Infantilak bikain Zarautz Sarian

Zapatu arratsaldean Zarautzeko Aritzbatalde Udal Igerilekuan Zarautz Saria jokatu zen. Bertan, Izarraitzeko hamar igerilari izan ziren parte hartzen, Nahia Esteban (2007), Maiana Uria (2008), Noa Garate (2008), Ane Azkue (2008), Nora Eizagirre (2008), Oihana Otaegi (2009), June Larrañaga (2009), Laia Elortza (2009), Siara Orbegozo (2009) eta Ana Agirrezabalaga (2009).

Zapatuko emaitzak ikusi eta gero esan dezakegu izugarrizko saltoa eman dutela taldeko infantil guztiak. Proba denetan marka pertsonalak egin zituzten, 20 probetatik 22 marka pertsonal. Entrenatzailea gustora dago infantilen jarrera eta emaitzarekin.

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Helduen ligak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.