Author Archives: izarraitzie

Urtero bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu

Urtero bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu. Saria, aurten ere, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, 1000€ ko bonoa izango da, Bertan Azpeitiko Markatal Elkarteko dendetan gastatzeko. Errifa-takoak, egun hauetan entrenatzaileak ari dira banatzen. Zozketa uztailaren 22an egingo da. Zorte … Irakurtzen jarraitu

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Urtero bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu sarreran

Hasi dira ur irekitako zitak Izarraitzeko master proiektuko igerilarientzat

MDK Swim Bermeo-n txukun aritu ziren Normaltasunera itzuli ginenetik, gure Izarraitzeko master proiektuko igerilariak ez dute izan aukerarik lehian aritzeko. Denbora asko esperoan igaro ostean, pasa den igandean, ekainaren 12an, MDK Swim Bermeo proban aritu ziren Leire Kerexetan, Ainhoa Olazabal, … Irakurtzen jarraitu

Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasi dira ur irekitako zitak Izarraitzeko master proiektuko igerilarientzat sarreran

San Andres Saria giro ezin hobean

Zubiaurre igeri elkarteak antolatuta Azkoitiko Elkarguneko igerilekuan azaroan ospatzekoa zen 2021eko San Andres Saria jokatu zen pasa den ostiralean. Azkoitiko eta Azpeitiko hainbat igerilari gaztez gain Marea Urdineko kideek ere parte hartu zuten, lehia eta festa uztartuta. Estilo librean 25 … Irakurtzen jarraitu

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude San Andres Saria giro ezin hobean sarreran

San Andres Saria Azkoitin

Covid-19aren bilakaera zela eta azaroaren 27an egitekoa zen San Andres Saria, ostiral honetan, ekainaren 10ean ospatzea erabaki du Zubiaurre Igeri Elkarteak. Topaketa hau 2010 eta 2013 urteen bitartean jaiotako igerilarientzat dago zuzuendua. Hori dela eta Izarraitzetik 58 benjamin 15:30etan Azkoitiko … Irakurtzen jarraitu

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude San Andres Saria Azkoitin sarreran

Ondo, V. Gipuzkoako Open Sarian

Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, V. Gipuzkoako Open Sarian. Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue eta Nora Eizagirre … Irakurtzen jarraitu

Helduen ligak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ondo, V. Gipuzkoako Open Sarian sarreran

XXXIII. Txantxiku Sari arrakastatsua Izarraitzekoentzat

Larunbat arratsaldean Oñatiko Zubikoa kiroldegian izan giñen XXXIII. Txantxiku Sarian lehiatzen. Izarraitzeko 40 igerilarik parte hartu zuten. Alde batetik, Jokin Artetxe eta Laia Elortzak denbora hartzean hartu zuten parte eta bien artean 3 marka pertsonal egin zituzten. Bestetik, taldeko gazteenak … Irakurtzen jarraitu

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude XXXIII. Txantxiku Sari arrakastatsua Izarraitzekoentzat sarreran

Asteburuan V. Gipuzkoako Open Saria jokatuko da

Zapatuan eta Igandean V. Gipuzkoako Open Saria jokatuko da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan (50 metro). Bertan gure taldeko hainbat igerilari izango dira. Hona hemen igerilariak eta probak: Uxue Etxeberriak, 100 bular, 200 estilo eta 200 bular. Maier Lizarzaburuk, 50 bizkar … Irakurtzen jarraitu

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan V. Gipuzkoako Open Saria jokatuko da sarreran

Txantxiku Sarian parte hartzeko irrikaz

Datorren larunbatean, ekainak 4, XXXIII Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Lehiaketa berezia izaten da Oñatikoa, taldeko gaztetxoenentzat ikasturteko azken lehiaketa izaten delako, eta urte osoko lana saritzen delako bertan. 15.30etan hasiko da lehiaketa. Beti bezala, ordubete lehenago, 14.30etan … Irakurtzen jarraitu

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Txantxiku Sarian parte hartzeko irrikaz sarreran

Infantilak bikain Oiñatin

Igande arratsaldean Oiñatiko Zubikoa Udal Igerilekuan B zirkuitoko 2. Jardunaldia jokatu zen. Bertan, Izarraitzeko zortzi igerilari izan ziren parte hartzen, Nahia Esteban (2007), Maiana Uria (2008), Noa Garate (2008), Ane Azkue (2008), Nora Eizagirre (2008), Oihana Otaegi (2009), Laia Elortza … Irakurtzen jarraitu

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantilak bikain Oiñatin sarreran

Izarraitzkoak Gipuzkuko selekzioarekin Euskadiko joko eskolarretan

Larunbat honetan, maiatzak 28, Gasteizeko Mendizorrotza igerilekuan Euskadiko joko eskolarrak ospatu ziren. Bertan, 2009-2010 urteetan jaiotako neskak eta 2008-2009 urteetan jaiotako mutilak lehiatu ziren. Izarraitzetik bederatzi igerilarik partu hartu zuten: Laia Elortza, June Larrañaga, Ana Agirrezabalaga, Oihana Otaegi, Siara Orbegozo, … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzkoak Gipuzkuko selekzioarekin Euskadiko joko eskolarretan sarreran