Author Archives: izarraitzie

Malen eta Mara irteerak lantzen Bartsz Kizierowski-ren eskutik

Pasa den igandean, azaroaren 27an, Fadurako instalakuntzetan eta Euskal Herriko Federazioaren lankidetzarekin Espainiako Federazioak antolatutako igeriketako teknifikazio klinika egin zen. Bartsz Kizierowski entrenatzaileak txapelketetako irteerei buruzko klinika eman zuen. Bertan Euskal Herriko alebin mailako hogeita hamar bat igerilari izan ziren, … Irakurtzen jarraitu

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Malen eta Mara irteerak lantzen Bartsz Kizierowski-ren eskutik sarreran

Gustora Azkoitiko San Andres Sarian

Larunbatean Azkoitian ospatu zuten San Andres sarian Izarraitzeko igerilariak oso gustora ibili ziren. Batzuentzako beraien lehenengo txapelketa zen hau eta gogotsu aritu ziren. Egin beharreko probak 25metro eta 50metro libre izan ziren eta denok sari bat jasotzeak, domina alde batetik … Irakurtzen jarraitu

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gustora Azkoitiko San Andres Sarian sarreran

San Andres Saria Azkoitin

Larunbat honetan, azaroak 26, Azkoitiko Zubiaurre taldeak San Andres sarira gonbidatu gaituzte arratsalde on bat pasatzera. Saioa 16:00tan hasiko da, baina igerilekuko sarreran 14:45etan elkartuko gara. Izarraitzetik 74 igerilari joango gara eta bertan 2014 eta 2013 urtean jaiotakoak 25metro libre … Irakurtzen jarraitu

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude San Andres Saria Azkoitin sarreran

Esperientzia bat gehiago Malen eta Mararentzat

Azaroak 27an goizeko 10.30etatik aurrera Getxoko Fadura igerilekuan izango ditugu Malen Ezama eta Mara Garate alebinen teknifikaziorako deia jaso dutelako. Estatuko igeri federakuntzak antolatutako entrenamendu berezi baten parte izango dira. Euskal Herriko talde ezberdinetako berain adineko hainbat igerilarirekin batera entrenatuko … Irakurtzen jarraitu

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Esperientzia bat gehiago Malen eta Mararentzat sarreran

Asteburuko hitzorduak gaindituta

Benjaminak gustora Bergaran Ederki hasi ziren gure benjaminak Bergaran egindako lehenengo jardunaldian. Urduritasuna nabarmen zen arren, gogotsu ibili ziren eta ikasitako dena erakutsi ziguten. Pozik eta gustora atera ziren denak eta hurrengo txapelketa prestatzeko irrikitan egotea espero dugu.   Alebinak … Irakurtzen jarraitu

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuko hitzorduak gaindituta sarreran

Benjaminak Bergarara eta alebinak Legazpira

Benjaminen 1. jardunaldia Benjaminentzako aurtengo denboraldiko lehenengo jardunaldia izango da. 39 igerilari joango dira Bergaran ospatuko den txapelketa honetara. Txapelketa arratsaldeko 16:00tan hasiko da. 2022-2023 denboraldiari hasiera emango dion jardunaldi honetan beraien hobekuntzak erakusteko aukera izango dute, bakoitzak bere adinaren … Irakurtzen jarraitu

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminak Bergarara eta alebinak Legazpira sarreran

Indartsu hasi dute denboraldia alebinek

Joan den larunbatean, irailak 29, alebinek denboraldiari hasiera eman zioten. 2011an jaiotako neskek eta 2009 eta 2010 urteetan jaiotako mutilek hartu zuten parte Oñatiko igerilekuan. Izarraitzetik 11 igerilari izan genituen bertan. 1. jardunaldi honek berriz ere lagunekin elkartzeko eta lehiari … Irakurtzen jarraitu

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Indartsu hasi dute denboraldia alebinek sarreran

Denboraldiko lehen jardunaldia alebinek

Larunbat honetan, urriak 29, emango diote hasiera 2022-2023 denboraldiari Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek, beraien mailako ligaren bitartez. Alebinen ligako 1. jardunaldia 15.30etatik aurrera Oñatiko Zubikoa kiroldegian ospatuko da. Izarraitzeko guztiek 100 bular eta 200 estilo libreko probetan hartuko dute parte. … Irakurtzen jarraitu

Alebinen liga, Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Denboraldiko lehen jardunaldia alebinek sarreran

Gipuzkoan, neguko igeriketako denboraldia hastera doa

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Azpeitiko Udal igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita. Gure igerilariak irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango … Irakurtzen jarraitu

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoan, neguko igeriketako denboraldia hastera doa sarreran

Nagore Alberdi ur irekietan txapeldun!

Nagore Alberdik, Izarraitzeko igerilari azpeitiarrak, lehen postua lortu du igeriketa zeharkaldien ligan, nesken master kategorian. Denboraldi amaieran Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatzen duen Galan, urteko igerilaririk hoberenak saritzen dira, modalitate eta adin tarte bakoitzean. Nagore Alberdi, ur irekietan egindako lanagatik izan … Irakurtzen jarraitu

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Nagore Alberdi ur irekietan txapeldun! sarreran