Izarraitzekoak Gijonen egindako lanarekin gustura

Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu igerilariak Gijonen izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, XXXV. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian parte hartzen.

Gijoneko txapelketan, 2 marka personal eta arratsaldeko finaletan sartzea lortu zuten. Markak hobetu ez dituzten probetan, beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte. Txapelketa honetatik aurrera, marka hobeak egiten hastea espero dugu.

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Espainiako txapelketak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.