Datorren igandean, uztailak 23, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz igeri elkarteko kideek, 47. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian. Ia hiru mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian. Horien artean dira Izarraitzeko infantil mailako 6 igerilari: Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Nerea Aranbarri eta Elene Sudupe. Horiek, infantil mailako beste 131 igerilariekin batera, goizeko 10:30ean ekingo diote probari Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.
Ondoren, 11:30etan, hasiko da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Inskribatu diren 2.890 igerilariak sei taldetan aterako dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Marka onenak dituztenak txano beltzarekin izango dira, eta hamar minutuko aldearekin aterako dira beste bost multzoak.
Euskal Herrian jokatzen den ur irekietako probarik herrikoiena dela esan daiteke Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldia. Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, (Kirolprobak webguneko zerrendan 52 azpeitiar agertzen dira, eta horietako asko, Izarraitzeko masterrak).
Zorte on, eta egurre!
EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE
LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-