Iker eta Lander gaurko DV Kirolak-en

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Elkarrizketa irakurri ahal izateko, beheko orrialdean klikatu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Albisteak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker eta Lander gaurko DV Kirolak-en sarreran

Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

10914911_798489963581447_8323670661390763014_oAste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek lau txapelketetan hartuko dute parte, Iruñean, Irunen eta Donostian (Altzan eta Benta Berrin).

1.- Neguko Euskal Herriko Junior eta Absolutuen Txapelketa (Iruña)

Zapatuan eta igandean, junior eta absolutu mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Amaya igerilekuan) izango da, lau jardunaldietan banatuta.  Azpeititik zazpi igerilari joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar.
  • Pablo Etxeberria: 200 metro bizkar, 100 metro libre eta 50 metro bizkar.
  • Jon Aizpuru: 50 metro libre, 100 metro libre, 400 metro libre eta 200 metro libre.
  • Oihana Goenaga: 100 metro libre, 50 metro bizkar, 100 metro tximeleta eta 50 metro libre.
  • Maialen Aizpuru: 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar.
  • Eva Astigarraga: 200 metro bular, 50 metro bular eta 100 metro bular.
  • Aiora Beristain: 100 metro libre, 50 metro bizkar, 50 metro libre eta 50 metro tximeleta.

NEGUKO EH-ko JUNIOR ETA ABSOLUTUEN TXAPELKETA. ZERRENDAK

SERIEAK

2.- Neguko Euskal Herriko Infantilen Txapelketa (Irun)

Zapatuan eta igandean baita ere, infantil mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Irunen (Azken Portu igerilekuan) izango da, lau jardunaldietan banatuta.  Azpeititik bost igerilari joango dira Irunera eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Jone Goenaga: 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro libre.
  • Nerea Berasategi: 100 metro libre, 100 metro tximeleta eta 200 metro libre.
  • Paula Urrestilla: 50 metro libre, 200 metro libre eta 200 metro estilo.
  • Maialen Sudupe: 100 metro libre, 200 metro bizkar eta 200 metro libre.
  • Maitane Goenaga: 100 metro estilo, 200 metro libre eta 50 metro libre.

NEGUKO EH-ko INFANTILEN TXAPELKETA. ZERRENDAK

SERIEAK

3.- Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa Opena (Donostian)

Donostiko Altza Kiroldegian, Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da, eta zapatuan izango dira probak. Izarraitz Igeri Elkarko Ander Idoeta, Lande Uria eta Iker Aizpuru  izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz. Hirukoteak, proba hauetan hartuko dute parte:

  • Ander Idoeta: 50 metro libre, 50 metro bizkar eta 50 metro tximeleta.
  • Lander Uria: 50 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.
  • Iker Aizpuru: 50 metro libre, 200 metro estilo eta 100 metro bular.

DEIALDIA ETA PROBAK

Bestalde, Iruñean jokatuko den Neguko Euskal Herriko Txapelketan, igandean igeriketa egokituko probak ere izango dira eta, Iker Aizpuruk parte hartuko du proba hauetan:

  • 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 50 metro bizkar.

IRUÑARA DEIALDIA ETA PROBAK

4.- I. Master Kairoscore

 Zapatuan, otsailak 14, Donostiko Benta Berri Kiroldegian, I. Master Kairoscore jokatuko da. Lehiaketa arratsaldeko 16:00tan hasiko da eta Izarraitz Igeri Elkarteko Naiara Perez izango da bertan.  Naiara, 1500 metro libreko proban lehiatuko du.

I. OPEN MASTER KAIROSCORE. ZERRENDAK

Zorte on guztioi eta egurre!

Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Emaitza oso onak Tolosan

10861017_798490710248039_6181587851153700027_oPasa den asteburuan ziren jokatzekoak Gipuzkoako Neguko Txapelketa (Tolosan) eta Gipuzkoako Saria (Legazpin), baina eguraldi tarteko bertan behera geratu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Federazioaren erabakiz. Hala ere, Euskal Herriko eta Espainiako Txapelketetarako gutxieneko denborak lortzeko asmoa zuten igerilariei aukera ez kentzeko “denbora hartze” bezala ezagutzen den proba egin zuten Tolosan, federazioaren lizentzia zuten igerilariek.

Izarraitz Igeri Elkartetik hamar igerilari joan ziren Tolosako Usabal igerilekura: Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain juniorrak eta, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga infantilak.

Juniorrak Neguko Espainiako Txapelketa ari dira prestatzen eta, nahiz eta asteburuko lehiaketa ez izan helburua, maila ona erakutsi zuten.

Infantilek, berriz, aurrez prestatutako lehiaketa zuten zapatukoa eta ez zuten hutsik egin.

Orokorrean emaitza oso onak lortu zituzten. Marka pertsonalak eskuratu zituzten ia guztiek eta lorpen esanguratsuenak Espainiako txapelketarako gutxienekoak izan ziren.

Hona hemen Espainiako gutxieneko berriak:

– Paula Urrestillak bi gutxieneko berri neguko eta udako Espainiako txapelketetarako (100 metro bizkar eta 200 metro libre).

– Maitane Goenagak gutxieneko bat neguko eta udako Espainiako txapelketetarako (100 metro libre) eta beste bat udako txapelketarako (50 metro libre).

– Maialen Sudupek gutxieneko bat udako Espainiako txapelketarako (200 metro estilo).

– Infantil neskek gutxieneko bat lortu zuten neguko eta udako Espainiako txapelketetarako (4 x 100 metro libre erreleboetan).

Ia atseden hartzeko danborarik gabe, datorren asteburuan Neguko Euskal Herriko Txapelketak izango dituzte gure igerilariek. Junior eta absolutuek Iruñako Amaya igerilekuan eta infantilek, berriz, Irungo Azken Portu igerilekuan.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza oso onak Tolosan sarreran

Izarraitzeko masterrek sasoi betean

10960103_797818020315308_8642818150724766451_o

10926291_797818003648643_9191143624499295012_oIgeriketako V. Open Master Zarautz saria izan zen zapatuan, eta bertan Izarraitz Igeri Elkarteko zortzi igerilari hauek izan genituen parte hartzen: Rafa Zubeldia (72), Leire Ceciaga (74), Julen Agirrezabalaga (79), Garikoitz Uzkudun (80), Eider Orbegozo (83), Aitzol Agirregomezkorta (87), Maider Etxezabal (90) eta Naiara Perez (92).

Saria bi jardunalditan banatuta jokatu zen; goizeko saioa eta arratsaldekoa, hain zuzen ere. Izarraitz Igeri Elkarteko zortzi igerilarik eskualdeko igerilari onenekin aritu ziren lehian. Bertan, itsas zeharkaldietan aurreko muturrean ibiltzen diren Goñi anaiak eta Jaime Caballero lehiatu ziren. Horiez gain, adin tarte guztietako igerilariak ikusteko aukera izan genuen.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek estilo guztietako probetan parte hartu eta sasoi betean daudela erakutsi zuten. Emaitzei dagokionez, denetariko sentipenak egon ziren gure igerilarien artean. Batzuk oso gustura gelditu ziren egindakoarekin eta beste batzuk, berriz, ez ziren hain gustura gelditu.

Master igerilariek eguna positiboki baloratu zuten. Batez ere, beraien arteko giro aparta azpimarratu zuten eta orokorrean egun polita pasa zutela aipatu zuten. Txapelketan parte hartu zuten igerilariek beldurrak alde batera utzi eta horrelako txapelketetan parte hartzeko deia egin diete elkarteko gainerako masterei, guztiek ondo egiten dutelako igerian.

Zorionak guztio!

Masterrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko masterrek sasoi betean sarreran

Tolosan “denbora hartze” egongo da. (Toma de tiempos)

Mikel Gaztelumendi GIFko presidentearen azken oharra17:45 etan jasoa emailez:

Kaixo,

Klubetako zenbait ordezkarik eskatutakoari erantzun asmoz eta kontuan izanik Diputazioaren agindua ondorengoa adierazten zaizue:

– Aurreko korreo batean azaldu den eran, asteburu honetan burutzekoak ziren Gipuzkoako Saria eta Txapelketa bertan behera geratzen dira. Zarautzen burutzekoa den Master Saria mantentzen da.

– Euskal Herriko eta Espainiako Txapelketetarako gutxieneko denborak lortu asmo duten igerilarien aukera ez murriztu asmoz Tolosan “Denbora hartze” bezala kontsidera daiteken proba bat burutuko da. Bere ezaugarriak hauek izango dira:

i) Gipuzkoako Txapelketarako izena emanda zuten eta lizentzia federatiboa duten igerilariak bakarrik parte hartu dezakete lehiaketa honetan. Gainera, Gipuzkoako Txapelketarako izena emandako probetan bakarrik parte hartuko dute.

– Otsailaren 9an arratsaldeko 17:00etan Kirol Etxean burutuko den bileran erabakiko da Gipuzkoako Saria eta Txapelketa non, noiz eta nola burutu.

———————————————–

Con el ánimo de responder a las peticiones realizadas desde diversos clubes y considerando el mandato dado por la Diputación Foral de Gipuzkoa os comunicamos lo siguiente:

– Tal y como se ha indicado en un correo anterior, se suspenden el Torneo y el Campeonato de Invierno de Gipuzkoa previstos para este fin de semana. Se mantiene el Trofeo Master de Zarautz.

– Con el objeto de no reducir las posibilidades de los/as nadadores/as de conseguir mínimas para los Campeonatos de Euskal Herria y de España, se celebrará en Tolosa una prueba que debe ser considerado como una “toma de tiempos” con las características siguientes:

i) Solo podran participar en esta competición los/as nadadores/as con licencia federativa que estuvieran inscritos en el Campeonato de Gipuzkoa. Además, participarán solo en las pruebas en las que estuvieran inscritos para el Campeonato de Gipuzkoa.

– En la reunión a celebrar con todos los representantes de clubes el próximo lunes día 9, a las 17:00 en la Kirol Etxea de Donostia, se decidirá donde, cuando y como se celebrarán el Torneo y el Campeonato de Gipuzkoa de Invierno.

Ondo izan,

 

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Tolosan “denbora hartze” egongo da. (Toma de tiempos) sarreran

Tolosako eta Legazpiko txapelketak bertan behera uzten dira

Mikel Gaztelumendi GIF ko presidentearen oharra:

Kaixo,

Eransten korreoaren aurrean Diputazioarekin harremanetan jarri gara eta bertatik adierazi digute lizentzia eskolarra duten kirolariek parte hartzen duten liehiaketa guztiak bertan behera geratzen direla. honela ba, Lezgazpin eta Tolosan burutzekoak ziren Gipuzkoako Neguko Saria eta Txapelketa bertan behera geratzen dira (Zarautzko Master saria ez). Datorren astelehenean otsailak 8 arratsaldeko 17:00 bilera bat burutu da talde guztietako ordezkariekin egutegian ze aukera dauden aztertu eta lehiaketa hauek noiz burutu erabakitzeko.

Ante el correo de la Diputación adjunto que hemos recibido hemos contactado con el Servicio de Deportes de la Diputación y nos han indicado que todas las competiciones en las que participen deportistas con licencia escolar quedan suspendidas. Por tanto, el Torneo y el Cto. de Gipuzkoa a celebrar en Legazpi y Tolosa este fin de semana quedan suspendidos (el trofeo Master de Zarautz no). El próximo lunes día 8 celebraremos una reunión a las 15:00 en la Kirol Etxea de Donosti con todos los representantes de los clubes para analizar el calendario y acordar la fecha de celebración de estas competiciones.

Ondo izan,

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Tolosako eta Legazpiko txapelketak bertan behera uzten dira sarreran

SERIEAK

  • GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA. TOLOSA
  • SERIEAK

 

  • GIPUZKOAKO NEGUKO SARIA. LEGAZPI
  • SERIEAK

 

Masterrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude SERIEAK sarreran

Hiru txapelketa aste bukaeran

OLYMPUS DIGITAL CAMERAAste bukaera honetan, Izarraitz igeri elkarteko kideek hiru txapelketetan hartuko dute parte, Tolosan, Legazpin eta Zarautzen.

Zapatu goizean eta igandean goiz eta arratsaldez, infantil, junior eta absolutuen Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango da, Tolosako Usabal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 9:30ean hasiko dira eta arratsaldekoa, aldiz, 17:00etan.

Gure taldeko 11 igerilari (bi mutil eta bederatzi neska) izango dira lehian eta proba hauetan hartuko dute parte:

• Oihana Goenaga: 100 libre, 50 bizkar, 200 estilo eta 50 libre.
• Maialen Aizpuru: 100 libre, 50 bizkar, 50 libre eta 200 bizkar.
• Eva Astigarraga: 200 bular, 100 estilo, 50 bular eta 100 bular.
• Aiora Beristain: 100 libre, 50 tximeleta, 200 libre eta 50 libre.
• Jone Goenaga: 100 libre, 100 estilo, 100 bizkar eta 50 libre.
• Iñaki Etxeberria: 100 libre, 100 estilo, 200 estilo eta 50 libre.
• Joanes Astigarraga: 50 bizkar, 100 bizkar, 50 libre eta 200 bizkar.
• Nerea Berasategi: 100 libre, 200 estilo, 50 tximeleta eta 100 tximeleta.
• Paula Urrestilla: 100 libre, 400 libre, 100 bizkar eta 200 libre.
• Maialen Sudupe: 100 libre, 200 estilo, 100 bizkar eta 50 libre.
• Maitane Goenaga: 100 libre, 50 bizkar, 100 bizkar eta 50 libre.

Txapelketa hau neguko lehen txapelketa garrantzitsua dute igerilariek, eta gure helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.

ZERRENDAK

Bigarren hitzordua, Legazpiko Bikuña Igerilekuan izango da, Gipuzkoako Neguko VII. Saria jokatuko da eta. Txapelketa zapatuan izango da. Bi jardunalditan banatu dute: goizekoa 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 17:00etan.

Izarraitz Igeri Elkarko Lander Uria izango da bertan, Konporta taldea ordezkatuz. Landerrek, proba hauetan hartuko du parte:

– 50 metro bular eta 100 metro libre.

ZERRENDAK

Hirugarren zita, hauek ere zapatuan, taldeko masterrek izango dute Zarauzko Aritzbatalde Udal kiroldegian. V. Open Master Zarautz Saria ere, bi jardunaldietan jokatuko da. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 17:00etan.

Izarraitz Igeri Elkarteko 9 igerilarik (4 emakumezko eta 5 gizonezko) hartuko dute parte.

ZERRENDAK

Zorte on guztioi eta egurre!!

Igeriketa egokitua, Masterrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hiru txapelketa aste bukaeran sarreran

Izarraitzekoak ondo Castellonen

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOihana Goenaga eta Eva Astigarraga igerilariak Castellonen izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 38 igerilari izan ziren. Txapelketa honek, aukera paregabea ematen die beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko. Euskadik infantiletan eta juniorretan zazpigarren postua lortu zuen. Herrialde Katalanak, Madril eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak.

Azpeitiko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

– Oihana Goenagak, 50 metro librean 11. postua; 100 metro librean 4. postua; 200 metro librean 6. postua eta 400 librean 11. postua.

– Eva Astigarragak, 100 metro bularren 16. postua eta 200 metro bularren 14. postua.

Horiez gain, Oihanak, erreleboetan ere parte hartu zuen, 4×200 libre, 4×100 libre eta 4×100 estilo probetan.

Marka pertsonalik ez dute egin, baina hala ere, eta kontutan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduan egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte. Txapelketa honi esker, otsailaren 26tik martxoaren 1era, Cadizen izango den infantilen eta juniorren Neguko Espainiako txapelketan izango dituzten arerioak ikusi ahal izan dituzte. Oraindik lau aste dituzte sasoia hobetzeko, eta ziur gaude, saiatuko direla helburu hori lortzen.

Cadizeko txapelketa aurretik, Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelketak izango dituzte.
Gipuzkoako Neguko Txapelketa Tolosako Usabal igerilekuan izango dute datorren asteburuan.

Zorionak eta segi prestatzen!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak ondo Castellonen sarreran

Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa zuzenean jarraitzeko lotura

CARTEL

Txapelketa jarraitzeko, argazkian klikatu

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa zuzenean jarraitzeko lotura sarreran