Uxue Etxeberria lehiatuko da Espainiako Neguko Infantil Txapelketan

Igandean, martxoaren 25ean hasi eta asteazkena bitartean, infantil mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute, Neguko Espainiako Txapelketan, Pontevedran (Galizia).

Izarraitz Igeri Elkartetik, Uxue Etxeberria eta Omar Urbieta entrenatzailea igandean, animoz beteta, bidaiatuko dute Galizia aldera.

Pontevedran jokatuko den txapelketan, Uxuek, 100 bular eta 200 bular probatan hartuko du parte eta ziur, duen guztia emango duela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko.

Zorte on eta egurre!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.