Aratz Odriozola eta Uxue Etxeberria markak hausten Espainiako Txapelketan

Sabadellen jokatu diren Espainiako Txapelketetatik berri onak datozkigu.
Aratz Odriozolak 50 bizkar proban parte hartu du eta 29″12 marka pertsonala eginda, beste behin ere, klubeko errekor berria ezarri du.
Uxue Etxeberriak ere maila bikaina eman du 100 bular proban, 1’14″31 denbora eginda, lehendik ere bere eskuetan zegoen Izarraitzeko errekorra hobetu eta 13. postua eskuratu baitu.
Goizeko sailkapen probetan, 1’15″58 denborarekin, arratsaldeko B finalerako txartela lortu du. Arratsaldeko B finalean bikain lehiatu da eta bere marka pertsonala eta klubeko errekorra segundu erdiz hobetzeko gai izan da.
Zorionak Uxue eta Aratz!!
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aratz Odriozola eta Uxue Etxeberria markak hausten Espainiako Txapelketan sarreran

Malen Ezama eta Julen Eizagirre, Izarraitzeko alebin igerilariak, Espainiako Txapelketara

Malen Ezama eta Julen Eizagirre, Izarraitzeko alebin igerilariak Espainiako Txapelketetara!
Martxoaren 8tik 10era kategoria eskolarreko  selekzio autonomikoen arteko espainiako txapelketa ospatuko da Cadizen. Izarraitzeko Malen Ezama eta Julen Eizagirre Euskadi ordezkatzeko hautatuak izan dira.

Gaur arratsaldean txapelketa hori prestatzeko eta  taldekideak ezagutzeko entrenamendu bat izan dute Getxoko Fadura igerilekuan.

Gozatu esperientzia eta segi lanean!
Aupa zuek!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Malen Ezama eta Julen Eizagirre, Izarraitzeko alebin igerilariak, Espainiako Txapelketara sarreran

Benjamin eta alebinak maila onari eusten

Benjaminen ligako 3. jardunaldia eta alebinen 4. jardunaldiak ospatu dira, Azpeitian eta Eibarren hurrenez hurren.
Benjaminek, proba berriak burutzeko aukera izan dute, adinaren arabera distantzia esberdinetan baina guztiak bular estiloan. Etxean ospatutako jardunaldia asko gozatu dute eta arautegi eta probak burutzeko moduari dagokionez bikain aritu dira.
Alebinen jardunaldi honetan aldiz eguneroko lana islatu da. Igerilariek beraien ahaleginaren emaitzak ikusi ahal izan dituzte, eta ondorioz gogotsu eta motibazioz gainezka daude hurrengo jardunaldietarako.
Beraz, goazen jardunaldi gehiagoren bila eta jarraitu gozatzen!!
Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjamin eta alebinak maila onari eusten sarreran

Benjaminak etxean eta alebinak Eibarren

Benjaminen ligako 3. jardunaldia Azpeitian 
Otsailaren 17an, 16etatik aurrera Azpeitian bertan ospatuko da Benjaminen ligako 3. jardinaldia eta Izarraitzekoek ez dute hutsik egingo. 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako Izarraitzeko 57 igerilari izango ditugu bertan.
2014 eta 2015. urtean jaiotako igerilariek 50 edo 100 bular probari egingo diote aurre. 2013. urtean jaiotakoek aldiz, 50 libre eta 100 edo 200 bular probak igeri egingo dituzte. Hori gutxi ez eta guztiak errelebotan tximeleta estiloan bukatuko dute beraien partaidetza.
Alebinen ligako 4. jardunaldia Eibarren
Benjaminak etxeko jardunaldian ditugun bitartean, alebinak beraien ligari jarraipena emango diote. Kasu honetan, 4.jardunaldia izango dute eta Eibarko Ipurua igerilekuan ospatuko da 16etatik aurrera.
Bertan, Izarraitzeko 23 igerilariak 400 libre eta 100 bizkar probetan arituko dira eta neskek erreleboetan igeri egiteko aukera ere izango dute 4×200 libre probari esker.
Zorte on guztioi! Aupa Izarraitz!
Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminak etxean eta alebinak Eibarren sarreran

Junior eta absolutuen Euskal Herriko Txapelketa

Pasa den asteburuan, otsailaren 3 eta 4ean, junior eta absolutu mailako Euskal Herriko Txapelketak burutu dira Iruñako Amaya igerilekuan.
Gure taldeko hamar igerilari izan ditugu lehian. Mirari Goenaga bi domina (200 tximeletan 🥈 eta 200 lau estiloetara 🥉) lortzeko gai izan da junior kategorian, eta laugarren postu batzuk ere izan ditugu, podiuma laztanduz.
Lanean jarraitu eta udako denboraldia buru-belarri prestatzen hasteko gogoz itzuli dira gure igerilariak.
Animo eta segi lanean!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Junior eta absolutuen Euskal Herriko Txapelketa sarreran

Igeriketa egokituko Eusadiko Txapelketa

Jurdan eta Lander gustura bueltatu dira Gasteizen egindako lanarekin. Arratsaldean Igeriketa egokituko Euskal Herriko txapelketan lehiatzen izan dira Mendizorrotzako igerilekuan. Jurdanek 100 libre eta 50 bizkar probetan egin du jauzi uretara. Landerrek, ordea, 50 tximeleta, 50 bizkar eta 50 libre probatan lehiatu da.

Denboraldi honetan estreinakoz aritu dira 50 metroko igerilekuan lehiatzen baina honek ez ditu gure mutilak kikildu. Beraien onena eman dute eta markaren bat hobetzea ere lortu dute.

Zorionak bikote!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa egokituko Eusadiko Txapelketa sarreran

Alebinen Teknifikazio Saria Azpeitian

Taldeko alebinak etxean izan ditugu, Alebin mailako Teknifikazio Sarian parte hartzen. Lehiaketa honetarako gure taldeko 16 igerilari zeuden sailkatuta. Guztiak goiz eta arratsaldez aritu dira lehian, jardunaldi bakoitzean proba bat burutuz.

Egun polita izan da Izarraitzeko igerilarientzat. Alebin mailako gipuzkoar igerilariak elkartuta lehian ikusi ditugu. Harmailak beteta izan dira eta txaloz zein animo oihuz bete zen igerilekua, taldekide zein familiarrei esker.

Txapelketa hau Saria baino gehiago Gipuzkoako igerilari alebinen arteko denbora-hartze jardunaldi bat izanik, aukera ona izan da bakoitzak bere maila ezagutzeko eta lehiakor direla erakusteko. Orokorrean gustura atera dira gureak egindakoarekin, askok beraien denborak hobetzea lortu dutelarik.

Zorionak denoi eta segi horrela!
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen Teknifikazio Saria Azpeitian sarreran

Hitzorduz betetako asteburua

Otsailaren 3 eta 4a txapelketaz josita dator Izarraitzekoentzat.
Alde batetik, junior eta absolutu mailako igerilariak Iruñako Amaya igerilekuan izango ditugu asteburu osoan zehar Euskal Herriko txapelketa lehiatzen. Goizeko jardunaldiak 10etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17etan.
Bestetik, igandean egun osoz, alebinak izango ditugu etxean Teknifikazio Sarian lehiatzen. Goizeko jardunaldia 10.30etan hasiko da eta arratsaldekoa, aldiz, 16.30etan. Igerilari bakoitzak bi froga igeri egingo ditu, bana jardunaldi bakoitzeko.
Hau gutxi ez eta otsailaren 4an, kasu honetan, 16etatik aurrera Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan Jurdan eta Landerrrek ordezkatuko gaituzte Igeriketa Egokituko Euskal Herriko txapelketan.
Zorte on guztioi! Aupa Izarraitz!
Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hitzorduz betetako asteburua sarreran

Izarraitz Gipuzkoako podiumean taldeka

Asteburu honetan infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketa ospatu da Bergaran.
Izarraitzeko 14 igerilari izan dira bertan parte hartzen eta domina sorta etxeratu ahal izan dute. Bakarkako probak eta erreleboak kontuan hartuta, guztira, 52 domina (12 🥇 18 🥈 eta 22 🥉) irabazi dituzte gure igerilariek.
Egindako lan bikainari esker, taldekako sailkapen orokorrean eta nesketan, hirugarren postua eskuratu dute gureek.
Zorionak talde guztiari!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Gipuzkoako podiumean taldeka sarreran

Benjaminak ondo Azkoitin

Larunbatean, benjaminen 2. jardunaldia ospatu zen Azkoitiako kiroldegian. Azken orduko baja batzuk izan bagenitun ere, Izarraitzeko 11 igerilarik parte hartu zuten zita honetan eta meritu aparta daukate San Sebastian egunean igeritan ere aritzeko indarrak izan baitzituzten.

Nabari da denboraldian aurrera goazela eta txapelketetarako esperientzia hartzen doazela. Urduritasun apur bat bazegoen ere, taldeko gazteenak fin aritu ziren arratsaldean zehar.

Hurrengo hitzordua, otsailean Azpeitian ospatuko den Benjaminen ligako 3. jardunaldia izango dute. Gogoz prestatuko dute etxeko hitzordua. Gora Izarraitz!

cof

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminak ondo Azkoitin sarreran