Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte, Tarbesen eta Oñatin.

Hasteko, Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberria (2004) igerilaria aukeratu du Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, apirilaren 14 eta 15ean, Tarbesen (Frantzia) “Les 28ème Nautiques de TARBES” sarian parte hartzeko.  Uxuek, 200 metro libre, 200 metro estilo eta 100 metro bular probatan hartuko du parte.

Bestalde, zapatu arratsaldean, Udaberriko Liga Probintzialeko lehen jardunaldia izango da, 15:30etan hasita, Oñatiko Zubikua Kiroldegiko igerilekuan. Proba horretarako izena eman duten taldekideak honako hauek dira; Iñaki Etxeberria, Asier Zulaika, Maialen Sudupe, Alazne Sudupe, Ilazki Odriozola, Leiane Lopetegi, June Zubizarreta, Maialen Aiertza eta Intza Odriozola

Zorte on guztioi!

Post hau Helduen ligak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.