Gipuzkoako Neguko Txapelketako bideoa. Erlo Telebista

Klikatu logoa 38 minutuko laburpen bideoa ikusteko.

erlo

Albisteak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Neguko Txapelketako bideoa. Erlo Telebista sarreran

Asteburu oparoa Azpeitiko igerilarientzat

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Argazkian ezkerretik eskuinera, Nerea, Maialen, Aiora, Eva, Iker eta Jone.

Asteburuan, Azpeitiko udal igerilekuan Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi izan ziren gure ordezkariak eta oso emaitza onak lortu zituzten.

Ainhoa Goenagak eta Oihana Goenagak juniorretik absolutuen bitartekoen mailan lehiatu zuten eta beste seiak, berriz, infantil mailan aritu ziren.

Infantil mailan banatu zituzten dominak. Helduen sailkapena, berriz, Fina sistema erabiliz egin zuten.

Bakarkako probetan, zortzi urrezko (Jon Aizpuruk 4, Aiora Beristainek 3 eta Eva Astigarragak 1) , bi zilarrezko (Eva Astigarragak) eta brontzezko domina bat (Aiorak) lortu zuten gure infantilek, eta horrez gain, Aiora Beristainek, Pontevedran ospatuko den Neguko Infantil eta Juniorren Espainiako Txapelketara joateko txartela lortu zuen, 100 metro libre eta 200 metro libre frogetan.

Gainera, eta erreleboetako probetan, 4×200 metro librean zilarra lortu zuten Maialen, Eva, Aiora eta Jone Goenagak. Baita zilarra ere, 4×100 metro estiloetan, Maialen, Eva, Jone eta Nereak.

Ainhoa, Oihana eta Jon Aizpuru, Neguko Espainiako Txapelketa ari dira prestatzen eta, nahiz eta Gipuzkoako Txapelketa ez izan helburua, oso maila ona erakutsi dute. Espainiako Txapelketarako Aiora Beristain gehitu zaie eta orain, Pontevedran egingo den lehiaketarako prestatzen jarraitu beharko du hirukotearekin.

Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategirentzat, denboraldiko lehen lehiaketa garrantzitsua izan zen Azpeitikoa eta, garbi ikusi genuen, helburuak ondo bete dituztela.

Azpeitian eginiko txapelketak 46 proba izan zituen, horietatik 10 errelebokoak. Gipuzkoako infantil mailatik absolutuen bitarteko 218 igerilarik parte hartu zuten eta txapelketaren antolaketa ondo atera zela esan beharren gaude.

Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaile hauei: Azpeitiko Udala, Eroski, Marques de Teran ardoak, Errotaundi okindegia, Azkune frutak, Erlo Telebista, Uztarria, Kili Kolor kopistegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia eta Kantoi taberna.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburu oparoa Azpeitiko igerilarientzat sarreran

Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Azpeitian. Argazkiak.

Astean zehar, argazki gehiago zintzilikatuko ditugu.

Bestalde, ERLO TELEBISTAk asteazken alderako, bideo bat editatuko du eta bere webgunean edo telebistan ikusi ahal izango dugu.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Azpeitian. Argazkiak. sarreran

Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Azpeitian

Kartela

Zapatu eta igande honetan, Infantil, Junior eta Absolutuen Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango da, Azpeitian. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.

Lehiaketa hau, neguko lehen txapelketa garrantzitsua dute, eta, gure igerilarien helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.

Gure taldeko 8 igerilari (mutil 1 eta 7 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:

  • Ainhoa Goenaga:  50 m. libre, 50 m. bular, 100 bizkar eta 200 m. bizkar.
  • Jon Aizpuru: 100 m. bular, 100 m. estilo, 100 m. libre eta 100 m. bizkar.
  • Oihana Goenaga: 200 m. estilo, 100 m. libre, 50 m. libre eta 100 m. bizkar.
  • Maialen Aizpuru: 100 m. libre, 100 m. bular, 100 m. bizkar eta 200 m. bizkar.
  • Eva Astigarraga: 200 m. bular, 100 m. bular, 100 m. estilo eta 200 m. libre.
  • Aiora Beristain:  200 m. libre, 100 m. libre, 50 m. libre eta 200 m. estilo.
  • Jone Goenaga: 50 m. libre, 100 m. libre, 200 m. libre eta 100 m. estilo.
  • Nerea Berasategi: 100 m. tximeleta, 100 m. bizkar, 200 m. bizkar eta 200 m. estilo.

Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.

ZORTE ON !!!

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako holako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.

Zerrendak hemen

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Azpeitian sarreran

Izarraitzeko masterren estreinaldia, Zarautzen

IMG_0003

Pasa den zapatuan, otsailak 1, Zarauzko Aritzbatalde igerilekuan, izarraitzeko master atalari estreinaldia eman zioten sei igerilarik.

Rafa Zubeldia (72), Asier Oiartzabal (73), Leire Ceciaga (74), Julen Agirrezabalaga (79), Omar Urbieta (81) eta Aitzol Aranguren (82) izan ziren gure ordezkariak Zarauzko IV Open Master sarian.

Asier Oiartzabal ‘Disdira’ izan ezik, hau triatloitik dator, beste bostak igeri mundua ezagutzen zuten. Hala ere, irteerako epaileak txistua jo bitartean, buruan bueltaka izan zituzten, urduritasuna, frogak ondo egiteko asmoak, beldurrak, eta abar. Gero uretan, Izarraitzekoek, oso maila ona erakutsi zuten.

Garrantzitsuena, elkarren artean sortutako giro ederra izan zen. Horrez gain, hurrengo lehiaketa prestatzeko gogoz etorri ziren Azpeitira.

Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

  • Rafa Zubeldiak 400 metro librean 2. postua eta 100 metro librean 3. postua.
  • Asier Oiartzabalek 400 metro librean 3. postua eta 100 metro librean 2. postua.
  • Leire Ceciagak 400 metro librean 1. postua, 50 metro tximeletan 3. postua eta 100 metro estiloetan 1. postua.
  • Julen Agirrezabalagak 50 metro tximeletan 1. postua eta 50 metro librean 2. postua.
  • Omar Urbietak 50 metro tximeletan 1. postua eta 100 metro tximeleta 1. postua.
  • Aitzol Arangurenek 400 metro librean 2. postua eta 100 metro tximeletan 3. postua.

Horiez gain, Rafa, Asier, Julen eta Aitzolek 4×50 metro libre proban 4. postua lortu zuten.

Zapatuko txapelketarekin ezagutzera eman zen Izarraitz Igeri Elkartea master mailan. Hemendik aurrera, Izarraitzen zeregina, horrelako txapelketetan igerilari masterrak parte hartzera animatzea izango da.

Zorionak guztioi !!

EMAITZAK: HEMEN KLIKATU

4×50 metro libre probako bideoa:

Omar Urbietaren erakustaldia bideoan:

Masterrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko masterren estreinaldia, Zarautzen sarreran

Izarraitzekoak ondo Madrilen

1507196_772346906127146_2037652488_n

Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain igerilariak Madrilen izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 38 igerilari izan ziren. Euskadik infantiletan seigarren postua lortu zuen eta bosgarren postua juniorretan. Herrialde Katalanak, Madril eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak.

Azpeitiko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

– Jon Aizpuruk 100 metro bularrez, 4. postua; 200 metro bularrez, 9. postua; 200 metro librean, 12. postua eta 100 metro tximeletan, 20. postua.

– Oihana Goenagak 50 metro librean 3. postua; 100 metro librean 8. postua; 200 metro librean 4. postua eta 200 metro tximeletan 9. postua. Oihanak 4×100 metro libre proban egin zuen denborarekin, (59:42) 100 metro libreko 15 urtekoen Euskadiko marka berria lortu zuen.

– Aiora Beristain, 50 metro librean 9. postua; 100 metro librean 10. postua eta 200 metro librean 9. postua.

Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu zuten, 4×200 libre, 4×100 libre eta 4×100 estilo probetan.

Txapelketa honi esker, otsailaren 27tik martxoaren 2ra, Pontevedran izango den infantil eta juniorren Neguko Espainiako txapelketan izango dituzten arerioak ikusi ahal izan dituzte. Oraindik lau aste dituzte sasoia hobetzeko, eta ziur gaude, saiatuko direla helburu hori lortzen.

Pontevedrako txapelketa aurretik, Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelketak izango dituzte.
Gipuzkoako Neguko Txapelketa etxean izango dute, datorren asteburuan Azpeitiko udal igerilekuan, hain zuzen ere.
Zorionak!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak ondo Madrilen sarreran

Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketa

Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketa jarraitzeko, argazkia klikatu:

ccaa

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketa sarreran

AZPEITIAN OSPATUKO DIREN TXAPELKETEN ZIRKULARRAK

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude AZPEITIAN OSPATUKO DIREN TXAPELKETEN ZIRKULARRAK sarreran

Datorren asteburuan bi lehiaketetan hartuko dute parte gure igerilariak

68996596

Izarraitz Igeri Elkarteak landatutako haziak hasi dira pixkanaka-pixkanaka fruituak ematen, zapatu honetan, master taldeko sei igerilarik lehiaketa ofizial batean hartuko baitute parte. Zarauzko Aritzbatalde Udal kiroldegian izango da IV. Open Master Zarautz otsailaren 1ean.

Bi jardunaldi izango ditu, eta Izarraitzeko sei igerilariek honako probetan hartuko dute parte:

– Asier Oiartzabal: 100 metro libre eta 400 metro libre.

– Rafa Zubeldia: 100 metro libre eta 400 metro libre.

– Leire Ceciaga: 400 metro libre, 50 metro tximeleta eta 100 metro estilo.

– Aitzol Aranguren: 400 metro libre eta 100 metro tximeleta.

– Julen Agirrezabalaga: 50 metro libre eta 50 metro tximeleta.

– Omar Urbieta: 50 metro tximeleta eta 100 metro tximeleta.

Horiez gain, 4 x 50 metro libre erreleboetan parte hartuko dute.

Bestalde eta aurreko batean aipatu bezala, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain igerilariak, datorren zapatuan eta igandean Madrilen jokatuko den infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute euskal selekzioarekin.

Oihana junior mailan lehiatuko da eta Jon eta Aiora, berriz, infantil mailan. Proba ugaritan parte hartuko dute bi egunetan, bai bakarka bai erreleboetan.

Zorte on guztioi eta egurre !

Igerilariak, Masterrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Datorren asteburuan bi lehiaketetan hartuko dute parte gure igerilariak sarreran

Oiartzungo jardunaldian, freskotasun falta

1

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ligako laugarren jardunaldia izan zuten zapatuan.

Oiartzungo jardunaldian Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain, Eva Astigarraga, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi lehiatu ziren.

Zapatu goizean entrenamendua izan zuten eta arratsaldeko jardunaldian, ez zuten igeri egin entrenatzaileak nahi zuen denboretan. Entrenamendu asko eta gogorrak egiten ari dira denboraldi sasoi honetan eta, freskotasun falta nabari zitzaien igerilariei. Aipagarriena, Jone Goenagak lortu zituen denborak, hiru probatan bere marka pertsonalak hobetu baitzituen.

Datorren aste bukaeran hasiko dira neguko zita garrantzitsuenak, eta lehiaketa horietan ikusiko ditugu hilabeteetako entrenamenduen emaitzak.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Oiartzungo jardunaldian, freskotasun falta sarreran