Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga Espainiako Open Txapelketara

Zapatuan, apirilaren 7an, hasi eta asteazkena bitartean, Espainiako Absolutuen eta Juniorren Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Malagan. Bertan izango dira Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria  eta Maitane Goenaga Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatutzen.

Nazioarteko 611 igerilarik hartuko dute parte, eta gure taldekideek aukera izango dute ospe handiko igerilariekin lehiatzeko.

Malagako txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:

  • Oihana Goenagak (1999): 100 metro libre proban.
  • Iñaki Etxeberriak (2001): 50 metro libre eta 100 metro libre probetan.
  • Maitane Goenagak (2002): 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre, 400 metro libre eta 100 metro bizkar probetan.

Zorte on!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.