Espainiako txapelketako lehen jardunaldia

08

Gaur osteguna, Pontevedrako Rias Do Sur igerilekuan hasi da Espainiako Neguko junior eta infantilen txapelketa. Gaurko jardunaldian, Oihana eta Aiorak parte hartu dute. Oihanak 100 metro libre eta 4×200 metro libre probetan eta  Aiorak berriz, 100 metro libre proban.

Oihana Goenagak, junior mailan, 100 metro libre finalean 6. postua lortu du 58:94 denborarekin. Goizean, aurre-kanporaketan 59:36 egin du. Goizean eta gero arratsaldean berriro, Euskal Herriko 15 urtekoen denbora onena ezarri du. Lengokoa, berak ipiñitakoa zen orain aste gutxi.

Aiora Beristainek ere 100 metro libre proban parte hartu du. Aiorak infantil mailan eta bere denboretan ibili da, 1:03:91 egin du eta 25. postuan sailkatu da.

Gaur azkeneko proba, 4×200 metro libre emakumezko juniorrak izan dute eta bertan, Oihanak irten du lehen postan Oarsoaldea taldean. 2:09:39 denbora egin du eta 8. postuan sailkatu dira.

Aupa zuek eta egurre!!

Gaurko emaitzak:

Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako txapelketako lehen jardunaldia sarreran

Izarraitz IE, gaurko DV Kirolak eta Azpeitiko DVn

Dibujo

Dibujo1

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz IE, gaurko DV Kirolak eta Azpeitiko DVn sarreran

Izarraitz Igeri Elkarteak entrenatzailea behar du

Izarraitz Igeri Elkarteak entrenatzailea behar du.

Igeriketan eskarmentua eta kirol ikasketak izatea baloratuko dira. Aurre-hautatuei, elkarrizketa batetara deituko zaie.

Interesatuek, izarraitzigerielkartea@gmail.com posta elektronikora bidali behar dute curriculuma.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkarteak entrenatzailea behar du sarreran

Jon, Oihana eta Aiora Espainiako Infantil eta Junior neguko txapelketara (Pontevedra)

Jon Oihana Aiora

Jon Aizpuru                      Oihana Goenaga                     Aiora Beristain

Ostegunean hasi eta igandea bitartean, infantil eta junior mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute Neguko Espainiako Txapelketan, Pontevedran (Galizia).

Jon Aizpuruk (infantila), Oihana Goenagak (juniorra) eta Aiora Beristainek (infantila) gaur, asteartea, animoz beteta, bidaiatuko dute Pontevedrara. Txapelketa honi begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude albiste onak etorriko zaizkigula Pontevedrako igerilekutik.

Aiora bi irakasle onekin doa txapelketara, Jonekin eta Oihanarekin, eta horiek ondo dakite zer den Espainiako txapelketetan dominak jasotzea.

Banan-banan, honako probetan hartuko dute parte:

–         Jon Aizpuru: 100 metro bular, 200 metro bular eta 200 metro estilo.

–         Oihana Goenaga: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre, 200 metro estilo, 4 x 100 metro libre, 4 x 200 metro libre eta 4 x 100 metro estilo.

–         Aiora Beristain: 100 metro libre eta 200 metro libre.

Zorte on eta egurre !

Txapelketa jarraitzeko, irudia klikatu:    1653348_210280029180893_399076831_n

Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Jon, Oihana eta Aiora Espainiako Infantil eta Junior neguko txapelketara (Pontevedra) sarreran

Espainiako alebinen gutxieneko denbora lortu du Paula Urrestillak

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga Legazpiko igerilekuko harmailetan.

Pasa den zapatuan, Izarraitzeko txikienak Legazpin izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldian parte hartzen. Izarraitz Igeri Elkarteko 39 igerilari zeuden izena emanda eta azkenean, 26 igerilarik hartu zuten parte Legazpiko Bikuña Igerilekuan. Leihatzera ilusio handiz eta gogotsu joan arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik.

Benjaminek, bular estiloan hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bular eta libre estiloetan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.

Emaitzen atalean, aipagarriena, Paula Urrestillak 100 metro libre proban lortu zuen Espainiako Alebinen Txapelketarako gutxieneko denbora izan zen (1:05:75). Horrek erakusten digu Izarraitzeko harrobiak harribitxiak ematen jarraitzen duela.

Bestalde, eta orokorrean, igeri egiteko moduan hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek, distantzia luzeko probak ere ondo bukatzen dituzte eta, horren ondorioz, euren markak hobetzen ari dira ia guztiak. Legazpin izandako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren.

Zorionak denoi eta segi horrelaxe!

Emaitzak: LEGAZPI 3. KZL 2014-02-22

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako alebinen gutxieneko denbora lortu du Paula Urrestillak sarreran

Kirol Zehaztasun Ligako 3. jardunaldia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zapatu honetan, otsailak 22, Legazpiko Bikuña igerilekuan alebinen eta benjaminen txanda izango da. Gure taldeko gaztetxoek Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldia izango dute bertan.

Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro bular edo 100 metro bular eta 6×25 tximeleta errelebo mistoak izango dituzte. Alebinek, berriz, 50 metro libreko, 100 metro libreko eta 200 metro bularrezko probak izango dituzte. Alebinek 4×50 bizkar errelebo proba ere izango dute, bai neskek eta bai mutilek. Jardunaldiari amaiera emateko, proba luzeak izango dituzte aukeran azken urteko alebinek, mutilek 1.500 metro libre eta neskek berriz, 800 metro libre.

Izarraitzeko gaztetxoek berriro lehiatzeko aukera izango dute astebukaeran. Izarraitz I.E.-ak ez ditu igerilariak lehiaketetan parte hartzera derrigortzen. Hala ere, igeriketaren mundua lehiaketa bidez ezagutzera animatu nahi ditugu.

Autobusa 14:30ean abiatuko da igerileku aurretik, 15:30ean izango dira beroketak eta 16:30ean hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.

Zorte on guztioi eta ondo pasau!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Kirol Zehaztasun Ligako 3. jardunaldia sarreran

Emaitza oso onak Iruñean

Oihana - copia

Oihana Goenaga

Aste bukaeran junior eta absolutu mailako igerilarien Neguko Euskal Herriko Txapelketa izan da Iruñean. Oihana Goenaga juniorra eta Jon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain infantilak bertan izan dira eta izugarrizko emaitzak lortu dituzte.

Bakarkako probetan, zortzi urrezko eta zilarrezko domina bat eta erreleboko probetan, berriz, beste bi urrezko eta zilarrezko domina bat ekarri dituzte Azpeitira.

Oihana Goenagak lau urrezko domina eskuratu zituen junior mailako 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 200 metro estilo probetan, eta beste hiru urrezko domina eta zilarrezko bat absolutuen mailan. Jon Aizpuruk 200 metro bular proban urrezko domina eskuratu zuen absolutu mailan. Horiez gain, Oihana Goenagak eta Aiora Beristainek, 4×100 metro libre eta 4×200 metro libre erreleboetan urrezko domina bana lortu zuten eta, 4×50 metro estiloetan zilarrezko domina.

Banan-banan eta bakarkako probetan honako postuak lortu zituzten:

– Oihana Goenaga: 50 metro librean 1. postua, 100 metro librean 2. postua, 200 metro librean 1. postua eta 200 metro estilo 1. postua.

– Jon Aizpuru: 200 metro bular 1. postua, 100 metro bular 4. postua, 50 metro bular 7. postua eta 50 metro librean 28. postua.

– Aiora Beristain: 50 metro librean 26. postua, 100 metro librean 18. postua eta 200 metro librean 14. postua.

– Eva Astigarraga; 200 metro bular 14. postua.

Hemen Eva, Buruntzaldea IKT ren taldeak egindako bideoan.

Oihanaren txapelketa ikusgarria izan da. Jon Aizpuruk ere bere maisutasuna erakutsi zuen bular probetan. Aiora Beristainek, isil isilik, zaratarik atera gabe, lehiaketaz lehiaketa aho zabalik uzten gaitu. Eva Astigarraga ere oso txukun aritu zen, eta denboraldia aurrera doan bezala, denbora hobeak egiten ari da.

Neguko denboraldiko hitzordu garrantzitsuena hurrengoa izango dute. Otsailaren 27tik martxoaren 2ra Pontevedran jokatuko den Neguko Espainiako txapelketa, hain zuzen. Txapelketa horri begira ari dira prestatzen igerilariak eta, oraindik, egun batzuk badituzte sasoia hobetzeko.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza oso onak Iruñean sarreran

EH-ko JUNIOR ETA ABSOLUTUEN NEGUKO TXAPELKETAKO EMAITZAK

la foto2

Eskerretik lehena Oihana eta hirugarrena Aiora.

E m a i t z a   e s a n g u r a t s u e n a k :

Emakumezkuen erreleboetako probetan:

4 X 200 metro librean (Oarsoaldea), urrezko domina. Oihana eta Aiora laukotean.

4 X 100 metro librean (Oarsoladea), urrezko domina. Oihana eta Aiora laukotean.

4 X 50 metro estilo (Oarsoaldea), zilarrezko domina. Oihana eta Aiora laukotean.

Bakarkako probetan:

Oihana Goenaga:

  • 100 metro libre, urrezko domina junior bezala eta zilarrezkoa absolutu mailan.
  • 50 metro libre, urrezko domina junior bezala eta urrezkoa absolutu mailan.
  • 200 metro libre, urrezko domina junior bezala eta urrezkoa absolutu mailan.
  • 200 metro estilo, urrezko domina junior bezala eta urrezkoa absolutu mailan.

Jon Aizpuru:

  • 200 metro bular, urrezko domina absolutu mailan
  • 100 metro bular, 4. postua absolutu mailan.

Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain, oso txukun aritu dira lehiatzen EH neguko junior eta absolutuen txapelketan.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EH-ko JUNIOR ETA ABSOLUTUEN NEGUKO TXAPELKETAKO EMAITZAK sarreran

EHko absolutuen eta juniorren neguko txapelketako 3. jardunaldia, zuzenean.

Iruñean ospatuko den EHko absolutuen eta juniorren neguko txapelketako 3. jardunaldia, youtube-ren bidez zuzenean eskeintzeko asmoa du Nafarroako Igeriketa Federazioak.

3. jardunaldiko (2014-02-16) egitaraua honako hau da:

23. proba – 4 x 50 Estilo Emakumezkoak……. Oarsoaldea.
24. proba – 4 x 50 Estilo Gizonezkoak…………. Oarsoaldea.
25. proba – 200 Libre Emakumezkoak……….. Oihana Goenaga  eta Aiora Beristain.
26. proba – 200 Estilo Gizonezkoak.
27. proba – 100 Bizkar Emakumezkoak.
28. proba – 100 Bular Gizonezkoak…………….. Jon Aizpuru.
29. proba – 400 Estilo Emakumezkoak.
30. proba – 400 Libre Gizonezkoak.
31. proba – 50 Bular Emakumezkoak.
32. proba – 50 Tximeleta Gizonezkoak.
33. proba – 4×100 Libre Emakumezkoak…….. Oarsoaldea.
34. proba – 4×100 Libre Gizonezkoak. ………….Oarsoaldea.

Hona hemen lotura:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EHko absolutuen eta juniorren neguko txapelketako 3. jardunaldia, zuzenean. sarreran

Azpeitiko Txapelketa DVKIROLAKen

dv1

dv2

dv3

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiko Txapelketa DVKIROLAKen sarreran