Jorgeren despedida bazkaria

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Izarraitz Igeri Elkartea Jorgeren despedida bazkaria antolatzen ari da. Hau dela eta, bazkarian parte hartu nahi duzuenok (igerilari, igerilari ohiak, gurasoak, …) urriaren 22a baino lehenago eman behar duzue izena igerilekuan jarriko dugun orrian.

Bazkariaren xehetasunak:

  • Eguna: urriaren 25ean, zapatua.
  • Tokia: Ongi Etorri Jatetxean (Beltzanekoan).
  • Ordua: 14:00etan
  • Ume eta gazteentzat menua: 10 €.
  • Helduentzat menua: 25 €.
  • Izena emateko azken eguna: urriaren 22an
Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Jorgeren despedida bazkaria sarreran

Emaitza onak I.Flysch Beltza Itsas Zeharkaldian

OLYMPUS DIGITAL CAMERAPasa den zapatuan I. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatu zen Saturraranen, Mutriku eta Deba artean. Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilari zeuden izena emanda, Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria. Rafa Zubeldiak eta Leire Ceciagak igerialdi luzean hartu zuten parte, eta Pablo Etxeberriak, berriz, gaixorik, baja izan zen azken unean.

Denboraldiko azkeneko itsas zeharkaldi ofiziala izan zen eta postu onak lortu zituzten bi igerilariek:

• Rafa Zubeldiak zazpigarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean.
• Leire Ceciagak, berriz, seigarren postua emakumezkoetan eta 28. postua sailkapen orokorrean.

ARGAZKIAK

Bestalde, urriaren 18an, Rafa Zubeldiak, Mikel Mangasek, Iurgi Zabaletak, Alex Epeldek, Beñat Juaristik eta Imanol Badiolak erronka ederra dute Lanzarote eta Fuerteventura irlen artean. La Bocaina 15 kilometrotako itsas zeharkaldian izena emanda daude eta, zapatuko proba, test modura ondo etorriko zitzaien. Lanzaroteko Playa Blanca-Yaizatik irten eta Fuerteventurako Corralejo-La Oliva hondartzaraino igeri egin beharko dute.

Zorionak eta zorte on!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak I.Flysch Beltza Itsas Zeharkaldian sarreran

I. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza

10624879_600077576778936_3699439156638257407_n

Zapatuan, irailaren 27an, I. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatuko da Saturraran, Mutriku eta Deba artean, Eibarko Urbat I.K.E.-k antolatuta.

Igerialdi luzeak 6000 metro izango ditu eta 16:30etan emango zaio irteera Saturrarango hondartzatik. Igerialdi motzak berriz, 3000 metrotako luzera izango du eta 17:30etan irtengo dira igerilariak Mutrikuko portutik. Bi proben helmuga Debako hondartzan izango da.

Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilari daude izena emanda, Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.

Animo eta zorte on!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude I. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza sarreran

Ekipazioa

Ohar honen bidez, helarazi nahi dizuegu Izarraitz igeri elkarteak arropa mota ezberdinak dituela salgai gure igerilariak ahalik eta ondoen hornitzeko; Igeriketako txanoak, bainujantziak, kamiseta eta praka motzak eta orain gutxi heldu zaizkigun sudadera berriak.

Behin-betikoa

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ekipazioa sarreran

2013/2014 Denboraldiko Igeriketa Gala

OLYMPUS DIGITAL CAMERAGaur zapatua, irailak 20, Donostiako Kirol Etxean 2013/2014 denboraldiko Igeriketa Gala ospatu da. Bertan, Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako eta igeriketako sariak banatu dira.

Izarraitz Igeri Elkarteko Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Paula Urrestilla eta Maialen Sudupe, sarituen artean izan dira.
Zorionak !

Albisteak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2013/2014 Denboraldiko Igeriketa Gala sarreran

Emaitza onak Kontxako Badiako 71. igerialdian

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zapatuan, irailaren 13an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia jokatu zen Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 71. Igerialdiak.

Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilari absolutu (Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga, Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria) eta bi igerilari infantil (Jone Goenaga eta Maialen Sudupe) bertan izan ziren eta emaitza onak lortu zituzten.

– Pablo Etxeberria: sailkapen orokorrean 4. eta senior mailan 3. postua.
– Rafa Zubeldia: sailkapen orokorrean 21. eta master mailan 3. postua.
– Leire Ceciaga: sailkapen orokorrean 44. eta master mailan 3. postua.
– Ainhoa Goenaga: sailkapen orokorrean 63. eta senior mailan 13. postua.
– Maialen sudupe: infantil neskatan 4. postua
– Jone Goenaga: infantil neskatan 5. postua

Horiez gain, beste hiru azpeitiarrek bukatu zuten froga eta postu hauek lortu zituzten:

– Julian Olano: orokorrean 88. eta senior mailan 34. postua.
– Aritz Illarramendi: orokorrean 440. eta senior mailan 91. postua.
– Oier Illarramendi: orokorrean 530. eta senior mailan 98. postua.

Azken froga bukatu eta gero, honela gelditu dira gure igerilariak Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapenetan:

– Maialen Sudupe lehen postuan infantil nesketan.
– Pablo Etxeberria bigarren postuan senior mailan.
– Leire Ceciaga laugarren postuan master emakumezkoetan.
– Rafa Zubeldia bosgarren postuan master gizonezkoetan.

Zorionak denei!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA                                      OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Kontxako Badiako 71. igerialdian sarreran

71. Kontxa Badiako itsas igerialdia

10636228_549895135112322_4488029435934865325_nZapatuan, irailaren 13an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 71. Igerialdiak.

Infantil mutilei 11:00etan irteera emango zaio eta hauek bukatu ondoren, infantil neskak lehiatuko dute. Infantilen ibilbidea 0,4 itsas milakoa izango da (740 metro inguru). Helduen probak berriz, 11:45etan gizonezkoen kategoria absolutuari hasiera emango zaio eta 5 minutu beranduago emakumezkoena. Hauen ibilbidea 1,2 itsas miliakoa izango da (2.220 metro inguru).

Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilari absolutu (Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga, Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria) eta bi igerilari infantil (Jone Goenaga eta Maialen Sudupe) bertan izango dira. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.

Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapen orokorretan, Izarraitz taldeko hiru igerilarik dute aukera podiumera igotzeko azken proba horretan marka ona lortzen badute; Maialen Sudupe (Infantil mailan), Pablo Etxeberria (Senior mailan) eta Leire Ceciaga (Master mailan).

Zorte on guztioi!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 71. Kontxa Badiako itsas igerialdia sarreran

Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe garaile Bermeon

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERAZapatuan, II. Salome Campos Igerialdia ospatu zen Bermeoko portuan . Izarraitz Igeri Elkartetik lau igerilari joan ziren lehiaketa horretara, Maialen Sudupe infantila, Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria absolutuek.

Maialenek infantil mailan eta 500 metrotako igerialdian lehenengo postua lortu zuen.
Absolutuetan berriz eta 5000 metrotako frogan, Leire Ceciaga lehengo postuan iritsi zen emakumezkoen artean. Gizonezkoetan, Pablo Etxeberriak laugarren postuan ikutu zuen helmugako panela eta Rafa Zubeldiak 12. postuan.
Emaitza bikainak zapatukoak Izarraitz Igeri Elkartearentzat. Bi emakume irabazleak, Leire eta Maialen, sari bikainarekin etorri ziren etxera, beraien pisua hegaluze- kontserba potetan, bien artean 100 kilo pasatxo. Hau bai sari ederra !!

Antolakuntza bikaina eta datozen urteetan ziur, Salome Campos Igerialdiak ospe handia hartuko duela Euskal Herriko itsas zeharkaldien artean.

Zorionak  laukote !

EMAITZAK ETA ARGAZKIAK

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe garaile Bermeon sarreran

2014 – 2015 DENBORALDIA

Dokumentu ezberdinak Izarraitz Igeri Elkartean izena eman edo ematea pentsatzen duzuenentzat.

Animatu zaitez eta zatoz gurekin !!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2014 – 2015 DENBORALDIA sarreran

Astelehenean hasiko dira lanean gure igerilariak

Astelehenean, irailak 8, hasiko dira gure igerilariak 2014-2015 denboraldia prestatzeko lanetan, obratan dagoen igerilekuan. Batzuk, itsasoko ur gaziaren zaporea kloroarenarekin aldatuko dute, eta beste bazuk, berriz, opor luzeak egin ondoren, pixkat nagituta etorriko dira, baina denak denboraldi berria ilusioz prestatzeko asmoarekin izango dira.

Errendimenduko ibilbidean hiru dendoraldi egin ditugu Oarsoaldea I.K.E.-ren eskutik. Oarsoaldea osatzen duten guztiek (zuzendaritzak, Xabi Goyak, igerilariek eta gurasoek) etxean bezala sentiarazi gaituzte lehen egunetik, baina orain, Izarraitz Igeri Elkarteari hasitako bidea berreskuratzeko eta aro berri bat hasteko garaia iritsi zaio. Hori dela eta, lerro horien bidez gure esker ona adierazi nahi diogu Oarsoaldea I.K.E.-ri.

Denboraldi berria, erronka eta aldi berean ilusioz betetakoa izango da Izarraitz Igeri Elkartearentzat. Igerilari lehiakorrak ditugu eta horien lanari esker ziur gaude Izarraitz I.E. maila gorenera itzuliko dela.

OLYMPUS DIGITAL CAMERABestalde, Izarraitz Igeri Elkarteak, datorren denboraldian, 2008. urtean eta aurretik jaiotako haurrak taldean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Zergatik hasi igeriketan Izarraitz Igeri Elkartean? Galdera horri erantzutea oso erraza da: entrenatzaile baten gidaritzapean, gaztetxoen igeriketa maila hobetzeaz gain, talde giroan igeriketako estilo guztiak menperatzea lortuko dutelako.

Zergatik da hain osasuntsua igeri egitea?

– Kirol oso dinamikoa da. Gorputzeko atal guztiak mugitzen ditugu.
– Erresistentzia egonkorra eta, aldi berean, suabea dugu.
– Kargarik ez dugu. Hau da, ez daukagu gorputza zutik mantendu beharrik. Horregatik, artikulazioek eta muskuluek ez dute inpakturik jasaten.
– Erlaxatzen laguntzen duen kirola da. Hain dinamikoa izanda, igeri egin ondoren sentsazio hori lortzen dugu.
– Kirol simetrikoa da. Gorputzeko bi aldeak berdin erabiltzeko teknikari arreta jartzen diogu.

Denboraldia Irailaren 8an hasiko dugu, eta esku zabalik hartuko zaituztegu. Zalantzarik izanez gero, Aitzolengatik edo Maiderengatik galdetu igerilekuan edo deitu zenbaki honetara: 607 498 500.

Animatu zaitez eta animatu zeure lagunak. Taldeka, askoz atseginagoa da!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Astelehenean hasiko dira lanean gure igerilariak sarreran