Euskal Herriko Infantilen Txapelketa Galdakaon

Zapatu eta igande honetan, Infantilak Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute Galdakaoko Urreta kiroldegiko igerilekuan. Lehiaketa hau, udako azken txapelketa garrantzitsua dute.

Gure taldeko 6 igerilari (mutil 1 eta 5 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:

  • Julen Artetxe: 400 libre, 800 libre eta 1500 libre.
  • Elene Sudupe: 200 bizkar, 100 libre, 100 bizkar eta 800 libre.
  • Anne Sagarmendi: 400 libre, 400 estilo eta 800 libre.
  • Mirari Goenaga: 400 libre, 200 estilo, 400 estilo eta 200 tximeleta.
  • Nahia Amenabar: 200 bular eta 100 bular.
  • Maiana Uria: 100 estilo.

ZORTE ON!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.