Ligako laugarren jardunaldia, Oiartzunen

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek ligako laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian izango da jardunaldia, 16:00etan hasita. Azpeititik, zortzi igerilari joango dira bertara eta honako probatan hartuko dute parte:

– Ainhoa Goenaga: 50 libre, 100 bizkar eta 100 estilo.
– Jon Aizpuru: 100 bular, 100 estilo eta 200 bular.
– Oihana Goenaga: 100 bular, 100 estilo eta 50 tximeleta.
– Maialen Aizpuru: 50 libre, 100 bizkar eta 100 estilo.
– Eva Astigarraga: 100 bular, 50 tximeleta eta 200 bular.
– Aiora Beristain: 50 libre, 100 bizkar eta 100 estilo.
– Jone Goenaga: 50 libre, 100 estilo eta  50 tximeleta.
– Nerea Berasategi: 50 libre, 100 estilo eta 50 tximeleta.

Zorte on guztioi!!

ZERRENDAK

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ligako laugarren jardunaldia, Oiartzunen sarreran

Izarraitzeko gaztetxoak gero eta hobeto igerian

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Izarraitz Igeri elkarteko txikienak Azkoitian izan ziren pasa den asteburuan, Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldian parte hartzen.

Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro libreko edo 100 metro libreko probak eta 6×25 bizkarrez errelebo mistoak izan zituzten. Alebinek, berriz, 50 metro bizkarrez, 100 metro bizkarrez eta 200 metro libre probak izan zituzten. Alebinek 4×50 tximeleta errelebo proba ere izan zuten; bai neskek eta bai mutilek.

Izarraitz Igeri Elkarteko 26 igerilari gaztetxo aritu ziren lehian. Igerian gero eta hobeto egiten dutela erakutsi zuten eta, horren ondorioz, euren markak hobetu zituzten.

Azkoitian izandako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren, hala ere, estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta, dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.

Zorionak!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko gaztetxoak gero eta hobeto igerian sarreran

2. KZL-ko behin-behineko emaitzak

KIROLAK.NET

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2. KZL-ko behin-behineko emaitzak sarreran

Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia, Azkoitian

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zapatu honetan, urtarrilak 18, Izarraitzeko gaztetxoen txanda izango da Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan. Jorge Arzalluz, Maider Aizpurua eta Omar Urbietak entrenatzen dituzten igerilariek, Bigarren Kirol Zehaztasun Ligako proban hartuko dute parte.

Lehiaketa Azkoitian denez, autobusik ez dugu jarriko, eta kotxeak antolatzeko, 14:30etarako Azpeitiko igerileku aurrera azaltzea komenigarria da.

15:00etan izango dira beroketak eta 16:00etan hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.

Bigarren jardunaldi honetan, benjaminek, bakarka libre estiloan hartuko dute parte eta erreleboetan, berriz, bizkar estiloan. Alebinak, bakarka, libre eta bizkar estiloak landuko dituzte eta, tximeleta, erreleboetako proban.

Zorte on!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia, Azkoitian sarreran

Emaitza onak Zarauzko jardunaldian

1499458_744058698955967_1383082017_n

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegiko igerilekuan ligako hirugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Zarauzko jardunaldian Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain, Eva Astigarraga, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi lehiatu ziren. Ainhoa Goenaga, lesionatuta, baja izan zen azken momentuan.

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak lortzen ari dira. Laster, neguko txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira eta, bide honetatik segiz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraizko igerilariek.

Banan-banan Zarautzen egindako lana:

– Jon Aizpuru: 400 metro libre (4’21’’32, bere marka onena), 200 metro estilo (2’17’’98) eta 50 metro bizkar (32’’59).

– Oihana Goenaga: 200 metro estilo (2’28’’79, bere marka onena), 50 metro bizkar (32’’76) eta 100 metro tximeleta (1’10’’67).

– Maialen Aizpuru: 200 metro bizkar (2’49’’94, bere marka onena), 50 metro bular (42’’39 bere marka onena) eta 100 metro libre (1’11’’48).

– Eva Astigarraga: 400 metro libre (5’24’’09, bere marka onena), 50 metro bular (39’’91) eta 50 metro bizkar (39’’88, bere marka onena).

– Aiora Beristain: 400 metro libre (5’01’’64, bere marka onena), 50 metro bular (41’’70, bere marka onena) eta 50 metro bizkar (36’’58).

– Jone Goenaga: 200 metro estilo (2’58’’06), 100 metro libre (1’11’’28, bere marka onena) eta 100 metro tximeleta (1’23’’64, bere marka onena).

– Nerea Berasategi: 400 metro libre (5’43’’23, bere marka onena), 200 metro estilo (3’04’’20, bere marka onena) eta 50 metro bizkar (38’’35, bere marka onena). 400 metro libre eta 200 metro estilotako denborekin, Euskal Herriko infantilen txapelketarako txartela lortu zuen.

Zorionak eta segi bide horretatik!

EMAITZAK

Igerilariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Zarauzko jardunaldian sarreran

Izarraitzeko hiru igerilari Euskadiko Selekzioarekin

IMG_1845

Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain igerilariek Euskadiko Igeriketa Federazioak aukeratu ditu, otsailaren 1 eta 2an, Madrilen jokatuko den infantil eta junior mailako Autonomi Elkargoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.

Oihana junior mailan lehiatuko da eta Jon eta Aiora, berriz, infantil mailan. Proba ugaritan parte hartuko dute bi egunetan, bai bakarka bai erreleboetan. Ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa.

Igerilariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko hiru igerilari Euskadiko Selekzioarekin sarreran

Ligako hirugarren jardunaldia

3

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek ligako hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Lehiaketa, Zarautzeko Aritzbatalde Udal Kiroldegian izango da 16:00etan hasita. Azpeititik, zortzi igerilari joango dira eta honako probatan hartuko dute parte:

– Ainhoa Goenaga: 50 bular, 100 libre eta 50 bizkar.
– Jon Aizpuru: 400 libre, 200 estilo eta 50 tximeleta.
– Oihana Goenaga: 100 tximeleta, 200 estilo eta 50 bizkar.
– Maialen Aizpuru: 50 bular, 200 bizkar eta 100 libre.
– Eva Astigarraga: 400 libre, 50 bular eta 50 bizkar.
– Aiora Beristain: 400 libre, 50 bular eta 50 bizkar.
– Jone Goenaga: 100 tximeleta, 200 estilo eta 100 libre.
– Nerea Berasategi: 400 libre, 200 estilo eta 50 bizkar.

Zorte on guztioi!

Zerrendak hemen

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ligako hirugarren jardunaldia sarreran

Azpeitiko kirolari onena 2013 Erlo Telebistan

Azpeitiko Udaletxean ospatu zen 2013ko herriko kirolari onenaren ekitaldiaren bideoa.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiko kirolari onena 2013 Erlo Telebistan sarreran

Azpeitiarrak ondo Nazioarteko Eguberri Txapelketan

735095_562855493742956_464767708_n

Igandean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 31. edizioa jokatu zen Ordiziako Majori igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitzeko zortzi igerilari. Oso maila handiko txapelketa ikusteko aukera izan genuen, eta Juan Miguel Rando eta Jessica Vall igerilari katalandarrak izan ziren garaileak. Omar Urbietak entrenatzen dituen igerilariek aukera paregabea izan zuten, gailurrean dauden igerilari handiekin lehiatzeko

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatu ziren eta Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi arratsaldeko finaletik kanpo gelditu ziren. Ainhoa Goenagak, Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak, berriz, txartelak lortu zituzten arratsaldeko finaletan ospe handiko igerilariekin batera lehiatzeko.

Ainhoa Goenagak 50 metro bizkarreko finala jokatu zuen, Jon Aizpuruk 100 metro bularrekoa eta Oihana Goenagak, berriz, hiru finaletan hartu zuen parte: 50 metro libre, 100 metro libre eta 50 metro tximeletan.

Aitortu beharra dago, goizeko aurre-kanporaketetan ez zutela bere maila eman gure igerilariek. Festa garai hauek ez dira aproposenak lehiatzeko, ia denok eguneroko errutinatik kanpo ibiltzen gara. Entrenamendu gutxiago, gehiago jaten da, deskantsu gutxiago eta hori dena txapelketetan nabaritu egiten da. Omar Urbieta entrenatzaileak kalitatezko entrenamendu gisa hartu zuen Ordiziako txapelketa, lehiaketako erritmoa lantzeko.

Hala ere, arratsaldeko finaletan, maila hobea eman zuten Ainhoak, Jonek eta Oihanak.

Banan-banan:

– Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar finalean, 3. postua eta 100 metro bizkarren, gutxigatik ez zen finalean sartu. Bi probatan, bere denbora onenetik gertu.

– Jon Aizpuru: 100 metro bularreko finalean, 3. postua eta bere marka onena lortu zuen (1:06:92).  50 metro tximeleta eta 100 metro tximeletan bere markak hobetu zituen.

– Oihana Goenaga: Goizean, bere denboratan ez ibili arren, 50 metro tximeleta, 50 metro libre eta 100 metro libreko finaletan sartzea lortu zuen. Arratsaldeko finaletan, 50 metro libre (3. postua) eta 100 metro librean, (2. postua) bere marka onenetik oso gertu ibili zen. 50 metro tximeletan 4. postua lortu zuen baina ez zen bere denboretan ibili.

– Maialen Aizpuru: 100 metro estilo proban hartu zuen parte. Gaixorik egon zen aurreko egunetan eta ez zuen bere denbora hobetzerik izan.

– Eva Astigarraga: 50 metro bular eta 100 metro bular probatan lehiatu zen. Evak ere, ez zuen igeri egin berak dakien bezala.

– Aiora Beristain: 50 metro librean bere denboretan, 100 metro libre eta 100 metro estilotan ez zen gustura ibili.

– Jone Goenaga: 50 metro tximeletan bere marka onena egitea lortu zuen.

– Nerea Berasategi: 100 metro estiloetan bere marka onena egin zuen eta 50 metro tximeletan ez zuen bere maila erakutsi.

Jone eta Nerea, aurreko denboraldian alebinak ziren, eta nabarmena da bide onetik doazela.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!!

Emaitzak: Eguberriko XXXI. Nazioarteko Saria. Emaitzak

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiarrak ondo Nazioarteko Eguberri Txapelketan sarreran

Oihana Goenaga izendatu dute 2013ko azpeitiar kirolari onena

Azpeitiko Udalak 2013ko herriko kirolari onenaren saria Oihana Goenagari eman dio gaur eguerdian udaletxeko pleno aretoan egin duten ekitaldian.

Oihanak, txapelketaz txapelketa, Euskal Herrian aurrez dauden markak gainditzeaz gain, Espainiako txapelketak irabazi ditu neguan eta udaran.

Zorionak Oihana eta segi horrela, etorkizuna zurea da !!

Ekitaldiaren bideoa:

Uztarria 2013-12-28

DV 2013-12-29

Albisteak, Igerilariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Oihana Goenaga izendatu dute 2013ko azpeitiar kirolari onena sarreran