Uxue Etxeberria eta Iker Aizpuru gustura egindako txapelketengatik

 

Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Uxue Etxeberria igerilaria Pontevedran izan zen, Espainiako infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken asteetan hitzordu honetarako aritu da prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilaria gustura etorri dira etxera. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea. Hala ere, Pontevedrako txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan du Uxuek.

Uxue Etxeberriak bi probatan lehiatzeko gutxienekoak zituen, 100 metro bular eta 200 metro bular eta hona hemen emaitzak:

  • 200 bularren 2:52:01 denbora egin bazuen ere, ez zion balio deskalifikatua izan bai zen.
  • 100 bular proban 1:19:44 denboran egitea lortu zuen. Emaitza honekin, marka pertsonala eta klubeko errekorrak ezarri zituen 14 urtekotan 50 metrotako igerilekuan, 50 bular, pasean 37:06rekin eta 100 bular 1:19:44rekin.

Iker Aizpuru berriz, Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketan izan zen parte hartzen Euskadiko selekzioarekin.

Absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa Castelloneko La Salera igerilekuan jokatu zen. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan aritu zen eta emaitza onak lortuta etorri da Azpeitira. Hona hemen emaitza aipagarrienak:

  • Lehiatutako proba guztietan marka pertsonalak.
  • 4 brontzezko domina. 3 bakarkako probetan S10 mailan; 50 bular, 100 bular eta 200 estilo proban. 4×100 libre erreleboetan ere brontzezko domina eskuratu zuen Euskadiko taldearekin.

Zorionak bioi egin duzuen ahaleginagatik!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.