EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
I. Udaberri Sariko hiru bideo eta argazkiak
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude I. Udaberri Sariko hiru bideo eta argazkiak sarreran
I. Udaberri sariko behin-behineko zerrendak
Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, Azpeitian ospatuko den I. Udaberri sariaren behin-behineko zerrendak argitaratu ditu.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude I. Udaberri sariko behin-behineko zerrendak sarreran
I.UDABERRI SARIA, AZPEITIN
Datorren larunbata, martxoak 15, Izarraitz I.E.ak antolatu duen I.Udaberri saria dela eta argi-bide batzuk eman nahi ditugu.
Sari horretan, gure zonaldeko klubetako eta Izarraitz I.E.ak zuzenean gonbidatutako beste taldeetako benjamin eta alebin igerilariek hartuko dute parte.
Gaizki ulerturen bat egongo zen, nonbait, eta ikusi dugu zonaldekoak ez diren talde batzuek beraien igerilariak inskribatu dituztela.
Tamalez, izena emandako igerilari kopurua ikusita, eta segurtasun arazoak medio, klub batzuei ez etortzeko eskatu diegu. Zehaztea nahiko genuke, sariketa horretan parte hartzeko gonbidapena behar dela.
Barkatu eragozpenak.
Oharrak, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude I.UDABERRI SARIA, AZPEITIN sarreran
Emaitza bikainak Tolosan
Joan berri den asteburuan, Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi Neguko Euskal Herriko Infantil Mailako Txapelketan izan ziren, Tolosako Usabal igerilekuan.
Euskal Herriko infantil onenak lehiatu ziren Tolosan, eta beste behin, gure taldeko igerilariek emaitza ezin hobeak lortu zituzten. Bakarkako probatan, 4 urrezko domina eta 3 zilarrezko domina eskuratu zituzten gure igerilariek. Horiez gain, Udako Espainiako Txapelketarako 5 gutxiengo berri eta ia denek marka pertsonalak hobetzea lortu zituzten.
Aurreko astean zapore gazi-gozoarekin itzuli ziren Pontevedrako txapelketatik. Tolosako txapelketan berriz, beldurrak, zalantzak eta minak uxatu dituztela garbi dago. Kirolariak, eroritakoan, jaiki eta lanean segi behar du. Hala ere, garaipenak ez daude ziurtatuta. Kronometroaren aurkako kirolak, krudelak dira.
Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:
• Jon Aizpuru: 200 metro bizkarren, 400 metro librean eta 400 metro estiloetan, urrezko dominak, udako Espainiako gutxiengoak eta bere marka pertsonalak lortu zituen.
• Aiora Beristain: 100 metro librean urrezko domina, 100 metro estiloetan eta eta 50 metro librean berriz, zilarrezko dominak. Hiru probetan, aurrez zituen denborak hobetu zituen.
• Eva Astigarraga: 100 metro bularren 4. postua eta udarako Espainiako txapelketako gutxiengoa, 200 metro bularren, 5.postua eta baita ere, 100 metro estiloetan lehiatu zuen. Hiru probetan, bere markak hobetzea lortu zuen.
• Jone Goenaga: Zapatu goizean, 100 metro librean, zilarrezko domina eta udako Espainiako txartela lortu zuen. Arratsaldean, beroketak egiten ari zela, igerilari bat bere gainean erori zen eta lepoan mina hartu zuen. Gelditzen zitzaion probetan, ez zuen parte hartzerik izan. Omar Urbietak, beste gutxiengo bat lortzeko moduan ikusten zuen Jone.
• Maialen Aizpuru: Maialenek ere, txapelketa ona burutu zuen, 100 metro librean bere marka hobetu zuen, 100 metro bizkarren bere denboretan ibili zen eta 200 metro bizkarren, irteeran irristatu egin eta, ez zuen bere denbora hobetzerik izan.
• Nerea Berasategi: Nerearen txapelketa ere oso ona izan zen. 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta 200 metro estiloetan bere aurreko denborak hobetu zituen.
Emaitzak:EH-ko Neguko Infantilen Txapelketa. Tolosa
Denboraldi garai honetako azken txapelketa garrantzitsua izan dute asteburukoa. Orain, atseden pixka bat emango die entrenatzaileak, eta gero, Udako Txapelketak prestatzen hasiko dira ilusio eta motibazio berrituarekin.
Zorionak eta segi horrelaxe !
Euskal Herriko Txapelketak, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak Tolosan sarreran
Diario Vasco-n Pontevedrako txapelketaz
Sin categoría atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Diario Vasco-n Pontevedrako txapelketaz sarreran
Infantilen Neguko Euskal Herriko Txapelketa, Tolosan
Zapatu eta igande honetan, Infantil Mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango da, Tolosako Usabal Igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.
Lehiaketa hau, neguko azken txapelketa garrantzitsua dute, gero, denboraldiko bigarren zatirako prestaketak hasiko dituzte-eta.
Gure taldeko 6 igerilari (mutil 1 eta 5 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:
- – Jon Aizpuru: 200 m. bizkar, 400 m. libre eta 400 m. estilo.
- – Maialen Aizpuru: 200 m. bizkar, 100 m. bizkar eta 100 m. libre.
- – Eva Astigarraga: 200 m. bular, 100 m. bular eta 100 m. estilo.
- – Aiora Beristain: 100 m. estilo, 100 m. libre eta 50 m. libre.
- – Jone Goenaga: 50m. libre, 100 m. libre eta 200 m. libre.
- – Nerea Berasategi: 100 m. bizkar, 200 m. bizkar eta 200 m. estilo.
Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.
ZORTE ON !!!
Zerrendak: Neguko Euskal Herriko Infantil Txapelketa. Zerrendak
Euskal Herriko Txapelketak, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Infantilen Neguko Euskal Herriko Txapelketa, Tolosan sarreran
Aurreikusitako helburu guztiak lortu gabe, Pontevedran
Oihana Goenaga, 50 metro libreko podiumean brontzezko dominarekin.
Pasa den aste bukaeran, Izarraitzeko Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain igerilariak, Pontevedran izan ziren, Espainiako junior eta infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken hilabeteetan hitzordu honetarako aritu dira prestatzen, eta emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariek ez dira oso gustura etorri etxera. Emaitzarik aipagarrienak, Oihana Goenagak lortu duen brontzezko domina eta Euskadiko 15 urtekoen bi errekor berri ezartzea izan dira.
Ez gara saiatuko aitzakiarik aurkitzen. Txapelketara joan aurretik, lanak ondo egin dira, baina aurreikusten ziren helburu guztiak ez dira bete. Orain, txapelketa honekin ahal den azkarren ahaztu eta Udako Txapelketen begira hasi behar dugu lanean. Ez dago besterik, prestatzen jarraitu behar.
Banan-banan honako txapelketa burutu dute azpeitiar igerilariek:
• Oihana Goenaga: 50 metro librean (27:45) brontzezko domina eta Euskadiko denborarik onena 15 urtekoetan. 100 metro librean (58:94 marka pertsonala), 6. postua eta Euskadiko denborarik onena 15 urtekoetan. 200 metro librean (2:07:02 marka pertsonala), 11. postua eta bakarkako azkeneko proban, 200 metro estiloetan (2:32:52), 25. postua. Hauez gain, erreleboko beste hiru probetan hartu zuen parte, 4 x 200 metro librean 8. postua, 4 x 100 metro librean 11. postua eta 4 x 100 estiloetan berriro 8. postua. Entrenatzaileak marka hobeagoak egitea espero zituen baina, txapelketa honetan ez ditu lortzerik izan.
• Jon Aizpuru: Jon-en helburu garrantzitsuenak txapelketa honetan ziren, 100 metro bular eta 200 metro bular probetan aurrez zituen denborak hobetzea. Txapelketako lehen proba, 200 metro bular izan zuen eta, bere denboratik urruti ibili zen. Goizeko aurrekanporaketan, 2:28:92 egin zuen eta arratsaldeko finalean berriz, 2:29:09. Hala ere, 6. postua lortu zuen sailkapenean. Berak, iazko udaran 2:25:79 denbora lortu zuen. Hurrengo proba, 200 metro estilo lehiatu zuen eta, hemen ere, ez zuen igeri egin berak dakien modura. Lehiatu zuen azkeneko proba, 100 metro bular izan zen. Hemen ere, aurrez zuen denbora ez zuen gainditu, 7. postuan sailkatu zen 1:09:27 denborarekin.
• Aiora Beristain: Aioran helburua, Pontevedrako Txapelketara joateko gutxiengoak lortzea zen. Gutxiengoak lortu zituen Azpeitin ospatu zen Gipuzkoako txapelketan. Hori dela eta, ez da sasoi onenean iritsi Espainiako Txapelketara. Bi probatan lehitu zuen, 100 metro librean, ez zuen bere marka onena hobetzerik izan. 200 metro librean, 2:18:24kin bere marka pertsonal onena lortu zuen. Txapelketa onek, esperientzia modura balio handia izango dio eta, udako txapelketetako motibazio bezala ere bai.
Zorionak egin duzuen ahaleginagatik eta, datorren aste bukaeran, Tolosan, Euskal Herriko neguko infantil txapelketan, egurre !!
Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Aurreikusitako helburu guztiak lortu gabe, Pontevedran sarreran
Espainiako txapelketako laugarren eta azken eguna
Gaur igandea, martxoak 2, txapelketako azken eguna zen. Jon Aizpuruk 100 metro bular proban lehiatu du eta Oihana Goenagak berriz, 200 metro estilo eta 4 x 100 metro estilo probak ospatu ditu.
Goizean, egunero bezala, aurrekanporaketa serieak jokatu dira. Jonek arratsaldeko A finalean sartzea lortu du. Oihanak, 200 metro estiloan ez du finalerako txartela lortu. Aizpuruk goizean, 1:09:75 denborarekin bukatu du proba eta arratsaldeko A finalean, 1:09:27rekin 7. postuan sailkatu da.
Oihanak, arratsaldean igeri egin du erreleboko 4 x 100 metro estilo proban eta, 8. postua lortu dute (Oarsoaldea).
Zorionak Jon, Oihana eta Aiora !!
Gaurko emaitzak:
Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako txapelketako laugarren eta azken eguna sarreran
Espainiako txapelketako hirugarren eguna
Gaur zapatua, azpeititik joan ziren hiru igerilariek lehiatu dute. Oihanak 200 metro libre eta 4 x 100 metro libreko probetan. Jon Aizpuruk 200 metro estiloetan eta Aiora Beristainek 200 metro librean baita ere.
Goizeko aurre kanporaketetan, Oihanak bakarrik lortu du arratsaldeko finaletan parte hartzeko txartela. Gaurkoan, B finalerako zerrendetan sartzea lortu du. Goizean ez du bere maila erakutsi eta 2:11:07an gelditu du kronoa. Arratsaldez ia betiko Oihana ikusi dugu eta 2:07:02 markatu du kronoak panela ikutu duenean. Bere marka onena 50 metrotako igerilekuan eta sailkapen orokorrean 11. postua lortu du.
Jon Aizpuruk goizeko aurrekanporaketan 2:20:68 egin du 200 metro estiloko proban. Bere denbora onenetik urruti, garbi dago ez dela izan bere eguna.
Aiora Beristainek ere, Oihanak bezala, 200 metro librean lehiatu du . Honek, infantil mailan eta bere denboran ibili da, 2:18:24.
Azkenean eta erreleboetako proban, Oihana Goenagak 4 x 100 metro librean lehiatu du. Lehen postan irten du eta gaurkoan ere, minutu azpian egin ditu 100 metroak, 59:92an.
Zorionak hirukote egiten ari zareten esfortzuagaitik !!
Gaurko emaitzak:
Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako txapelketako hirugarren eguna sarreran
Espainiako txapelketako bigarren eguna (brontzezko domina bat)
Gaurko jardunaldian, Oihana Goenagak 50 metro librean eta Jon Aizpuruk berriz, 200 metro bular probetan parte hartu dute.
Goizean aurrekanporaketak ospatu dira eta, arratsaldeko A finaletako txartelak lortu dituzte bi azpeitiarrek.
Oihanak goizeko proban, 4. denborarik onena lortu du 27:84 denborarekin. Arratsaldeko finalean berriz, 3. postua eta brontzezko domina lortu du 27:45 denborarekin. Horrez gain, Euskadiko 15 urtekoen arteko errekor berria ezarri du 50 metro librean. Aurrekoa, 1998an lortu zuen Ane Sasetak, 16 urte behar izan dira errekorra gainditzeko.
Jon Aizpuruk, goizeko aurrekanporaketa proban 2:28:92 eginaz 6. denborarik onena egin du, eta arratsaldeko finalean ere, berriro, 6. postua lortu du 2:29:09 denborarekin. Gaurkoan ez du igeri egin bere denboretan, bere markarik onena 2:25:79 bait da.
Zorionak eta segi gogor !!
Gaurko emaitzak:
Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako txapelketako bigarren eguna (brontzezko domina bat) sarreran





