Otsailaren 19a historiara pasako den egun bat izango da Izarraitz Igeri Elkarteko master sailarentzat.
Arestian aipatzen bagenuen master lehiaketa batetara hurbildu den igerilari gehien txapelketa zela astebukaera honetakoa eta azkenengo proban lehen aldiz parte hartuko zuela 8×50 libreko errelebo mixto bat 4 emakumez eta 4 gizonez osatutakoa, ez dira esku hutsik itzuli eta klubeko trofeoen kolekzioan sari bat gehitu dute.
Emaitza ofizialak Bizkaiko Igeriketa Federazioan jarri arte egun batzuk itxaron beharko badugu ere, Izarraitz Igeri Elkarteak VIII. Mikel Trueba Memorialean 3. postuan amaitu du.
Orokorrean aurretik igerilariek zituzten denborak hobetu edo berdindu dituzte, eta azpimarratzekoa izan da 4 igerilarik debuta egin dutela master mailako 25 metroko igerileku bateko txapelketan.
Aurki talde teknikotik denboraldiko lehiaketen lehen zati honen balantzea egingo da, baina aurreratu daiteke taldeak orokorrean bai entrenamenduetan eta baita lehikaetetan aurrerapauso bat egin duela.
Normaltasun baten barruan bizi ahal izatea laguntzen du, baina merituak igerilariek dute astero saio ezberdinetan lortzen dutelako entrenatzaileak jarritako lana aurrera eramatera.
Aurki iritsiko dira ur irekietako zitak eta horietara begira jarriko dira poliki-poliki.
Bejondeiela, eta Gora Izarraitz!!!