Emaitza bikainak Gasteiz, Santurtzi eta Deban

IMG-20140706-WA0011Ostiralean, zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatu dira Gasteizen eta Santurtzin. Infantilak Santurtziko El Puerto Igerilekuan izan ziren, eta juniorrak eta absolutuak Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan.

Ainhoa Goenaga (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra) eta Oihana Goenaga (juniorra), Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan lehiatu ziren, eta Santurtziko El Puerto Igerilekuan, berriz, Jon Aizpuruk, Maialen Aipuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Jone Goenagak eta Nerea Berasategik hartu zuten parte infantil mailan.

Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta izugarrizko uzta bildu zuten bi igerilekuetan. Bakarkako probatan, 10 urrezko domina, zilarrezko 6 eta brontzezko 7 lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4 x 100 estilo proban, zilarrezko domina bat lortu zuten.

Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:

  •         Ainhoa Goenaga: 50 bizkar (2.), 100 bizkar (3.), 200 bizkar (3.) eta 200 estilo (6.).
  •         Pablo Etxeberria: 100 bizkar (4.), 200 bizkar (1.), 200 estilo (3.) eta 400 libre (1.).
  •         Oihana Goenaga: 50 libre (3.), 100 libre (junior 1. eta absolutu 1.), 400 libre (baja) eta 50 tximeleta (baja). Txapelketa haseratik, ondoezik sentitu zen.
  •         Jon Aizpuru: 100 estilo (desk), 50 bizkar (1.), 100 bular (1.) eta 200 libre (2.).
  •         Maialen Aizpuru: 50 bizkar (6.), 100 bizkar (10.), 200 bizkar (6.) eta 100 libre (19.).
  •         Eva Astigarraga: 50 bular (4.), 100 bular (3.), 200 bular (2.) eta 100 estilo (3.).
  •         Aiora Beristain: 50 libre (1.), 100 libre (1.), 200 libre (1.) eta 100 estilo (2.).
  •         Jone Goenaga: 50 libre (1.), 100 libre (2.), 200 libre (8.) eta 50 bizkar (3.).
  •         Nerea Berasategi: 100 libre (10.), 100 bizkar (5.), 100 tximeleta (2.) eta 200 estilo (7.).

Maialenek, Evak, Jonek eta Nereak, 4×100 metro estiloetan zilarrezko domina lortu zuten.

Hurrengo sariketa, Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERABestalde, atzo igandea, VII. Debako Itxasmila Igeri-Zeharkaldia ospatu zen. Helduen zeharkaldian, Izarraitz Igeri Elkartetik, Pablo Etxeberriak, Rafa Zubeldiak eta Leire Ceciagak parte hartu zuten. Horiez gain, federatu gabe dauden hainbat azpeitiarrek lehiatu zuten.

Olatu harroen artean igeri egin behar izan zuten Debako proba honetan, eta irabazlea gure taldeko Pablo izan zen. Rafa 13. postuan iritsi zen hondartzara eta Leire berriz, 35. postuan. Oso emaitza onak dira, itsasoaren egoera zakar eta arriskutsua kontuan hartzen badegu eta parte hartzea handia izan bai zen.

Aurretik, txikiak lehiatu ziren eta, maila hauetan ere ordezkariak izan genituen, Paula Urrestilla, Uxue Etxeberria, Haritz Iturzaeta eta Miren Iturzaeta. Paula, bere mailan, 3. postuan iritsi zen helmugara, lehen neska izan zelarik. Beste hirurak, lehen aldia izan zuten horrelako froga batean eta olatu haundiak zeuden arren, ondo moldatu ziren.

ZORIONAK GUZTIOI!

Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak Gasteiz, Santurtzi eta Deban sarreran

June Berasategirentzat izan da Izarraitz Igeri Elkarteko zozketako saria

Uztailaren 1ean ONCEko zozketan azken lau zenbakiak hauek izan ziren: 2.264. Haren jabea azaldu da, June Berasategi, Izarraitzeko igerilaria.

Gaur jaso du Halcon Bidaiak bulegoan Kanariar uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia, Maite Lazkano Halcon Bidaiakeko arduraduna eta Joxemai Etxeberria Izarraitzeko ordezkariaren eskutik.

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA Maite Lazkano (Halcon Bidaiak), June Berasategi eta Joxemai Etxeberria (Izarraitz I.E.)

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude June Berasategirentzat izan da Izarraitz Igeri Elkarteko zozketako saria sarreran

Euskal Herriko Udako Txapelketetako serieak

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Udako Txapelketetako serieak sarreran

Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

Cartel 2014

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketetan hartuko dute parte: Gazteizen, Santurtzin eta Deban.

Hasteko, ostiralean eta zapatuan, junior eta absolutu mailako igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:30etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik hiru igerilari joango dira Gasteizera eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Ainhoa Goenaga: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo.
  • Pablo Etxeberria: 100 bizkar, 200 bizkar, 200 estilo eta 400 libre.
  • Oihana Goenaga: 50 libre, 100 libre, 400 libre eta 50 tximeleta.

UDAKO EUSKAL HERRIKO JUNIOR ETA ABSOLUTUEN TXAPELKETAKO ZERRENDA.

Zapatuan eta igandean berriz, infantil mailako igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Hauen txapelketa, Santurtziko El Puerto igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz, 17:00etan. Maila honetan, Azpeititik sei igerilari joango dira eta honako probetan parte hartuko dute:

  • Jon Aizpuru: 100 estilo, 50 bizkar, 100 bular eta 200 libre.
  • Maialen Aizpuru: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 100 libre.
  • Eva Astigarraga: 50 bular, 100 bular, 200 bular eta 100 estilo.
  • Aiora Beristain: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 100 estilo.
  • Jone Goenaga: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 50 bizkar.
  • Nerea Berasategi: 100 libre, 100 estilo, 100 tximeleta eta 200 estilo.

UDAKO EUSKAL HERRIKO INFANTIL TXAPELKETAKO ZERRENDA. SANTURTZI

10401398_534387853334577_1724371859068488983_n

Hirugarren hitzordua, Debako hondartzan izango da, eta bertan ospatuko da VII. Debako Itxasmila igerialdia. Antolatzaileek hiru probetan banatu dute txapelketa, 11:00etan 11 urtetik beherakoentzat 100 metroko proba; 11:15etan, 11-14 urte artekoak eta 500 metrotako igeriladia eta 12:00etan, helduak 1850 metrotako distantzia egingo dute.

Zorte on guztioi!

Euskal Herriko Txapelketak, Itsas Zeharkaldiak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan sarreran

2264 da zozketako zenbaki saritua

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Izarraitz Igeri Elkarteak urteroko zozketa egin du, eta 2264 da zenbaki saritua.

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi eta irabazlea agertu arte zuen txartelak ez botatzeko eskatzen dizuegu. 15 eguneko epean saritua agertu ezean ordezko zenbakia sarituko baita.

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2264 da zozketako zenbaki saritua sarreran

Emaitza onak Gipuzkoako Udako Txapelketan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pasa den zapatuan eta igandean, Infantil, Junior eta Absolutuen Gipuzkoako Udako Txapelketa jokatu zen, Tolosako Usabal igerilekuan. Han, gure taldeko hamar igerilari, bi mutil eta zortzi neska, lehiatu ziren. Ainhoa Goenagak absolutuan hartu zuen parte, Pablo Etxeberriak eta Oihana Goenagak junior mailan, eta infantiletan, Jon Aizpuruk, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Jone Goenagak eta Nerea Berasategik. Igande arratsaldean, Maitane Goenaga alebina gehitu zitzaien 200 metroko estilo proba egiteko.

Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza; eta, hala ere, oso maila ona erakutsi zuten gure igerilariek Tolosan. Hemendik aurrera, eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsi egingo dute, eta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.

Azpeitiarrek emaitza onak lortu zituzten, aipagarrienak Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak. Izan ere, Euskadiko errekor berriak ezarri zituzten. Jonek 16 urtekoen errekorra, 50 metro bularren eta 30:47 denborarekin. Oihanak, berriz, 15 urtekoetan, 100 metro estilo librean, 58:71 denborarekin.
Pablo Etxeberriak bi gutxiengo berri lortu zituen, bata 200 metro librean, eta bestea 400 metroko estiloan.
Bestalde, infantiletan, proba bakoitzean, dominak banatu zituzten eta, bederatzi urrezko, lau zilarrezko eta bi brontzezko ekarri zituzten Azpeitira. Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, ‘fina’ taularen arabera egin zituzten sailkapenak. Hemen ere Ainhoak, Pablok eta Oihanak sailkapen ona lortu zuten.

Banan banan eta bakarkako emaitzak:

  • Ainhoa Goenaga:  200 m. bizkar (1.), 100 m. bizkar (1.), 50 m. bizkar (3.) eta 200 m. estilo (desk).
  • Pablo Etxeberria: 1500 m. libre (2.), 800 m. libre (2.), 200 m. estilo (2.) eta 400 m. estilo (1.).
  • Jon Aizpuru: 100 m. estilo (1.), 100 m. libre (1.), 50 m. bular(1.) eta 200 m. libre (1).
  • Oihana Goenaga: 200 m. libre (1.), 100 m. libre (2.), 50 m. libre (2.) eta 100 m. bizkar (9.).
  • Maialen Aizpuru: 50 m. bizkar (3.), 200 m. bizkar (6.), 200 m. libre (11.) eta 100 m. bizkar (4.).
  • Eva Astigarraga: 200 m. bular (1.), 100 m. bular (1.), 100 m. estilo (2.) eta 100 m. bizkar (9.).
  • Aiora Beristain:  100 m. libre (1.), 100 m. estilo (1.), 400 m. libre (2.) eta 50 m. tximeleta (2.).
  • Jone Goenaga: 50 m. bizkar (1.), 100 m. estilo (4.), 50 m. libre (2.) eta 200 metro libre (5.).
  • Nerea Berasategi: 100 m. libre (14.), 100 m. tximeleta (3.), 100 m. bizkar (6.) eta 200 m. estilo (7.)
  • Maitane Goenaga: 200 m. estilo (2:48:28)

Datorren asteburuan, Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatuko ditugu Gasteizen eta Santurtzin. Infantilak Santurtziko El Puerto Igerilekuan izango dira, eta juniorrak eta absolutuak Gasteizko Mendizorrozako igerilekuan.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Gipuzkoako Udako Txapelketan sarreran

Maitane Goenaga beste minima baten bila

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Udako Gipuzkoako txapelketak aprobetxatuz, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, minimatik gertu dauden igerilari alebinei lehiatzeko aukera eman die Tolosako txapelketan.

Hori dela eta, gure taldeko Maitane Goenagari, Gipuzkoako Federazioak 200 metro estiloan lehiatzeko inskripzioa onartu egin dio.

Igande arratsaldean izango da proba eta zorte haundiena opa nahi diogu.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Maitane Goenaga beste minima baten bila sarreran

ATLANTIC PARK, IBILALDIKO ARGAZKIAK

Hossegor 2014

 

ARGAZKIAK

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ATLANTIC PARK, IBILALDIKO ARGAZKIAK sarreran

Gipuzkoako Udako Txapelketa

20140518-Gipuzkoako Igeriketa Txapelketa_JLL_00565

Zapatu eta igande honetan, Infantil, Junior eta Absolutuen Gipuzkoako Udako Txapelketa izango da, Tolosan (Usabal Igerilekuan). Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.

Lehiaketa hau, udako lehen txapelketa garrantzitsua dute, eta, helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.

Gure taldeko 9 igerilari (2 mutil eta 7 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:

  • Ainhoa Goenaga:  200 m. bizkar, 100 m. bizkar, 50 m. bizkar eta 200 m. estilo.
  • Pablo Etxeberria: 1500 m. libre, 800 m. libre, 200 m. estilo eta 400 m. estilo.
  • Jon Aizpuru: 100 m. estilo, 100 m. libre, 50 m. bular eta 200 m. libre.
  • Oihana Goenaga: 200 m. libre, 100 m. libre, 50 m. libre eta 100 m. bizkar.
  • Maialen Aizpuru: 50 m. bizkar, 200 m. bizkar, 200 m. libre eta 100 m. bizkar.
  • Eva Astigarraga: 200 m. bular, 100 m. bular, 100 m. estilo eta 100 m. bizkar.
  • Aiora Beristain:  100 m. libre, 100 m. estilo, 400 m. libre eta 50 m. tximeleta.
  • Jone Goenaga: 50 m. bizkar, 100 m. estilo, 50 m. libre eta 200 metro libre.
  • Nerea Berasategi: 100 m. libre, 100 m. tximeleta, 100 m. bizkar eta 200 m. estilo.

Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.

BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

Bestelde, Zapatuan, Iñaki Etxeberria eta Joanes Astigarraga alebinak Logroñon izango dira Javier Adarraga igerilekuan “denbora hartze” batean.

ZORTE ON GUZTIOI !

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Udako Txapelketa sarreran

San Martzial Saria (Irun), 400 metro libreko bideoa

Pablo Etxeberria eta Jon Aizpuru Irungo San Martzial sariko 400 metro libre proban.

 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude San Martzial Saria (Irun), 400 metro libreko bideoa sarreran