Larunbat honetan, maiatzak 21, Tolosako Usabal kiroldegian ospatuko den jardunaldi berezian parte hartuko dute Aroa Azkunek eta Malen Ezamak.
Arratsalde osoko saioa izango da, parte hartzaileek harreran 16:00tan egon beharko dute, gela batean bideo batzuk ikusi eta gero uretara sartuko dira lan egitera arratsaldeko 19:45ak arte.
Benetan berezia izango da EIEF Clinics teknifikazioko programaren entrenatzailea den Santiago Veiga eta bizkarreko probetan munduko txapeldun izandako Aschwin Wildeboer igerilaria izango direlako haien irakasle.
Beraz, arreta haundiz egin kasu gauza interesgarriak azalduko dituztelako eta ziur gaude primeran pasako duzuela.
Aupa neskak!