Jone Goenaga bikain Terrassan

Asteartean (abuztuaren 1ean) hasi eta zapatua (abuztuaren 5ean) bitartean, Izarraitz Igeri Elkarteko Jone Goenaga igerilaria eta Omar Urbieta entrenatzailea Terrassan (Katalunia) izan dira, Espainiako juniorren eta absolutuen Udako Txapelketan.  Azken asteetan hitzordu horretarako aritu da prestatzen Goenaga eta,  entrenatzailea eta igerilaria gustura gelditu dira egindako lanarekin. Jonek 100 metro bizkar eta 100 metro libre probetan hartu du parte Terrassako txapelketan. 800 metro librean ez zuen parte hartu.

Asteazkenean jokatu ziren 100 metro bizkarreko probak, goizean aurrekanporaketako serieak eta arratsaldean finalak. Goizeko kanporaketetan, 1:10:33 denborarekin ez zuen lortu finalean sartzea.

Ostiralean izan ziren 800 libre eta 100 libreko probak.  800 libreko proban, baja eman zuten, 100 librean freskoago egoteko. 100 metro librean berriz, goizeko aurrekanporaketan, 1:01:77 denborarekin (bere marka onenetik oso gertu), ez zuen lortu finalean sartzea.

Orain, udako oporrak aprobetxatuz, atsedenaldia hartuko dute Jone eta Omarrek. Terrassan jokatu den txapelketarekin, igerilekuko denboraldiari agur esan die taldeko igerilari guztiek.

Zorionak ekipo eta irailean ikusiko gara elkar!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.