Joan berri den astean, Espainiako Alebinen Txapelketa jokatu da Bartzelonako Bernat Picornell igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberriak denboraldian zehar lortu zituen txapelketa horretan parte hartzeko beharrezkoak ziren gutxiengoak.
Bartzelonako txapelketan izugarrizko markak ikusteko aukera izan dugu, parte hartzaileak 12, 13 eta 14 urteko gaztetxoak izan arren. Uxuek parte hartu zuen bi frogetan (100 eta 200 bular), aurreko markak hobetzea lortu zuen. Txapelketa, 50 metroko igerilekuan jokatu zen eta, gure igerilaria luzera horretako igerilekuan aritzen zen lehen aldia zuen.
Izarraitzekoen helburu nagusiak ziren maila horietako txapelketak ezagutzea eta ondo pasatzea. Helburuak lortu dituela uste dugu, hurrengo denboraldian gogorrago eta gogo gehiagorekin entrenatzako asmoarekin etorri baita.
Zorionak taldeko gaztetxo guztioi egin duzuen aurrerapenagatik eta irailean ikusiko dugu elkar!
Ondo pasatu oporrak!