Izarraitzekoak gustura etorri dira Cadizetik

10991631_810879855675791_11535531869964396_oJoan den aste bukaeran, Izarraitzeko Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak Cadizen izan ziren, Espainiako junior eta infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken hilabeteetan hitzordu honetarako aritu dira prestatzen eta, orokorrean emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura etorri dira etxera. Emaitzarik aipagarriena, Oihana Goenagak lortu duen laugarren postua eta, aldi berean, Euskadiko 16 urtekoen errekor berria izan da, 100 metro libreetan, 59:08 denborarekin.

Cadizeko txapelketan, lau finaletan sartzea lortu dute: Oihanak 50 metro libreetan, 100 metro libreetan eta 200 metro libreetan; eta Paulak, berriz, 50 metro libreetan. Guztien artean 18 probatan hartu dute parte, 16 bakarkako eta 2 errelebotan.

Bestalde, ezin dugu ezkutatu harro gaudela bederatzi igerilarik Neguko Espainiako txapelketarako beharrezko gutxiengoak lortu izanaz denboraldian zehar eta, horrekin, Izarraitz IE eta Azpeitia igeriketa munduan ezagunagoak izatearekin.

Orain, martxoaren azken egunetan Malagan egingo den Absolutuen Openerako prestatzen jarraituko du Oihana Goenagak. Beste igerilariei, berriz, Omar Urbietak astebeteko atsedenaldia eman die.

Zorionak guztioi egin duzuen ahaleginagatik!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak gustura etorri dira Cadizetik sarreran

Igerilari gaztetxoak oso txukun Oñatin

Taldeko txikienak zapatuan Oñatin izan ziren Eskolarren 50 metrotako proben sariko kanporaketetan parte hartzen. Azpeititik 31 igerilari joan ziren eta 50 metroko probak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte eta erreleboetan ere bai.

Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten eta, horren ondorioz, datorren igandean igerilari asko izango ditugu sari honetako finaletan.  Kanporaketetan (lau egoitzetako emaitzak kontuan hartuko dira) lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala igandean Legazpin.

Zorionak guztioi eta iganderako ondo prestatu !

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igerilari gaztetxoak oso txukun Oñatin sarreran

Zapatoan 4 egoitzetako 50 metrotako proben kanporaketako behin behineko emaitzak

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatoan 4 egoitzetako 50 metrotako proben kanporaketako behin behineko emaitzak sarreran

50 METROTAKO PROBEN BEHIN BEHINEKO EMAITZAK

IMG_0133

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 50 METROTAKO PROBEN BEHIN BEHINEKO EMAITZAK sarreran

ESKOLARREN 50 METROTAKO PROBEN SERIEAK. OÑATE

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ESKOLARREN 50 METROTAKO PROBEN SERIEAK. OÑATE sarreran

Izarraitzeko gaztetxoek Oñatin izango dira zapatuan

IMG_0036Zapatuan, otsailak 28, Eskolarren 50 metrotako proben sariko kanporaketak jokatuko dira Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.

Gure zonaldeko egoitzan, talde eta ikastetxe hauetako igerilariek parte hartuko dute: Legazpi, Bergara, Aloñamendi, Urbat, Zubiaurre, Izarraitz, Elgoibar H.I., San Bartolome, San José Ikastola, Santa Teresa, Almen Ikastola, Arimazuri, Arizmendi K.E., Arrasate H.E., Gazteluondo eta Kurtzebarri H.E.

Kanporaketetan (lau egoitzak kontuan hartuta) lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala datorren astean Legazpin.

Autobusa 13:15ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:00ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:00ean.

Zorte on denei!

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko gaztetxoek Oñatin izango dira zapatuan sarreran

Izarraitzeko bederatzi igerilari Neguko Espainiako Infantil eta Junior Txapelketara

cartelOstegunean hasi eta igandea bitartean, infantil eta junior mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute Neguko Espainiako Txapelketan, Cadizen (Andaluzia).

Jon Aizpuruk (juniorra), Oihana Goenagak (juniorra), Eva Astigarragak (juniorra), Aiora Beristainek (juniorra), Jone Goenagak (infantila), Nerea Berasategik (infantila), Paula Urrestillak, (infantila), Maialen Sudupek (infantila) eta Maitane Goenagak (infantila) asteazkenean, animoz beteta, bidaiatuko dute Cadizera. Txapelketa honi begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude duten guztia emango dutela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko.

Guztien artean 18 probetan parte hartuko dute, 16 bakarkako eta 2 erreleboetan.

Zorte on eta egurre!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko bederatzi igerilari Neguko Espainiako Infantil eta Junior Txapelketara sarreran

Emaitza onak Eibarren eta Legazpin

OLYMPUS DIGITAL CAMERAZapatuan, otsailak 21, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Eibarko Ipurua igerilekuan izan ziren, Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldian. Izarraitzeko 26 igerilarik hartu zuten parte proban.

Elkarteko gaztetxoek, beste behin, igeri egiteko estilo eta teknika bikaina erakutsi zuten. Denboraldia aurrera doan bezala, begi bistan da arlo guztietan egiten ari diren hobekuntza.

Benjaminek, bakarkako proba banatan hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.

Lehen urteko benjaminek 50 metro bular proban hartu zuten parte, eta bigarrengo urtekoek, berriz, 100 metro bularren. Izarraitzeko gaztetxoak oso ondo moldatu ziren estilo honetan.

Alebinek, bai neskek eta bai mutilek, 50 metro libre edo 100 metro libre probekin emango zien hasiera jardunaldiari. Bigarrengo proba berriz, 200 metro bizkar izan zuten neskek eta 200 metro bular mutilek.

Erreleboko probetan 6×25 bular mistoetan aritu ziren benjaminak eta alebinak, berriz, 4×50 bizkarren Proba horietan ere, oso ondo moldatu ziren Izarraitzekoak.

Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Eibarren. Zorionak Eibarrera joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Bestalde, Legazpin izan ziren Ander Idoeta eta Lander Uria Gipuzkoako Neguko VII. Sarian parte hartzen. Biak maila ona erakutsi zuten eta gustura etorri ziren egindako lanarekin.

Legazpiko txapelketa bi jardunalditan (goizez eta arratsaldez) ospatu zen eta oso giro ederrean ibili ziren gure bi ordezkariak.

Zorionak guztioi!

ALEBINEN ERRELEBOEN BIDEOAK:

Igeriketa egokitua, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Eibarren eta Legazpin sarreran

EIBAR ETA LEGAZPIKO SERIEAK

KZL jardunaldiak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EIBAR ETA LEGAZPIKO SERIEAK sarreran

KZL-ko 3. JARDUNALDIA EIBARREN ETA NEGUKO VII. SARIA LEGAZPIN

OLYMPUS DIGITAL CAMERAZapatu honetan, otsailak 21, Eibarko Ipurua igerilekuan alebinek eta benjaminek Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldia izango dute.

Izarraitzeko gaztetxoek, batzuk bi asteburu eta beste batzuk hiru asteburu jarraian, lehiatzen arituko dira.

Asteburu honetako egitaraua proba hauek osatzen dute:

– Benjaminek, sasoiaren arabera, 50 metro bular edo 100 metro bular eta 6×25 tximeleta errelebo mistoak izango dituzte.

– Alebinek, bai neskek eta bai mutilek, 50 metro libre edo 100 metro libre probekin emango die hasiera. Bigarrengo proba berriz, 200 metro bizkar izango dute neskek eta 200 metro bular mutilek. Alebinek 4×50 bizkar errelebo proba ere izango dute, bai neskek eta bai mutilek.

Autobusa 14:15ean abiatuko da igerileku aurretik, 15:00ean izango dira beroketak eta 16:00ean hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.

Zorte on eta disfrutatu!

Bigarren hitzordua, Legazpiko Bikuña Igerilekuan izango da, Gipuzkoako Neguko VII. Saria jokatuko da eta. Txapelketa zapatuan izango da. Sari hau, otsailaren 7an jokatzekoa zen baina eguraldi tarteko bertan behera geratu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Federazioaren erabakiz. Bi jardunalditan banatu dute: goizekoa 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 17:00etan.

Izarraitz Igeri Elkarko Ander Idoeta eta Lander Uria izango dira bertan, Konporta taldea ordezkatuz.

Zorte on bikote!

Igeriketa egokitua, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude KZL-ko 3. JARDUNALDIA EIBARREN ETA NEGUKO VII. SARIA LEGAZPIN sarreran