EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
IKASTEN aldizkarian, Ainhoa Goenagak idatzitako lana
IKASTEN aldizkarian (Urolaldeko Ikastola Publikoen aldizkaria), Sabadellen ospatu zen Espainiako Txapelketari buruz Ainhoa Goenagak idatzitako kronika.
Albisteak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude IKASTEN aldizkarian, Ainhoa Goenagak idatzitako lana sarreran
Zapatuan KZL-ko 4. jardunaldia Azkoitian
Zapatu honetan, martxoak 28, Izarraitzeko gaztetxoen txanda izango da Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan. Aitzol Agirregomezkorta, Maider Aizpurua, Maider Etxezabal eta Omar Urbietak entrenatzen dituzten igerilariek, Laugarren Kirol Zehaztasun Ligako proban hartuko dute parte.
Lehiaketa Azkoitian denez, autobusik ez dugu jarriko, eta kotxeak antolatzeko, 14:30etarako Azpeitiko igerileku aurrera azaltzea komenigarria da.
15:00etan izango dira beroketak eta 16:00etan hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.
Laugarren jardunaldi honetan, benjaminek, tximeleta estiloan (sasoiaren arabera, 25 metro edo 50 metro) hartuko dute parte eta erreleboetan, berriz, bular estiloan. Alebinak, bakarka, 200 metro edo 400 metro libre, 100 metro edo 200 metro estilo eta 50 metro tximeleta estiloak landuko dituzte eta, 4 x 50 metro estiloak, erreleboetako proban.
Zorte on!
KZL jardunaldiak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan KZL-ko 4. jardunaldia Azkoitian sarreran
Aste santuko ordutegia
Sin categoría atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Aste santuko ordutegia sarreran
Oihana Espainiako Open Txapelketara
Zapatuan hasi eta asteartea bitartean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Malagan. Bertan Oihana Goenaga izango da Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatuz.
Nazioarteko 540 igerilarik hartuko dute parte eta, Oihanak, aukera izango du ospe handiko igerilariekin lehiatzeko. Oihanak, 50 metro libre eta 100 metro libre probetan hartuko du parte
Zorte on eta egurre!
Espainiako txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Oihana Espainiako Open Txapelketara sarreran
Izarraitz Igeri Elkartea KORRIKArekin
Igandean, martxoaren 22an, Korrika iritsiko da Azpeitira. Aurten ere, Izarraitz Igeri Elkarteak, beste talde askoren artean Korrikan parte hartuko du. Lekukoa Landeta auzoko Gazte biribilgunean (20:29ean) hartuko dugu eta Lapatx parean, Bildu-Ernai-Sarekoei emango diegu.
Lerro hauetatik igerilari eta gurasoak animatu nahi ditugu Izarraitz Igeri elkartearen izenean Korrikan parte hartzera.
Beraz, 20:15an Gazteko biribilgunera azaltzeko deia luzatzen dugu. (taldeko kamiseta edo sudaderarekin)
Oharrak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkartea KORRIKArekin sarreran
Gustura Tolosan egindako lanarekin
Asteburuan, Tolosako Usabal kiroldegian Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Txapelketa hori otsailaren 7an eta 8an jokatzekoa zen, baina eguraldia tarteko bertan behera geratu zen. Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak eta emaitza onak lortu zituzten.
Ainhoa Goenagak, Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak juniorretik absolutuen bitartekoen mailan lehiatu zuten eta beste bostak, berriz, infantil mailan aritu ziren.
Infantil mailan banatu zituzten dominak eta, bakarkako probetan, urrezko bat, bost zilarrezko eta brontzezko beste domina bat lortu zuten gure infantilek. Horiez gain, neskek errelebo batean parte hartu zuten (4×200 metro librean) eta urrezko domina eskuratu zuten bertan.
Taldeko helduek ere txapelketa bikaina burutu zuten. Laukoteak, sentsazio onak izan zituen Tolosako txapelketan zehar. Oihana Goenaga hil honetako azken egunetan Malagan egingo den Espainiako Open Txapelketara sasoi onean iritsiko dela ikusi genuen.
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:
• Ainhoa Goenaga: 50 metro libre (10.), 50 metro bizkar (3.) eta 100 metro bizkar (2.).
• Pablo Etxeberria: 1500 metro libre (1.), 400 metro libre (4.), 50 metro libre (6.) eta 100 metro bizkar (5.).
• Jon Aizpuru: 100 metro libre (4.), 200 metro libre (2.), 200 metro estilo (4.) eta 400 metro estilo (1.).
• Oihana Goenaga: 100 metro libre (1.) eta 200 metro tximeleta (2.).
• Iñaki Etxeberria: 100 metro libre (7.), 50 metro tximeleta (3.), 200 metro libre (4.) eta 100 metro bular (2.).
• Nerea Berasategi: 100 metro libre (5.) eta 50 metro bular (5.).
• Paula Urrestilla: 100 metro libre (1.).
• Maialen Sudupe: 400 metro libre (2.), 100 metro bizkar (2.) eta 400 metro estilo (2.).
• Maitane Goenaga: 200 metro bular (2.).
Zorionak eta segi horrelaxe!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Gustura Tolosan egindako lanarekin sarreran
Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Tolosan
Zapatu eta igande honetan, infantil, junior eta absolutuen Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango da, Tolosan. Txapelketa hau, otsailaren 7 eta 8an jokatzekoa zen baina eguraldi tarteko bertan behera geratu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Federazioaren erabakiz.
Txapelketa hiru jardunaldietan jokatuko da, zapatuan goizez eta arratsaldez eta igandean berriz, goizez. Goizeko jardunaldiak 9:30etan hasiko dira eta arratsaldekoa 17:00etan.
Gure taldeko 9 igerilari (3 mutil eta 6 neska) izango dira lehian eta proba hauetan hartuko dute parte:
• Ainhoa Goenaga: 50 metro libre, 50 metro bizkar eta 100 metro bizkar.
• Pablo Etxeberria: 1500 metro libre, 400 metro libre, 50 metro libre eta 100 metro bizkar.
• Jon Aizpuru: 100 metro libre, 200 metro libre, 200 metro estilo eta 400 metro estilo.
• Oihana Goenaga: 200 metro libre eta 200 metro tximeleta.
• Iñaki Etxeberria: 100 metro libre, 50 metro tximeleta, 200 metro libre eta 100 metro bular.
• Nerea Berasategi: 100 metro libre eta 50 metro bular.
• Paula Urrestilla: 100 metro libre.
• Maialen Sudupe: 400 metro libre, 100 metro bizkar eta 400 metro estilo.
• Maitane Goenaga: 200 metro bular.
Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.
Zorte on eta aupa Izarraitz!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Tolosan sarreran
Emaitza oparoak 50 metroko sarian
Taldeko txikienak eskolarteko 50 metroko proben txapelketako finalean izan ziren igandean, Legazpin. Azpeititik 23 igerilari joan ziren (Nagore Kerejeta baja izan zen azken unean), eta igerilari bakoitzak 50 metroko tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Horietatik zortzi igerilarik gainera, 4×50 metro libreko erreleboetan ere aritu ziren.
Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik hona asko hobetu dutela. Horren harira, emaitza oso onak lortu zituzten: bakarkako probetan, urrezko bi domina, zilarrezko bat eta brontzezko lau domina. Dominik lortu ez zuten igerilariak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Legazpiko Txapelketan.
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:
2006. urtekoetan. 50 metro libre: Unai Perea (6.) eta Elene Sudupe (7.). 50 metro bular: Hodei Juaristi (9.) eta Julen Artetxe (10.).
2005. urtekoetan. 50 metro bizkar: Doltza Oiartzabal (1.), Nora Uria (6.), Alaitz Mendizabal (10.) eta Iker Gabilondo (12.). 50 metro bular: Maier Lizarzaburu (1.) eta Nerea Urbieta (5.). 50 metro libre: June Berasategi (3.).
2004. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Iker Aizpuru (3.) eta Arantxa Sudupe (4). 50 metro bizkar: Uxue Etxeberria (2) eta June Zubizarreta (7.). 50 metro bular: Elena Otaegi (4.), Mikel Perea (6.) eta Alaia Juaristi (12.). 50 metro libre: Intza Odriozola (3.), Maialen Aiertza (7.), Ilazki Odriozola (9.) eta Elene Aranbarri (10.).
2003. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Olatz Azpiazu (3.).
Erreleboetan, benjaminak 3. postuan sailkatu ziren eta alebinak, berriz, 9. postuan.
Azkenean, txapelketako sailkapen orokorrak egin ziren eta igerilari bakoitzak lortutako puntuak batu eta gero, Izarraitzeko neskek lehen postua lortu zuten. Mutilek, berriz, 11. postua eta sailkapen bateratuan (neskak eta mutilak) 4. postua lortu zuten Izarraitzekoek.
Zorionak guztioi!
Txapelketa hasi aurreko aurkezpen bideoa:
KZL, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza oparoak 50 metroko sarian sarreran
50 M-TAKO PROBEN FINALETAKO SERIEAK. LEGAZPI
KZL, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude 50 M-TAKO PROBEN FINALETAKO SERIEAK. LEGAZPI sarreran
Izarraitzeko 24 gaztetxo izango dira Legazpin
Igandean, martxoak 8, Eskolarren 50 metrotako proben sariko FINALAK jokatuko dira Legazpiko Bikuña igerilekuan. Bertan, gure taldeko 24 igerilarik hartuko dute parte. Aurreko zapatuan Oñatin ospatutako kanporaketetan lortu zituzten finaletako txartelak.
Autobusa 8:00ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 9:00ean hasiko dira, eta txapelketa, 10:00ean.
Zorte on denei!
KZL, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko 24 gaztetxo izango dira Legazpin sarreran







