Zapatuan hasi eta asteazkena bitartean, Izarraitz Igeri Elkarteko Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga igerilariak eta Omar Urbieta entrenatzailea Malagan izan dira, Espainiako Absolutuen eta Juniorren Udaberriko Open Txapelketan. Azken asteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak nahiko gustura gelditu dira.
Malagan jokatu den txapelketan, Oihana Goenagak, ez du bere maila erakusterik izan lesio baten ondorioz. Iñaki Etxeberriak eta Maitane Goenagak aldiz, txapelketa on bat burutu dute eta hona hemen lorpen esanguratsuenak:
Maitane Goenagak:
- 100 metro bizkarren 1:05:66 denborarekin, marka pertsonala eta klubeko errekor berria 16 urtekoetan.
- 200 metro librean 2:08:87 denborarekin, marka pertsonala.
- 400 metro librean 4:37:33 denborarekin, klubeko errekor berria 16 urtekoetan.
Iñaki Etxeberriak:
- 100 metro librean 55:46 denborarekin, klubeko errekor berria 17 urtekoetan.
Zorionak hiruroi egindako lanagatik!