Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, bukatu da igerilekuko denboraldia.

IMG_3493Uztailaren 24an hasi eta uztailaren 27ra bitartean, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa jokatu da Bartzelonan, Nova de l´Escullera CN Barcelona igerilekuan. Bertan, gure taldeko Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi izan dira. Taldeko infantilek, Bartzelonako txapelketa zuten denborandiko hitzordurik garrantzitsuena.

Emaitzak ikusirik, ezin esan aurreikusitako helburu guztiak bete dituztela gure igerilariek. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea. Hala ere, Bartzelonako txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan dute gure taldeko sei infantilek.

Banan-banan hauek izan dira lorpenak:

Jon Aizpuru (1998):

  • 100 metro librean: 18. postua 55:25 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 100 metro bular: 13. postua 1:10:14 denborarekin.
  • 200 metro bular: baja.
  • 200 metro estilo: 18. postua 2:17:27 denborarekin eta marka pertsonala.

Aiora Beristain (2000):

  • 100 metro librean: 24. postua 1:02:90 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 200 metro librean: 47. postua 2:19:67 denborarekin.
  • 50 metro librean: 15. postua 28:79 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 4 x 100 metro estiloetan: Deskalifikatuak izan dira.

Eva Astigarraga (2000):

  • 100 metro bular: 21. postua 1:20:29 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 200 metro bular: 12. postua 2:50:15 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 4 x 100 metro librean: 49. postua 4:30:84 denborarekin.
  • 4 x 100 metro estiloetan: Deskalifikatuak izan dira.

Jone Goenaga (2001):

  • 100 metro librean: 79. postua 1:07:71 denborarekin.
  • 50 metro librean: 46. postua 30:40 denborarekin eta marka pertsonala.
  • 4 x 100 metro librean: 49. postua 4:30:84 denborarekin. Jonek lehen postan irten zuen eta 1:06:00 denborarekin marka pertsonala lortu zuen.

Maialen Aizpuru (2000):

  • 4 x 100 metro librean: 49. postua 4:30:84 denborarekin.
  • 4 x 100 metro estiloetan:  Deskalifikatuak izan dira.

Nerea Berasategi (2001):

  • 4 x 100 metro librean: 49. postua 4:30:84 denborarekin.
  • 4 x 100 metro estiloetan:  Deskalifikatuak izan dira.

– EMAITZAK

Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea eta neketsua izan bai dute. Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, txapelketa hau ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, bukatu da igerilekuko denboraldia. sarreran

UDAKO ESPAINIAKO INFANTILEN TXAPELKETA

cartelUztailaren 24ean hasi eta uztailaren 27ra, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa lehiatuko dute Bartzelonan, Nova de l´Escullera CN Barcelona igerilekuan. Bertan, gure taldeko Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi izango dira parte hartzen eta Omar Urbieta, entrenatzaile lanetan.

Banan banan, proba hauetan parte hartuko dute:

  • Jon Aizpuru: 100 libre, 100 bular, 200 bular eta 200 estilo.
  • Maialen Aizpuru: 4 x 100 libre eta 4 x 100 estilo.
  • Eva Astigarraga: 100 bular, 200 bular eta 4 x 100 estilo.
  • Aiora Beristain: 50 libre, 100 libre, 200 libre, 4 x 100 libre eta 4 x 100 estilo.
  • Jone Goenaga: 50 libre, 100 libre eta 4 x 100 libre.
  • Nerea Berasategi: 4 x 100 libre eta 4 x 100 estilo.

Bihar abiatuko dira Bartzelonara trenez eta mila esker, Halcon Bidaiak eta Udaleko Turismo Sailari, udako Espainiako Txapelketetara joateko eman diguten laguntzagatik.

ZORTE ON !

  • Txapelketa jarraitzeko klikatu HEMEN
Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude UDAKO ESPAINIAKO INFANTILEN TXAPELKETA sarreran

Oihana Goenagak bi brontzezko domina eskuratu ditu Espainiako Udako Txapelketan

 

IMG-20140719-WA0008Uztailaren 16an hasi eta uztailaren 20ra bitartean, Udako Espainiako Juniorren eta Absolutuen Txapelketa jokatu da Bartzelonan, Bernat Picornell igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua), Jon Aizpuru (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra) eta Oihana Goenaga (juniorra) izan dira.
Emaitza bikainak lortu dituzte bertan. Oihana Goenagak bi brontzezko domina ekarri ditu Azpeitira, ostegunean 50 metro librean eta zapatuan 100 metro librean eskuratuta. Zapatuko proban, gainera, 58:54 denbora egin zuen eta, horrenbestez, Euskal Herriko 15 urtekoen errekor berria ezarri zuen. Gainerako igerilariek marka pertsonalak eta arratsaldetan jokatzen ziren finaletako txartel asko lortu zituzten.

Banan-banan hauek izan dira lorpenak:

Oihana Goenaga (juniorretan):

• 50 metro librean: brontzeko domina 27:56 denborarekin.
• 100 metro librean: brontzazko domina eta 15 urtekoen Euskadiko marka berria (58:54).
• 200 metro librean: 4. postua 2:07:28 denborarekin.

Ainhoa Goenaga (absolutuetan):

• 50 metro bizkarren: 10. postua 30:82 denborarekin eta marka pertsonala.
• 100 metro bizkarren: 11. postua 1:05:55 denborarekin eta marka pertsonala.
• 200 metro bizkarren: 15. postua 2:23:07 denborarekin.

Pablo Etxeberria (juniorretan):

• 200 metro librean: 26. postua 2:02:45 denborarekin eta marka pertsonala.
• 400 metro librean: 12. postua 4:16:97 denborarekin eta marka pertsonala.
• 400 metro estiloetan: 19. postua 4:58:17 denborarekin eta marka pertsonala.

Jon Aizpuru (absolutuetan):

• 200 metro bularren: 38. postua 2:31:81 denborarekin.

Denboraldia bukatzeko, aste honetan, taldeko infantilek Udako Espainiako Infantilen Txapelketan hartuko dute parte. Infantilen txapelketa ere Bartzelonan izango da, Nova de l´Escullera CN Barcelona igerilekuan. Azpeititik joango diren igerilariak honako hauek dira: Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi.

OLYMPUS DIGITAL CAMERABestalde, atzo igandea, Izarraitz Igeri Elkartekoek 44. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian hartu zuten parte.

Aurrena, 11:00etan, infantil mailako 200 igerilari irten ziren Zarautzeko hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko bost igerilarik hartu zuten parte: Martin Zurutuza (41. postua), Maria Otaegi (37. postua), Ane Odriozola (43. postua), Paula Urrestilla (8. postua) eta Nagore Kerejeta (41. postua) izan dira gure ordezkariak. Ia denek lehenengo aldiz hartu zuten parte itsas zeharkaldi batean, eta zoriondu egin behar ditugu egin duten lanagatik.

Ondoren, 12:00etan, hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 1.800 igerilariak bost taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko zazpi igerilarik hartu zuten parte, eta emaitza onak lortu zituzten. Leire Ceciagak 6. postua eskuratu zuen master emakumezkoetan, Rafa Zubeldiak 10. master mailan, Asier Oiartzabalek 11. master mailan, Aitzol Arangurenek 39. senior mailan, Garikoitz Uzkudunek 82. senior mailan, Naiara Perez 20. senior mailan eta Maider Aizpuruak 99. senior mailan.

Zorionak denoi!

Espainiako txapelketak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Oihana Goenagak bi brontzezko domina eskuratu ditu Espainiako Udako Txapelketan sarreran

Azpeitiarrak 44. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

10521343_358640950955204_8046595128369590836_nDatorren igandean, uztailak 20, itsas zeharkaldi denboraldiarekin jarraituko dute Izarraitz Igeri Elkartekoek, 44. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.
Bi mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian, eta horien artean, Izarraitz Igeri Elkarteko Infantil mailako 5 igerilarik: Maria Otaegi, Ane Odriozola, Martin Zurutuza, Nagore Kerejeta eta Paula Urrestilla. Horiek, Infantil mailako beste 200 igerilariekin batera, goizeko 11:00etan ekingo diote probari Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.

Ondoren, 12:00etan, hasiko da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Inkribatu diren 1.800 igerilariak bost taldetan aterako dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Marka onenak dituztenak txano beltzarekin izango dira, eta bost minutuko aldearekin aterako dira beste lau multzoak.
Izarraitzeko sei igerilari daude izena emanda: Rafa Zubeldia, Asier Oiartzabal, Leire Ceciaga, Garikoitz Uzkudun, Aitzol Aranguren eta Naiara Perez. Horiez gain, Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, eta esan daiteke uretako Behobia-Donostia dela.

Zorte on, eta egurre!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiarrak 44. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian sarreran

UDAKO ESPAINIAKO JUNIOR ETA ABSOLUTUEN TXAPELKETA

posterUztailaren 16ean hasi eta uztailaren 20era, Udako Espainiako Junior eta Absolutuen Txapelketa lehiatuko dute Bartzelonan, Bernat Picornell igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua), Jon Aizpuru (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra) eta Oihana Goenaga (juniorra) izango dira parte hartzen.

200 taldeetako 840 igerilarik (374 absolutu eta 466 junior) izango dira Bartzelonako txapelketan.

Banan banan, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:

  • – Ainhoa Goenaga: 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar.
  • – Jon Aizpuru: 200 metro bular.
  • – Pablo Etxeberria: 200 libre, 400 libre eta 400 estilo.
  • – Oihana Goenaga: 50 libre, 100 libre eta 200 libre.

Horiez gain, neskek, erreleboko probatan hartuko dute parte.

ZORTE ON !!!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude UDAKO ESPAINIAKO JUNIOR ETA ABSOLUTUEN TXAPELKETA sarreran

Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga, gustura etorri dira Badajozetik

10516662_658294740934304_6776572683696290321_nJoan berri den astean, Espainiako Alebinen Txapelketa jokatu da Badajozeko La Granadilla igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkartetik, Paula Urrestillak eta Maitane Goenagak denboraldian zehar lortu zituzten txapelketa horretan parte hartzeko beharrezkoak ziren gutxiengoak.

Badajozeko txapelketan, izugarrizko markak ikusteko aukera izan dugu 12 urteko gaztetxoak izan arren. Paulak, lehaitu zituen bi frogetan bere aurreko markak hobetzea lortu zuen eta Maitanek berriz, bere denboretan ibili zen. Txapelketa, 50 metrotako igerilekuan jokatu zen eta, gure igerilariak bigarren aldia zuten luzera horretako igerilakuan igeri egiten zutena.

Izarraitzekoen helburu nagusiak ziren; maila hauetako txapelketa ezagutzea  eta ondo pasatzea. Helburuak lortu dituztela ziur gaude, hurrengo denboraldian, gogorrago eta gogo gehiagorekin entrenatzako asmoarekin etorri baidira.

Paulak, igande honetan, infantil mailako Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian lehiatuko da eta zorte haundiena opa nahi diogu. Gero, oporrak hartuko ditu beste denek bezala.

Zorionak taldeko gaztetxo guztioi egin duzuen aurrerapenagatik eta irailean berriro ikusiko gara.

Ondo pasau oporrak !

EMAITZAK ETA ARGAZKIAK:

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga, gustura etorri dira Badajozetik sarreran

Bitik bi garaipen lortu ditu Pablo Etxeberriak

OLYMPUS DIGITAL CAMERAAurreko astean Deban eta zapatu honetan Ondarroako itsas zeharkaldian lehen postua lortu zuen Pablo Etxeberriak. Ebakuntza bategatik igeriketako denboraldia berandu hasi bazuen ere, apirilera arte ezin izan zuen uretara sartu, baina bukaera ezin hobea ematen ari da. Ekainean hasi zen lehiatzen eta hiru gutxieneko lortu ditu Udako Espainiako txapelketan parte hartzeko eta, horrez gain, itsasoko zeharkaldietan bitik bi garaipen lortu ditu.

Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilarik hartu zuten parte Ondarroako itsas-lasterketan; Pablo Etxeberriak, Leire Ceciagak eta Aitzol Arangurenek. Federatu gabe dauden igerilari azpeitiarrak ere baziren Ondarroako proban.

Emaitza bikainak lortu zituzten gure igerilariek. Pabloren garaipenari, Leire Ceciagak master emakumeetan lortutako 3. postua gehitu behar zaio. Gainera, aipatzekoa da, Luis Mari Ruiz De Argandoña azpeitiarrari eman zioten saria, parte hartzaile beteranoenarena, hain zuzen.

Datorren igandean, Getaria-Zarautz zeharkaldi ospetsua jokatuko da eta, Izarraitzeko igerilariak eta federatu gabeko hainbat azpeitiarrek hartuko dute parte. Pablo Etxeberriak ez du parte hartuko, Bartzelonan ospatuko diren Espainiako Txapelketan izango baita.

Zorionak guztioi!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA    OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA    OLYMPUS DIGITAL CAMERA

EMAITZAK:

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bitik bi garaipen lortu ditu Pablo Etxeberriak sarreran

Ondarroako XXIX. Igeri Itsas- lasteketa

Captura

Bihar, uztailak 12, Ondarroako Arrigorri hondartzan, Ondarroako XXIX. Itsas lasterketa ospatuko da. Frogaren hasiera (infantilak) goizeko 10:30 etan izango da eta, horiek bukatu bezain laster, nagusiak. Izarraitz Igeri Elkarteko kide batzuk Ondarroako itsas zeharkaldian izango dira.

Zorte on !

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ondarroako XXIX. Igeri Itsas- lasteketa sarreran

Espainiako Alebinen txapelketa zuzenean jarraitzeko lotura

_mg_5669

 

Txapelketa STREAMING bidez jarraitzeko, argazkian klikatu

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako Alebinen txapelketa zuzenean jarraitzeko lotura sarreran

Igeriketako Espainiako Udako Txapelketak 2014

Badajoz 3Udako helburu nagusiak iristear daude gure igerilarientzat, Espainiako Udako Txapelketak. Hasteko alebinak izango dira lehian, gero juniorrak eta absolutuak eta, igerilekuko denboraldia bukatzeko, infantilak.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Asteburu honetan, uztailaren 9an hasi eta uztailaren 12ra bitartean, Espainiako Udako Alebinen Txapelketa egingo da Badajozen, La Granadilla igerilekuan. Bertan, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga izango dira parte hartzen. Paulak eta Maitanek, 100 metro libre eta 100 metro bizkar probetan lehiatuko dira. Lehen aldiz jokatuko dute horrelako txapelketa batean eta ilusio handiz doaz Badojozera.

Gure taldeko juniorrak eta absolutuak, berriz, Bartzelonara joango dira Espainiako Udako Txapelketan lehiatzera. Hauek, uztailaren 16tik uztailaren 20ra, Espainiako Udako Txapelketa jokatuko dute Bartzelonako Bernat Picornell igerilekuan. Bertan izango diren igerilariak honako hauek dira: Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga. Bakarkako proba askotan hartuko dute parte, gutxiengo asko lortuta dauzkate eta.

Eta azkeneko txapelketa, Infantilen mailakoa izango da. Uztailaren 24ean hasi eta uztailaren 27ra, Espainiako Udako Infantilean Txapelketa lehiatuko dute Bartzelonako Nova de l´Escullera CN Barcelona igerilekuan. Azpeititik joango diren igerilariak honako hauek dira; Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi.

ANIMO ETA ZORTE ON GUZTIOI !!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketako Espainiako Udako Txapelketak 2014 sarreran