Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian

Asteartean, abuztuaren 15ean,  Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari talde bat, 49. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian.

Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 67 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, hiru igerilarik hartu zuten parte. Guztiek igerialdi txukuna burutu zuten eta hona hemen bakoitzaren postuak;

Uxue Etxeberriak 5. postua, Elene Sudupek 30. postua eta Alazne Sudupek 34. postua.

Helduek, Zurriolako hondartzan hasi eta Kontxako hondartzaraino igeri egin zuten. Asteartean,  itsasoak ohiko ibilbidea egiten utzi zuen denon gozamenerako.

Guztira ia 500 parte hartzaile izan ziren, hauetatik, Izarraitz Igeri Elkarteko bederatzi igerilari. Hona hemen gure absolutuen postuak;

Rafa Zubeldiak 24. postuan hondartzaratu zen eta 4. master 2 mailan, Pablo Etxeberria 39. eta 20. senior mailan, Maialen Sudupe 40.  eta 4. senior mailan, Iñaki Etxeberria 53. eta 8. master 2 mailan, Nagore Alberdi 202. eta 8. master 1 mailan, Alaitz Olazabal 218. eta 10. master 1 mailan, Xabier Aranburu 235. eta 56. master 2 mailan, Ainhoa Uranga 280. eta 8.master 2 mailan, Edu Sudupe 430. eta 117. master 1 mailan.

Zorionak eta segi horrelaxe !

Lehen sailkatuen bideoa:

Advertisements
Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.