Emaitza onak Ondarroako zeharkaldian

Zapatu honetan, XXX. Ondarroako itsas zeharkaldia ospatu zen. Izarraitz Igeri Elkarteko alebin, absolutu eta master taldeko igerilariek hartu zuten parte Ondarroako itsas-lasterketan. Federatu gabe dauden igerilari azpeitiarrak ere baziren Ondarroako proban.

Emaitza bikainak lortu zituzten gure igerilariek. Pablo Etxeberriak bigarren postua lortu zuen absolutuen sailkapenean, Leire Ceciagak master emakumeetan 2. postuan helmugaratu zen eta Rafa Zubeldiak berriz, 3. postua lortu zuen master gizonezkoetan. Taldeko master gehienak, Getaria-Zarautz igerialdirako entrenamendu modura hartu zuten Ondarroako proba.

Datorren igandean, Getaria-Zarautz zeharkaldi ospetsua jokatuko da eta, Izarraitzeko igerilariak eta federatu gabeko hainbat azpeitiarrek hartuko dute parte.

Zorionak guztioi!

Post hau Igerialdiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.