izan da hirurentzat, ibilbide bikaina egiten ari dira gure alebinak ere, eta igeriketan etorkizun oparoa izan dezaten oinarri sendoak jartzen ari dira.

Aupa zuek!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak Gipuzkoako Selekzioarekin sarreran

Uxue Etxeberria eta Aratz Odriozola Espainiako Txapelketan

Mallorkatik bueltan dira Uxue Etxeberria eta Aratz Odriozola, Izarraitzeko igerilariak, Isaac Pousada entrenatzailearekin batera.
Junior eta absolutuen Espainiko Txapelketa jokatu da bertan ekainaren 17tik 22ra. Esperientzia bikaina bizitzeko aukera izan dute, Parisko Joku Olinpikoetan parte hartuko duten igerilariekin lehiatzeko aukera izan baitute.

🏊‍♀️Uxue Etxeberria: 100 bular (1’16″35) absoluto joven mailan 9. postua eta orokorrean 37.
🏊🏻‍♂️Aratz Odriozola: 50 bizkar (28″82) adineko 18. eta 135. orokorrean. 100 bizkar (1’03″19) adineko 17. eta 104. orokorrean.

Zorionak!!!
Aupa Izarraitz!!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Uxue Etxeberria eta Aratz Odriozola Espainiako Txapelketan sarreran

Euskal Herriko azpitxapeldun alebinetan

Alebinen Euskal Herriko Txapelketan, ikaragarria egin dute gure igerilariek!

Tolosako Usabal Kiroldegian jokatu da txapelketa. Larunbat eta igandean, goiz eta arratsaldez, burutu diren lau jardunaldietan hainbat proba egin dituzte igerilariek, eta Izarraitzekoek beren marka pertsonalak hobetu eta 17 domina etxeratu dituzte:
6🥇, 3🥈 eta 8 🥉.

Guztien lan bikainari esker, Izarraitzeko alebin taldeak, Euskal Herriko bigarren talderik onenaren saria jaso du. Eta nesketan ere beste podium bat lortu da, hirugarren postua lortuta.

Julen Eizagirrek, gainera, Espainiako Txapelketarako gutxienekoa lortu du igerilekura salto egin duen bakoitzean. Honela, 50, 100, 200, 400 eta 800 libre, eta 100 tximeleta probetako gutxieneko denborak lortuak ditu.

Hau da Izarraitzekoen domina-zerrenda:

2011

  • Malen Ezama: 50Bi🥉/ 200X🥈/ 100Bi🥇
  • Libe Donato de Lopez: 400X🥉/ 200T🥉
  • June Amenabar: 800L🥉

2012

  • Julen Eizagirre: 100T🥇+ espainiako txapelketarako gutxienekoa (1’09″79💥) / 100L🥇+ espainiako txapelketarako gutxienekoa (1’02″38💥) / 800L🥇+ espainiako txapelketarako gutxienekoa + 12 urtekoen klubeko errekor berria (10’09″43💥) / 200L🥇+ espainiako txapelketarako gutxienekoa + 12 urtekoen klubeko errekor berria (2’17″17💥)
  • Martin Agirrezabalaga: 50Bi🥈/ 100Bi🥉
  • Janis Altuna: 100X🥇
  • Inge Cabue: 200Bu🥉/ 50Bu🥈/ 100Bu🥉
  • Mara Garate: 200X🥉

TALDEKAKO SAILKAPENA:
➡️ Nesketan 🥉
➡️ Orokorrean 🥈

ZORIONAK DENOI!!!
AUPA IZARRAITZ!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko azpitxapeldun alebinetan sarreran

2024-2025 denboraldirako izen ematea zabalik

2024-2025 denboraldirako Izarraitz Igeri Elkartean izena emateko aukera  zabaldu dugu.

Igeriketa gustatzen bazaizu edo kirol hau probatu nahi baduzu, zatoz Izarraitzera. 2018. urtean, edo lehenago, jaiotako igerilarientzat.

QR kodea irakurri edo lotura honetan (https://forms.gle/uEeZ1uX3wxpvJzSv8) sartu izen ematea egiteko.

Jasotako izen emateen ordena kontuan izango dugu eta baita familiako kideren bat taldean izatea ere.

Animatu eta egin zaitez Izarraitz Igeri Elkarteko kide!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2024-2025 denboraldirako izen ematea zabalik sarreran

Euskadiko Eskolarteko Txapelketan bikain aritu dira Izarraitzekoak

Euskadiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketa💚🤍❤️

Izarraitz Igeri Elkarteko 15 igerilari Gipuzkoako selekzioarekin Galdakaon izan dira 41. Euskadiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketan parte hartzen.

Esperientzia bikaina eta emaitza onak lortu dituzte. Hau da Izarraitzekoek poltxikoratutako domina sorta:

▶️ Malen Ezama: 200Bi 🥉 / 100Bi 🥉 / 4x100L 🥈
▶️ Aroa Azkue: 400L🥈
▶️ Libe Donato de Lopez: 400X 🥈
▶️ June Amenabar: 400X 🥉

Zorionak guztioi eta aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskadiko Eskolarteko Txapelketan bikain aritu dira Izarraitzekoak sarreran

Izarraitzeko hamabost igerilari Euskadiko 41. Eskolarteko Txapelketara

Izarraitzeko 15 igerilari Gipuzkoako selekzioarekin Galdakaon izango dira Euskadiko 41. Eskolarteko Igeriketa Txapelketan parte hartzen. Larunbatean izango da txapelketa Galdakaoko Urreta kiroldegian, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari onenak. Goizeko saioa 10etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16.30etan.

Izarraitzeko igerilariek, honako probetan hartuko dute parte:

  • Ane Artetxe 400 eta 800 Libre
  • Aroa Azkue 400 eta 100 Libre
  • Irati Artetxe 400 Libre eta 200 Tximeleta
  • Jone Sasieta 100 Tximeleta
  • June Amenabar 200 eta 400 lau estiloetan
  • Leire Artetxe 800 Libre
  • Libe Donato de Lopez 200 Libre eta 400 lau estiloetan
  • Malen Ezama 200 eta 100 bizkar
  • Maria Otaegi 100 eta 200 bular
  • Inge Kabue 100 eta 200 bular
  • Intza Larrea 200 Tximeleta
  • Irati Goenaga 100 Tximeleta
  • Janis Altuna 200 Libre eta 100 Bizkar
  • Leire Egiguren 100 eta 200 bular
  • Mara Garate 400 lau estiloetan

Gozatu esperientziaz eta egurre! Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko hamabost igerilari Euskadiko 41. Eskolarteko Txapelketara sarreran

Izarraitzeko benjaminak Gipuzkoako bigarrenak

Izarraitz Igeri Elkarteko 2013an jaiotako benjaminak Igerilari osoa deritzon eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa izan dira Ordizian.

Igerilari bakoitza, bakarkako lau probatan lehiatu da. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan dituzte, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.

Azpeitiarrek emaitza oso onak lortu dituzte eta gure igerilariak bide onetik doazela konfirmatu da. Lur Elortza Arrieta azpitxapeldun izan da igerilari osoaren sailkapen orokorrean 50 tximeletan 3. eta 100 bizkar, 100 bular eta 100 libren 2. izan ondoren. Eneko Bastida Zabala podiumera igo da 3. postuan sailkapen orokorrean eta 100 bular azpitxapeldun izan da. Nesken 4×50 lau estiloetako erreleboetan azpitxapeldun izendatu dira.

Taldezkako sailkapenetan berriz, neskak 2. postua lortu dute, mutiletan 4. eta sailkapen bateratuan 2. postua.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko benjaminak Gipuzkoako bigarrenak sarreran