Author Archives: izarraitzie

2013/2014 Denboraldiko Igeriketa Gala

Gaur zapatua, irailak 20, Donostiako Kirol Etxean 2013/2014 denboraldiko Igeriketa Gala ospatu da. Bertan, Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako eta igeriketako sariak banatu dira. Izarraitz Igeri Elkarteko Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Paula Urrestilla eta Maialen Sudupe, sarituen artean izan dira. … Irakurtzen jarraitu

Albisteak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2013/2014 Denboraldiko Igeriketa Gala sarreran

Emaitza onak Kontxako Badiako 71. igerialdian

Zapatuan, irailaren 13an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia jokatu zen Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 71. Igerialdiak. Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilari absolutu (Rafa Zubeldia, … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Kontxako Badiako 71. igerialdian sarreran

71. Kontxa Badiako itsas igerialdia

Zapatuan, irailaren 13an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 71. Igerialdiak. Infantil mutilei 11:00etan irteera emango zaio eta hauek … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 71. Kontxa Badiako itsas igerialdia sarreran

Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe garaile Bermeon

  Zapatuan, II. Salome Campos Igerialdia ospatu zen Bermeoko portuan . Izarraitz Igeri Elkartetik lau igerilari joan ziren lehiaketa horretara, Maialen Sudupe infantila, Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria absolutuek. Maialenek infantil mailan eta 500 metrotako igerialdian lehenengo postua lortu … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe garaile Bermeon sarreran

2014 – 2015 DENBORALDIA

Dokumentu ezberdinak Izarraitz Igeri Elkartean izena eman edo ematea pentsatzen duzuenentzat. Animatu zaitez eta zatoz gurekin !! 2014-2015 Denboraldi haserako oharra Izena emateko orria 2014-2015 Izarraitz I.E. araudia 2014-2015 2014-2015 Entrenamenduen ordutegia Adin txikikoentzat Baimena

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2014 – 2015 DENBORALDIA sarreran

Astelehenean hasiko dira lanean gure igerilariak

Astelehenean, irailak 8, hasiko dira gure igerilariak 2014-2015 denboraldia prestatzeko lanetan, obratan dagoen igerilekuan. Batzuk, itsasoko ur gaziaren zaporea kloroarenarekin aldatuko dute, eta beste bazuk, berriz, opor luzeak egin ondoren, pixkat nagituta etorriko dira, baina denak denboraldi berria ilusioz prestatzeko … Irakurtzen jarraitu

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Astelehenean hasiko dira lanean gure igerilariak sarreran

IRLAKO IGERIALDIAN, PABLO ETXEBERRIA LAUGARREN

Atzo, abuztuak 31, Irlako XVII. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Absolutuetan, Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilarik parte hartu zuten, Rafa Zubeldiak, Asier Oiartzabalek (Disdira), Leire Ceciagak, Garikoitz Uzkudunek (Aiztitxo) eta Pablo Etxeberriak. Aurrenik, 10:00etan, infantil mailako igerilariek irten ziren … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IRLAKO IGERIALDIAN, PABLO ETXEBERRIA LAUGARREN sarreran

IGANDEAN, IRLAKO XVII. IGERIKETA ZEHARKALDIA

Igandean, abuztuak 31, Irlako XVII. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilari daude izena emanda, Rafa Zubeldia, Asier Oiartzabal (Disdira), Leire Ceciaga, Garikoitz Uzkudun (Aiztitxo) eta Pablo Etxeberria. La Kontxako Atletiko Elkarteko … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IGANDEAN, IRLAKO XVII. IGERIKETA ZEHARKALDIA sarreran

Emaitza onak Pas ibaiaren igoeran

          Pasa den igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilarik “Ascenso al rio Pas” proban parte hartu zuten, Leire Ceciagak, Pablo Etxeberriak eta Uxue Etxeberriak. Baita ere, datorren dendoraldian gurekin izango diren Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Pas ibaiaren igoeran sarreran

Denboraldi berria, “sudadera” berriak

  Denboraldi berria atea jotzen ari zaigu eta Izarraitz Igeri Elkarteak, pixkanaka pixkanaka, prestaketa lanetan hasi da ilusioz beteta. Horren harira, laster izango ditugu eskuartean “sudadera” berriak. Taldeko igerilari gazteek diseinatu dute eta WimeWear etxeak egingo ditu. Jasotzen ditugunean, jakinaraziko … Irakurtzen jarraitu

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Denboraldi berria, “sudadera” berriak sarreran