Asteartean, abuztuaren 15ean, Paseo Berriko 49. Igerialdia ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilari daude izena emanda, bederatzi, helduen igerialdian parte hartzeko eta hiru, infantilen proban irtetzeko.
Hona hemen gure taldeko igerilariak:
Helduak;
Nagore Alberdi, Xabier Aranburu, Leire Ceciaga, Pablo Etxeberria, Iñaki Etxeberria, Alaitz Olazabal, Edu Sudupe, Maialen Sudupe eta Rafa Zubeldia.
Infantilak;
Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Elene Sudupe.
Nautikotik, goizeko 11etan, irtengo dira infantilak Kontxako hondartzaraino, 650 metrotako igerialdia egiteko. Gero, 12etan, irteera emango zaio, Zurriolako hondartzatik, helduen igerialdiari. Hauek, 2.959 metro egin beharko dute Kontxako hondartzaraino.
Zorte on guztiei !