Igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko ia 30 igerilarik parte hartu zuten 47. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.
Aurrenik, 10:30ean, infantil mailako 52 neska irten ziren Zarautzeko hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko sei igerilarik hartu zuten parte. Uxue Etxeberria izan zen azkarrena eta garaipena lortu zuen igerialdian. Beste denak ere txukun ibili ziren. Batzuentzat lehen esperientzia zen itsasoan, baina hala ere, ondo moldatu ziren olatu arteko lehiaketan.
Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:
– Uxue Etxeberriak (2004) 1. postua.
– June Zubizarretak (2004) 13. postua.
– Elene Sudupek (2006) 16. postua.
– Alazne Sudupek (2004) 26. postua.
– Nerea Urbietak 2005) 36. postua.
– Maialen Aiertzak (2004) erretiratu egin zen.
Ondoren, 11:30etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 2.000 igerilariak bost taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko 20 bat igerilarik hartu zuten parte, eta ia guztiak oso gustura gelditu ziren lortutako denborekin. Aurten, igerialdi azkarra izan zen eta gure igerilari gehienak iazko denborak hobetu zituzten.
Izarraitzeko igerilarien artean, emaitza esanguratsuenak honako hauek izan ziren: Rafa Zubeldiak 20. postua eta 3. master mailan, Pablo Etxeberriak 38. postua eta 18. senior mailan eta Leire Ceciagak 131. postua eta 4. master mailan.
Hurrengo proba, uztailaren 31an izango da Hondarribiko hondartzan, Txingudiko Badiako XIV. Igerialdia izango baita. Helduen probarako, momentuz, Nagore Alberdi, Leire Ceciaga, Julen Esteban eta Rafa Zubeldia daude izena emanda.
Zorionak guztioi eta segi horrelaxe!