Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartu dute parte, Tarbesen eta Oñatin.
Gure igerilariak, denboraldiko garai honetan helburu eta sasoi desberdinarekin dabiltza eta hala ere, asteburuko bi lehiaketetan emaitza onak lortu dituzte eta hona hemen esanguratsuenak:
- Tarbeseko Sarian Uxue Etxeberriak, (50eko igerilekua); 4 marka pertsonal, Espainiako Txapelketan parte hartzeko minima berri bat (200 estilo) eta klubeko 2 errekor berri ezarri ditu (50 bular 36:69rekin 14 urtekoa eta absolutua, 100 bularren 1:18:32rekin 14 urtekoa eta absolutua).
- Oñatiko Udaberriko liga jardunaldian; guztira 6 marka pertsonal eta klubeko 2 errekor berri ezarri ditu Iñaki Etxeberriak (100 estilo 1:02:44rekin 17 urtekoa eta 100 librean 53:65rekin 17 urtekoa eta absolutua)
Zorionak guztiei!
Bestalde, ezin utzi aipatu gabe, gure taldeko neskak, datorren asteburuan eta Irungo Azken Portuko igerilekuan Euskal Herriko taldeen Kopan parte hartuko dutela eta hemendik gure babesa eta animoa bidali nahi diegu.
Aupa neskak eta egurre!