IRLAKO IGERIALDIAN, PABLO ETXEBERRIA LAUGARREN

OLYMPUS DIGITAL CAMERAAtzo, abuztuak 31, Irlako XVII. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Absolutuetan, Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilarik parte hartu zuten, Rafa Zubeldiak, Asier Oiartzabalek (Disdira), Leire Ceciagak, Garikoitz Uzkudunek (Aiztitxo) eta Pablo Etxeberriak.

Aurrenik, 10:00etan, infantil mailako igerilariek irten ziren Donostiako hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Eneritz Aramendi azpeitiarrak parte hartu zuen lehiaketan. Eneritz, 37. postuan iritsi zen helmugara eta, 15. postua lortu zuen nesken sailkapenean. Baita ere, Maialen Sudupe Azkoitiarrak (datorren denboraldian Izarraitzeko taldean izango dugu), oso igerialdi ona egin eta, 3. postua lortu zuen infantil nesken sailkapenean.

Ondoren, 11:00etan, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ia 500 igerilari ordu horretarako prest zeuden Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga, hondartzako toki berdinean zegoen eta guztira, 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak Santa Klarako irla zeharkatuz. Lehen aipatu bezala, Izarraitzetik bost igerilarik hartu zuten parte. Bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Aipagarriena, Pablo Etxeberria gaztearena izan zen beste behin ere. Oraindik 16 urte besterik ez eta hor dabil igerialdi guztietan mutur muturrean. Atzokoan, laugarren postuan sartu zen helmugara, bigarren postua lortuz senior mailan.

Izarraitzekoak honako postuak lortu zituzten:

  • Pablo Etxeberria: 4. eta 2. senior mailan.
  • Rafa Zubeldia: 32. eta 8. master mailan.
  • Leire Ceciaga: 51. eta 4. master mailan.
  • Asier Oiartzabal (Disdira): 68. eta 19. master mailan.
  • Garikoitz Uzkudun (Aiztitxo): 123. eta 40 senior mailan.

Horiez gain beste bi azpeitiar izan ziren igerialdian:

  • Jon Odriozola: 50. postua eta 26. senior mailan.
  • Andoni Lazkano: 331. postua eta 127. master mailan.

SAILKAPENAK

ARGAZKIAK

BIDEOA

Bestalde, datorren zapatuan eta Bermeoko portuan, II. Salome Campos Igerialdian izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilari; Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria.

Hemendik animo eta zorterik onena opa nahi diegu guztiei.

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IRLAKO IGERIALDIAN, PABLO ETXEBERRIA LAUGARREN sarreran

IGANDEAN, IRLAKO XVII. IGERIKETA ZEHARKALDIA

Recorridoabsoluta copiaIgandean, abuztuak 31, Irlako XVII. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilari daude izena emanda, Rafa Zubeldia, Asier Oiartzabal (Disdira), Leire Ceciaga, Garikoitz Uzkudun (Aiztitxo) eta Pablo Etxeberria.

La Kontxako Atletiko Elkarteko egoitzaren paretik, goizeko 10etan irtengo dira infantil mutilak, froga hau bukatu ostean, infantil neskeei irteera emango zaio. 800 metrotako igerialdia egin beharko dute infantil neska-mutilak. Gero, 11etan, eta toki beretik, irteera emango zaio helduen igerialdiari. Hauek, 3.000 metro egin beharko dute Santa Klarako irla zeharkatuz.

Zorte on guztioi !!

10487169_925977240762673_4137736238704326443_n

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IGANDEAN, IRLAKO XVII. IGERIKETA ZEHARKALDIA sarreran

Emaitza onak Pas ibaiaren igoeran

OLYMPUS DIGITAL CAMERA       OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERAPasa den igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilarik “Ascenso al rio Pas” proban parte hartu zuten, Leire Ceciagak, Pablo Etxeberriak eta Uxue Etxeberriak. Baita ere, datorren dendoraldian gurekin izango diren Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe Oruña de Pielagosen izan ziren Pas ibaiaren igoeran.

Leirek eta Pablok, 5000 metrotako igoeran parte hartu zuten eta ez ziren oso gustura aritu. Lehen aldia zuten ibai baten igoera eta ibilbidea ez ezagutzeak, zailtasun bat gehiago gehitu zitzaien Azpeitiarrei. Hala ere, emaitza onak lortu zuten biek, Leire Ceciagak lehen postua bereganatu zuen Master mailan eta Pablok berriz, sailkapen orokorrean 5. postuan iritsi zen helmugara. Uxue Etxeberriak promesa mailan (600 metrotako igerialdia 2003-2004-2005. urtean jaiotakoak), 2. postua lortu zuen eta sariarekin etorri zen Azpeitira Leire bezala.
Proba nagusian, Julen Zabalo bizkaitarra izan zen irabazlea.
Zorionak guztiei !!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Pas ibaiaren igoeran sarreran

Denboraldi berria, “sudadera” berriak

 

Behin-betikoaDenboraldi berria atea jotzen ari zaigu eta Izarraitz Igeri Elkarteak, pixkanaka pixkanaka, prestaketa lanetan hasi da ilusioz beteta. Horren harira, laster izango ditugu eskuartean “sudadera” berriak. Taldeko igerilari gazteek diseinatu dute eta WimeWear etxeak egingo ditu. Jasotzen ditugunean, jakinaraziko zaizue hauen salneurria.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Denboraldi berria, “sudadera” berriak sarreran

Pasealeku Berriko zeharkaldia, azkenean Kontxatik Kontxara egin zen

OLYMPUS DIGITAL CAMERAZurriolan hasi eta Kontxaraino igeri egin ohi dute Donostiako Aste Nagusian Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian. Atzokoan ordea, itsasoa zakar zegoela eta, ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago ibilbidea aldatzea erabaki zuten Fortuna elkarteko antolatzaileek. Azkenean, Kontxan hasi zuten proba eta lehenik portura joan ziren igerilariak, ondoren irlara, eta azkenik, Tenisaren pareraino igeri egin zuten, berriro Kontxako handartzara itzuli aurretik.

Izarraitz Igeri Elkartetik hiru igerilarik parte hartu zuten, Pablo Etxeberriak, Rafa Zubeldiak eta Leire Ceciagak eta emaitza onak lortuta etorri ziren Azpeitira.

Guztira 461 parte hartzaile izan ziren. Sailkapen orokorrean, AEBetako Bejamin Kanute izan zen onena, 34 minutu eta 23 segundu behar izan zituen ia 3.000 metroko ibilbidea egiteko, bigarren postuan talde bereko Hunter Lussi 34 minutu eta 31 segundu denborarekin eta hirugarren postuan, gure taldeko Pablo Etxeberria irabazlearengandik 14 segundutara.

Rafa Zubeldia 42. postuan hondartzaratu zen eta 9. master mailan. Leire Ceciaga berriz, 59. postuan iritsi zen helmugara eta 4. master mailan.

Zorionak eta segi horrelaxe !

OLYMPUS DIGITAL CAMERA   OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Pasealeku Berriko zeharkaldia, azkenean Kontxatik Kontxara egin zen sarreran

OSTIRALEAN, 46. PASEO BERRIKO IGERIALDIA

03Ostiralean, abuztuak 15, Paseo Berriko 46. Igerialdia ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilari daude izena emanda, Pablo Etxeberria, Leire Ceciaga eta Rafa Zubeldia.

Donostiko portutik, goizeko 11etan, irtengo dira infantilak  Kontxako hondartzaraino, 650 metrotako igerialdia egiteko. Gero, 12etan, irteera emango zaio, Zurriolako hondartzatik, helduen igerialdiari. Hauek, 2.959 metro egin beharko dute Kontxako hondartzaraino.

Zorte on guztioi !!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude OSTIRALEAN, 46. PASEO BERRIKO IGERIALDIA sarreran

Emaitza onak Txingudiko Badiako Igerialdian

txingudidGaur, zapatua, Hondarribiko hondartzan Txingudiko Badiako XI. Igerialdia jokatu da.

Aurrenik, 16:00etan, infantil mailako 46 igerilari irten dira Hondarribiko hondartzatik, 700 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gaur eta maila honetan, ez du lehiatu gure taldekiderik.

Ondoren, 16:30etan hasi da helduen zeharkaldia Hondarribiko Butron Pasealekutik. Izarraitz Igeri Elkartetik hiru igerilarik parte hartu dute, Rafa Zubeldiak, Leire Ceciagak eta Pablo Etxeberriak.

Irteera puntotik helmugara 2.600 metrotako distantzia zuten egin beharreko lana 328 parte hartzaileak eta, oso txukun aritu dira gure taldeko igerilariak. Izarraitzeko lehena Pablo Etxeberria izan da 6. postuan eta bostgarrena senior mailan, Rafa Zubeldiak, 36. postuan eta zortzigarrena master mailan eta Leire Ceciagak berriz, 71. postuan iritsi da hondartzara eta hirugarrena master mailan podiumeko postua lortuz.

Datorren ostiralean, Andra Mari egunean, Paseo Berriko zeharkaldia izangu dute Donostian eta zorte onena opa nahi diegu gure igerilariei.

Travesia del Txingudi/Hondarribia/09-08-2014/LUSA        OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Txingudiko Badiako Igerialdian sarreran

Zapatuan Txingudiko Badiako XI. Igerialdia

txingudi 2014Datorren zapatuan, abuztuak 9, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIV. Ligarekin jarraituko dute Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek, Txingudiko Badiako XI. Igerialdian.

Infantil mailako igerilariekin eta arratsaldeko 16:00tan ekingo diote probari, Hondarribiko hondartzako Tintinetik. 700 metroko luzera duen igerialdia izango dute.

Ondoren,  16:30etan, hasiko da helduen proba Hondarribiko Butron Pasealekutik eta, 2.600 metro dituen zeharkaldia egin beharko dute hondartzaraino. Izarraitzeko hiru igerilarik parte hartuko dute: Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria.  Horiez gain, federatu gabeko Azpeitiko kirolari batzuk ere parte hartuko dute.

Zorte on, eta egurre!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan Txingudiko Badiako XI. Igerialdia sarreran

Datorren ikasturtean zatoz Izarraitz Igeri Elkartera

Izarraitz Igeri Elkarteak, 2008. urtean eta aurretik jaiotako haurrak datorren denboraldian taldean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Zergatik hasi igeriketan Izarraitz Igeri Elkartean? Galdera hori erantzutea oso erraza da, entrenatzaile baten ardurapean, bertara gerturatzen diren gaztetxo guztien igeriketa maila hobetzeaz gain, talde giroan igeriketako estilo guztiak menperatzea lortuko baidute.

Zergatik da hain osasuntsua igeri egitea?

  • Kirol oso dinamikoa da, gorputzeko atal guztiak mugitzen baititugu.
  • Erresistentzia establea eta aldi berean suabea dugu.
  • Kargarik ez dugu, hau da, gorputza ez dugu zutik mantendu beharrik eta inpakturik ez dute jasaten artikulazio zein muskuluek.
  • Kirol erlaxantea dela esan dezakegu, hain dinamikoa izatean igeri egitea amaitzean sentsazio hori lortzen baitugu.
  • Kirol simetrikoa dugu. Gorputzeko bi aldeak berdin erabiltzeko teknikari arreta jartzen diogu.

Denboraldia Irailaren 8an hasiko dugu, eta esku zabalik hartuko zaituztegu. Zalantzarik izanez gero, Aitzol edo Maider-engatik galdetu igerilekuan edo deitu zenbaki honetara: 607498500

Oharra: Anima itzazu zeure lagunak, lagun artean askoz atseginagoa baita.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Datorren ikasturtean zatoz Izarraitz Igeri Elkartera sarreran

Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, bukatu da igerilekuko denboraldia.

IMG_3493Uztailaren 24an hasi eta uztailaren 27ra bitartean, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa jokatu da Bartzelonan, Nova de l´Escullera CN Barcelona igerilekuan. Bertan, gure taldeko Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi izan dira. Taldeko infantilek, Bartzelonako txapelketa zuten denborandiko hitzordurik garrantzitsuena.

Emaitzak ikusirik, ezin esan aurreikusitako helburu guztiak bete dituztela gure igerilariek. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea. Hala ere, Bartzelonako txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan dute gure taldeko sei infantilek.

Banan-banan hauek izan dira lorpenak:

Jon Aizpuru (1998):

  • 100 metro librean: 18. postua 55:25 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 100 metro bular: 13. postua 1:10:14 denborarekin.
  • 200 metro bular: baja.
  • 200 metro estilo: 18. postua 2:17:27 denborarekin eta marka pertsonala.

Aiora Beristain (2000):

  • 100 metro librean: 24. postua 1:02:90 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 200 metro librean: 47. postua 2:19:67 denborarekin.
  • 50 metro librean: 15. postua 28:79 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 4 x 100 metro estiloetan: Deskalifikatuak izan dira.

Eva Astigarraga (2000):

  • 100 metro bular: 21. postua 1:20:29 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 200 metro bular: 12. postua 2:50:15 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 4 x 100 metro librean: 49. postua 4:30:84 denborarekin.
  • 4 x 100 metro estiloetan: Deskalifikatuak izan dira.

Jone Goenaga (2001):

  • 100 metro librean: 79. postua 1:07:71 denborarekin.
  • 50 metro librean: 46. postua 30:40 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 4 x 100 metro librean: 49. postua 4:30:84 denborarekin. Jonek lehen postan irten zuen eta 1:06:00 denborarekin marka pertsonala lortu zuen.

Maialen Aizpuru (2000):

  • 4 x 100 metro librean: 49. postua 4:30:84 denborarekin.
  • 4 x 100 metro estiloetan:  Deskalifikatuak izan dira.

Nerea Berasategi (2001):

  • 4 x 100 metro librean: 49. postua 4:30:84 denborarekin.
  • 4 x 100 metro estiloetan:  Deskalifikatuak izan dira.

EMAITZAK

Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea eta neketsua izan bai dute. Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, txapelketa hau ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, bukatu da igerilekuko denboraldia. sarreran